Josu Urrutikoetxea, mendekuen zerrendan puntu gorriz
Josu Urrutikoetxearen atxiloketaren ondoren Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du historia ez zela bukatu ETAren desagerpenarekin eta oraindik ETAren atentatu eta auzi asko daudela argitzeke. Halaber, jarrera garantista eskatu du berarekiko. Garantismoa, ordea, justiziarekin baino indarrarekin eta justizia ezarri behar duenaren jarrerarekin lotua dago. Eta badakigu zer jarrera eta garantismo maila duen Espainiako Estatuak euskal auzia-rekin. Kataluniako independentismoaren kriminalizazioa...
Read MoreLurra mintzo da orain: “Non duzue?”
“Agertu arte guk bila jarraituko dugu”, horixe izan zen Celes Alvarezen bizitzaren goiburua 1980ko ekainaren 20an Batallon Vasco-Españolek Ipar Euskal Herrian semea bahitu eta desagerrarazi zuenetik. Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren ama zen Celes. Semea agertu gabe hil zen iragan azaroaren 29an Iruñean eta atzo bere errautsak lurperatu zituzte Lizartzan, Igarola Bekoa baserrian, bere senar Patxi Etxeberriaren –2006an zendua– errautsen alboan. Euskal Herriko hamaika bazterretik...
Read MoreBateragune auzia: eragindako sufrimendua aitortzeko Estatuaren aukera
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du Bateragune auzian Arnaldo Otegiri epaiketa justua egin ez ziolako. Epaiketa ez justu horren ondorioz, ezker abertzaleko buruzagiak 6 urte eta erdi eman ditu preso Espainiako espetxeetan, Bateragune auziko beste lau kideek bezala. Otegik, gainera, kargu publiko izateko 10 urteko inhabilitazioa du eta, ondorioz, ezin izan zuen aurkeztu EH Bilduko lehendakarigai gisa Eusko Legebiltzarreko 2016ko hauteskundeetan. Eta helegitea jarri eta...
Read MoreAltsasuko auzia: Madrilek ez du jada indar bera Nafarroan
Guardia Zibilarekin egin du topo Altsasuko herriak auzi honetan, eta horrek esan nahi du Espainiarekin topo egitea. Auzipetutako gazteek Auzitegi Nazionalarekin egin dute topo, terrorismoaz akusatuta, eta horrek urte askotako kartzela zigor arriskua esan nahi du. “Dena da ETA” doktrinapean kokatu dute auzia eta horrek gauza oso larri bat esan nahi du: ez dira segurtasun indarrak frogatu behar dutenak auziperatuak direla erasotzaileak, beste edozein auzitan izan ohi den bezala; ez,...
Read MoreZaratametroa: kaleak lepo egingo du Altsasuren alde
Zaratametro gisako batek esaten dizu noiz joango den jende asko manifestazio batera, eta orain honek esaten du larunbatean Iruñean Altsasuko gazteei sostengua ematera jende asko joango dela. Urriko amaiera urrun hartatik ikusten zenuen herritarrek berehala harrapatu zutela gazteekin egiten ari zen injustizia, eta hala ere, bederatzi hilabete geroago txundituta geratzen zinen ikusita nola sanferminetan Iruñeko Gazteluko plaza jendez lepo zegoen, gutxitan ikusten den moduan. Kolore politiko...
Read More
Iruzkin berriak