Batasunari beste begiratuko zaio ETAri
(ARGIAren 2008. zbakian argitaratua) Altsasuko adierazpenak bere bidea egiten jarraitzen du eta pentsatzekoa da bultzagileak pozik izango direla orain arte izandako emaitzekin. Kanpora eta barrura begira ari ziren Altsasun bildutakoak, oso pertsona esanguratsuak eta esango nuke batez ere HB eta gero Batasuna izan dena ordezkatzen zela han. Kanpora begira, ENAMek horren aurkakoa duen panorama politikoan burua indarrez atera dezakeela erakusten du. Bestelako kontua da buru hori hor tente...
Read MoreNoiz Garzonen ibilbidea epaitzeko eguna?
(ARGIAko 2206. zbakian argitaratua) Alakranaren auzian , bitxia bada ere, ados nago El Mundo-ko editorialistak arazoaren hasiera eta amaiera arakatzean eskaintzen dituen bi klabe nagusiekin. Hasierari buruzkoa: “…labirinto honetan baldin bagaude, nagusiki Garzonen jarduera ausartegiagatik da”. Amaierari buruzkoa: “Inoiz baino arrazoi gehiagorekin, orain ezin dira urrats desegokiak eman, are gutxiago, ezin dugu arazorik izan gure kontzientziarekin Alakrana askatzeko edozelako...
Read MoreKanpokoaren indarra
(ARGIAren 2205. zbkian argitaratua) Gatazka politikoaren kudeaketa luzean urrats berri baten sozializazioa bizitzen ari gara asteotan. Ezker abertzaleko buruzagien atxiloketak, Donostiako manifestazioa, Batasunaren barne eztabaida, independentziaren aldeko indar metaketa bultzatzeko EAren erabakia, Nazio Eztabaidagunearen berraktibatzea… eta gainera Lokarriren eskutik etorritako Brian Currinek diosku baietz, kasu egiteko Batasunaren baitan egosten ari denari. Eta, jakina, edozein taldetan...
Read MorePresio politikoak bakarrik mugiaraziko du PSE
(ARGIAko 2204. zbkian argiratua) Ibarretxe Plana deiturikoa bideratzen ari zenean PSE-EEk behin eta berriz errepikatu zuen hura ez zela bidea, Gernikako Estatutuaren erreforma beste kontsentsu maila batez egin behar zela; batez ere, Estatutua bera eta Espainiako Konstituzioa kontuan hartuta. Madrilgo oniritzia behar zuela alegia, bestela ezingo zuelako Gorteetako langa gainditu eta hori ezinbestekoa delako. Hau da, espainiar gehiengoaren oniritzia behar dela. Defentsa egoeran zen orduan...
Read MoreLaguntza bai, baina gakoa ENAMen baitan dago
(ARGIAko 2203. zbkian argitaratua) ARNALDO OTEGIK udazkenean polo soberanistarekiko mugimenduak izango zirela iragarri zuenean, ulertu zen oro har zertaz ari zen. Gatazka bortitza gatazka politikoa bihurtu behar zen, soberanisten asmoak estrategia politiko bateratu berri batean finkatu behar ziren. Baina nahasmena ere sortu zuen, besteak beste hori EAJ eta Aralar barik egin beharko zela ere iradoki zuelako uneren batean. Eta udan ETAk Logroñon eta Mallorcan egindako atentatuek nahasmena...
Read MoreAtxiloketak baliatzeko unea
Norabide orokor batzuk ikusten dira ezker abertzalearen baitan, baina zenbaitzuren ahaleginak non bukatuko duten ikusteko dago. Besteak beste espetxetik gaitza izan behar duelako kanpoko ezer behar adinako zentzu eta indarrez zuzentzea. Eta pentsatzekoa da Madrilen badela interesik ezker abertzalean egon daitezkeen mugimenduetan eragiteko, bai oztopatzeko edo gutxien gutxienez baldintzatzeko. Ezker abertzaleko bederatzi atxiloketa hauek horretara bideratuta daudela ez da zalantzarik, nahiz...
Read More‘Non da Jon?’, galdera logiko eta ezinbestekoa
(ARGIAren 2199. zbkian argitaratua) Apirilaren 18az geroztik desagertua dago Jon Anza eta ez da haren inolako arrastorik ageri, desagertu politikoen inguruan gertatu ohi den moduan. Anzak 21 urte pasatu zituen espetxean eta 2005ean Ahetzera (Lapurdi) jo zuen bizitzera, Hego Euskal Herrian bere burua jazarria ikusten zuelako. Iragan apirilaren 18an Baionan trena hartu zuen goizeko 7etan, Okzitaniako Tolosara jo asmoz. Hor galdu zen bere arrastoa. Handik egun batzuetara, ETAk iragarri zuen Anza...
Read MoreArenys de Munt: batu, egin, hedatu
(ARGIAko 2198. zkian argitaratua) Udaletxean antolatzea debekatu zuen Espainiako aginte judizialak, baina erreferenduma bestela bideratu zuten udaleko indar nagusiek. Eta inork ez du zirkotzat hartu, ez Madrilen, ez Euskal Herrian. Botoa emandako %41etik %96 independentziaren alde, 2.569 pertsona. Egun indarrean dagoen Estatutuari –orrazketa kontituzionalaren zain dagoen hori– 2.424 pertsonek eman zioten baietza eta partehartzea %48,8koa izan zen. Europako Konstituzioaren erreferendumean...
Read MoreAbertzaletasuna baztertzeko ituna Nafarroan
(ARGIAko 2197. zkian argitaratua) UPN-K ere legez kanpoko ezker abertzalearen jazarpena areagotuko du datozen asteetan eta horretarako enegarren ituna proposatuko die PP, CDN eta PSNri. NaBai eta Ezker Batua kanpo utziko ditu –hauen zorionerako–, horrekin zer itun mota den ere argi adieraziz. Batasunaren ingurukoak, itunetik kanpo bakarrik ez, ahal bada espetxera. Ez da berria Miguel Sanz eta UPNkoen errepresiorako joera, arrazoi askogatik, ugari dira Nafarroan festak direla, gaztetxeen edo...
Read MoreEz da giza eskubideen izenean
(ARGIAko 2196. zkian argitaratua) Presoen argazkien auziak arazoa eta liskarra ekarri du uda honetan euskal gizartera, berdin da Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren politikak arazorik konpondu ez izana eta haren aginduek liskar gehiago eragitea. Garrantzitsuena ez baita arazoak bideratu eta saihestea, funtsezkoena ETAren deslegitimazio sozialaren politika baita, eta horretan ari dela argi eta garbi erakustea. Argi dago ETAk baduela –gaur atzo baino gutxiago– legitimazio sozial maila bat...
Read More
Iruzkin berriak