Aberri Egunaren ondorengo abertzaletasuna
Ondoko testua astelehen goizean idatzitakoa da, ARGIAn idazten dudan “Maltzagatik” asteroko kronikan. Eguerdi aldera entregatzekotan nintzenean iritzi zen Egunkaria auziko absoluzioaren berria. Maketatik hau ezabatu eta di-da batean berria egitera 15:00ak baino lehenago entregatzeko. Zorionez, aldizkariko maketatik borratu bai, baina blogerako baliatu ahalko dut. Duela ez asko zakarrontzira joango zen edo, kasurik onenean, nire artxiboan geratuko...
Read MoreEz da justiziarik Espainian
Artikulu hau atzo eguerdian idatzi nuen arrapaladan, Egunkaria auziaren epaiaren berri izan bezain agudo. Kontua da “Maltzagatik” nire asteroko kronika astelehen eguerdian entregatzen dudala eta hor nengoela atzo goizean epaia noiz aterako zain. Laster erabaki nuen ezin nuela zain egon, epaia 12:00etan, 13:00etan edo 15:00etan atera zitekela, edo beranduago. Beraz, egin nuen nire ohiko kronika eta 13:00ak aldera entregatzekotan nintzen. Ordu horretan ikusi nuen epaiaren albistea,...
Read MoreBaietz erantzungo du ETAk
Aberri Egunaren atarian etorriko ote da menia? Batek daki, baina badirudi Bruselako Adierazpenak jadanik betetzen duela orain arteko berrikuntza kupoa. Luze joko du honek guztiak eta “hobeto dosifikatzea” pentsatuko dute batzuek. 2009ko udako oporren bueltan iragarri zuen legez kanpoko ezker abertzaleak barne hausnarketa eta eztabaida prozesuari ekingo ziola. Gero etorri ziren Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta beste buruzagi batzuen atxiloketak. Eta Donostiako manifestazio garrantzitsu...
Read MoreLan errentak handitzea, horra nazio estrategia
(ARGIAren 2225. zenbakian argitaratua) Mayor orejak, akaso badu arrazoi punturik Zapatero eta ETAri buruz esan dituenetan. Ez konplizeak diren horretan, jakina, elkar ordezkatzen dutenaren aurka ari baitira aspaldi, bitarteko ia guztiak erabiliz. Baina ENAMek eta PSOEk eman beharreko urratsak elkar elika dezaketela, ez da zalantzarik. Ekonomi krisiak Zapatero nola higatu duen ikusita, PPk irentsi egin dezake 2012ko hauteskundeetan… salbu eta ETAk borroka armatua utzi izanaren...
Read MoreDenbora
(ARGIAko 2224. zenbakian argitaratua) Lizarra-Garaziko prozesuan behar besteko pazientziarik ez izatea leporatu zitzaion ezker abertzaleari, besteak beste. Berdin Loiolako prozesuan. Eta akusazio horietan ez da arrazoirik falta. Bi bake prozesuen izaera desberdina izan zen eta, beraz, azterketa desberdina merezi dute, baina argi dagoena zera da, herri honetako historian ETAren orria pasatzea asko kostako dela. Edozein kasutan ere, denbora giltzarri dela, pazientzia itzela behar dela eta...
Read MoreIlungune eta hutsune gehiegi
(ARGIAko 2223. zenbakian argitaratua) Jon Anzaren desagerpena salatu zen lehen egunetan, gertaera gerra zikinari egotzi zitzaion euskal gizarteko esparru zabaletan. Historiaren itzalak ematen zuen halakorik irudikatzeko. Bere agerpenaren albisteak eta kasuaz emandako azalpenak, bertsio ofizialen putzu sakon eta ilunera garamatza. Gertaerak eta zalantzak argitzera baino, gerra zikinaren itzala indartzera datorrela dirudi. Bai, arrazoia eta egiaren izenean, zantzu eta susmo txarrak frogatu...
Read MoreNafarroa Bai-ko korapiloa
(ARGIAko 2222 zenbakian argitaratua) Martxoaren 15EAN bukatuko da Aralarrek NaBai-ko beste alderdiei emandako epea. Egun horretarako EAk, EAJk eta Batzarrek erantzun beharko diote Aralarri honek koalizioaren egitasmoei buruz egindako proposamenari buruz. Gainerako alderdiek protagonismoa leporatu diote Aralarri, bereziki EAk. Aralarrek, ostera, NaBai-ren programa politikoa orain arte baliagarria izan dela, baina aurrerantzean zehaztu egin behar dela dio, batez ere ezkerreko zutoinak...
Read MoreKonstituzionalismoa bere gotorlekuan
(ARGIAko 2220. zenbakian argitaratua) “Zutik Euskal Herria” kaleratu ondorengo zalaparta, funtsean, egungo une politikoan espero zitekeena da: alderdi eta indar abertzaleek oro har ondo hartu dute, denak era positiboagoan, baina EAk –batez ere– eta ELAk prozesuari konfiantza gehiago eskainiz eta elkar lanerako ateak garbiago zabalduz. EAJk eta Aralarrek ere norabide egokian ikusi dute agiria, baina orain arteko uzkurtasuna ageri da ezker abertzale historikoak egiten dizkien...
Read MoreSinn Fein eta IRAren lorratzean
Batasunak berretsi egin ditu orain arteko eztabaida prozesuan argitaratutako ideia nagusiak, funtsean “Fase politikoaren eta estrategiaren argipena” eta Altsasuko Adierazpenean kaleratutakoak. Honakoak dira lau ideia nagusiak: bat, badira baldintzak burujabetzaren aldeko indarrak biltzeko; bi, zeregin horretan bide politikoak eta demokratikoak bakarrik erabiliko dira; hiru, Mitchell printzipioen metodologia jarraituko da; eta lau, hau guztia ezker abertzale historikoaren mugimendu...
Read MorePentsioak: neoliberalismoaren gezurrak
(ARGIAko 2219. zenbakian argitaratua) Erretiro adina atzeratzeko proposamena, funtsean, datu demografiko batean oinarritzen da, hau da, gazte eta adineko pertsonen proportzio aldaketa: demografiak behera egin du, beraz, gero eta urriagoa izango den gazte taldeak gero eta ugariagoa den adineko taldearen pentsioak mantendu beharko ditu, eta pentsio sistema hori bideraezina da. Zientzia demografikoaren aterki pean eskainita, argudioak erantzun ezina dirudi, hala da eta listo. Baina kontua da ez...
Read More
Iruzkin berriak