Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika
Mar15 0

Nuklearra? Eztabaida berriz etxean

Posted in Energia, Gizartea, Politika

Fukushima-ko zentral nuklearraren leherketen ondorioak oso larriak izango dira etorkizunari begira, tankera horretako istripuetako ondorioek erakutsi izan duten moduan. Larritasuna mailakatzean, zentral honetako lehen erreaktoreko istripuari 4ko puntuazioa eman diote (7ko eskalan), baina denak adierazten du denborarekin laster irabaziko duela 5. puntua: Harrisburgekoak (AEB) 5. puntua jaso zuen 1979ko istripuan eta adituek dagoeneko argi dute hau larriagoa dela. Halakoetan ohikoa...

Read More
Mar07 0

Azpeitiko Udalak ‘¡Que se vayan!’ esan du

Posted in Politika

ATXILOKETA, tortura eta espetxea. Horiek dira hondarreko asteak utzitako bigarren mailako hiru argazkiak. Argazki nagusian Estatuko abokatua ageri zen, Sortu legeztatzearen aurkako arrazoiak eskuan. Giro horretan, Sortu ETArekin, Batasunarekin edo legez kanpo utzitako ezker abertzaleko beste erakunde batzuekin lotzeko ahalegin mediatikoa nagusitu da. Eta berdin jarraitzen du aste honetan ere. Iragan astelehenekoak dira ondorengo tituluak, Espainiako fiskaltzak bere inpugnazioa...

Read More
Mar07 0

EPPK eta Gernikako Ituna elkarri keinuka

Posted in Politika

ESPAINIAKO fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak aste honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran jarriko dituzte Sortu legeztatzearen aurkako helegiteak Auzitegi Gorenean. Eta orduan hasiko dira eztabaida juridiko-politikoan Goreneko 61. Salako epaileak. Legeei buruz ari diren neurrian argudio juridikoak ere erabiliko dituzte, zalantza barik, baina inozoenak ere badaki funtsean erabaki politikoa dagoela atzean. Funtsean, dagoeneko ezagun da ezker abertzalea berandu baino lehen legezkoa...

Read More
Ots17 0

Sortu da esperantza

Posted in Politika

ESPERANTZA sortu da. Eta esperantza Sortu da. Esaldi biek dute zentzurik biziena azken hamar egunetan euskal gizartean gertatzen ari dena ikusita. Bai bake prozesua azkenean euskal gizarte osora barreiatu delako; eta baita Sorturen biziraupenak eta arrakastak gatazkaren atea ixten duelako, normalizazio politikoarena parez pare zabalduz. Eta hauteskunde bezperan indar politiko zehatz bati arrakasta desio izatea oso politikoki zuzena ez bada ere, oraingoan merezi du Sortu-ri arrakasta...

Read More
Ots08 0

Publikoan emandako urratsik ausartena

Posted in Politika

EZKER ABERTZALEAK badu alderdi berria eta orain ikusi beharko da Espainiako agintaritza maila desberdinek nola erantzuten duten. Bilbon egindako agerpenak ez du inor hotz utzi eta ezker abertzalearen azken bi urteetako bidean hartutako erabaki sendo eta ausartenetakoa da. Gero eta gehiago ari da bistaratzen ezker abertzalearen prozesu honek ez duela atzera bueltarik. Hala ere, posibleena da Espainiako Gobernuak ez onartzea, Barne Ministerioak hogei egun ditu horretarako, baina...

Read More
Urt31 0

Berriz ere talka Nafarroan

Posted in Politika

EUSKO ALKARTASUNAK erabaki gaitz asko hartu ditu azken urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean). Aralarrek, EAJk eta independenteek emandako ultimatumak ataka estuan jarri du EA: edo Batasunaren ezker abertzalearekin edo Aralar eta jeltzaleen NaBai-rekin. Bere burua preziatzen duen edozein alderdiri egin dakiokeen erronka...

Read More
Urt26 0

27ko greba, XX. mendeko borroken ispilu

Posted in Ekonomia, Politika

“EGUNGO PENTSIO SISTEMA publikoa ezin da mantendu, populazioaren zahartzearen ondorioz gero eta langile gutxiagok gero eta jubilatu gehiago mantendu beharko duelako. Eta beraz, pentsio funts pribatuez osatu behar da egungo pentsio sistema publikoa”. Hau da Espainiako Gobernuak 2011ko pentsioen erreforma bultzatzeko erabiltzen duen argudio nagusia. Baieztapen honek badu bere egia zatia: populazioaren zahartzearen ondorioz, pentsiodunen multzoa handitu egingo da. Beraz, suposatzekoa da...

Read More
Urt17 0

Kontsentsurik handienaren ezintasunak

Posted in Politika

ETA-K bere jardun armatua utzi behar du. Euskal gizartean gaur egun ez dago eskaera horrek adina kontsentsu biltzen duenik. Eragile bakoitzak bere arrazoiak ditu, baina baieztapen horrek euskal herritar ia guztien adostasuna biltzen du. ETAk ez du oraindik ase eskakizun hori, bidean da edo egon liteke, baina oraindik ez ditugu bere benetako asmoak ezagutzen, ez du argi eta garbi adierazi. Baina badira bide horretan egon litezkeen zantzu ugari, garrantzitsuena ezker abertzaleak berak jarritako...

Read More
Urt10 1

Denok trenera, hurrengo geltokia bakea da

Posted in Politika

ETA-ren agiria esperotakoa izan da, gutxienez edukiari dagokionez: Gernikako eta Bruselako adierazpenetan eskatutakoak onartu ditu eta kito. Labur eta zehatz, eskertzekoa ere badena. Halako testu zehatz guztietan gertatzen den moduan, denak adierazten du berba bakoitzaren atzean sukalde lan handia dagoela. Baina prozesu honek aurrera jarraitu ahal izateko eskaera garrantzitsuena agirian dago: su-eten iraunkor eta orokorra, nazioarteko komunitateak egiaztatu ahal izango duena. Horixe eskatu...

Read More
Abe20 2

Agiriaren ondorengoaz dagoeneko

Posted in Politika

ETA-REN KOMUNIKATUA une batetik bestera ezagutu dezakegunean, idazten dena zahartua geratzearen arriskua bizi dugu egunotan. Edo ez, inoiz ez bezala, bai baitirudi agiri horrek zer esango duen ezagun dugula dagoeneko: Gernikako Akordioa eta Bruselako Adierazpenak eskatu bezala, su-eten iraunkor eta egiaztagarriaren jakinarazpena; eta horrek esan nahi du, besteak beste, zerga iraultzailea-ren eskaera eta bestelako mehatxuen amaiera. Funtsean, ETAk ere bere egiten dituela Mitchel...

Read More
14 / 24«Aurrekoa101314151620Hurrengoa»

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA