Akusatuen aulkia bete beharra zegoen
Baziren arrazoi sendoak pentsatzeko Egunkaria auzia ez zela ahozko epaiketara iritsiko, baina azkenean epaiketa egingo dela ebatzi du Javier Gomez Bermudez epailea buru duen Auzitegi Nazionaleko penal arloko lehenengo salak. Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagak, beraz, ahozko epaiketari egin beharko diote aurre. Egunkaria itxi zela sei urte iragan ondoren, akusazioa biziki ahuldu da urtez urte, baina denak adierazten du nola-hala akusatuen...
Read MoreBi mundu abertzaleen arteko zubi lanaz
(ARGIAko 2195. zkian argitaratua) EAJ-K SOBERANISMOARI ez diola uko egin baietsi zuen EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk alderdiaren 114. urteurrenean Bilbon. “Baina norbaitek pentsatzen badu baietz, pentsa dezala geldiune hori teknikoa dela”, gaineratu zuen. Abertzaletasunaren egungo egoera jorratzen duen LARRUNeko 113. zenbakian, Xabier Arzalluzek honakoa zioen: “EAJko Batzar Nazionalari galdera hau egingo nioke: independentistak zarete, bai ala ez?”. Joan den asteko ARGIAn egindako...
Read MoreDatozen San Ferminetarako libre
(ARGIAko 2193. zkian argitaratua) Jose Maria Sagardui “Gatza” libre izango da datorren urtean Espainiako espetxean 30 urte egin ondoren. Atxilotua eta espetxeratua izan zen 1980ko sasoi hartako agintariek ozen esan zuten: “Terroristek beren krimenak ordaindu beharko dituzte”. Eta gogotik ordaintzen ari da preso zornotzarra, bai horixe. Gaur egun ere gisakoak entzuten dira atxilotu andana gertatzen den bakoitzean. Garai hartako gatazka bortitzak, aldiz, berean dirau egun ere, maila askoz...
Read MoreAteak zabaldu behar dira, itxi ez
(ARGIAko 2192. zkian argitaratua) Estrasburgoko auziak ezker abertzaleko sektore askoren esperantzak latz zapuztu ditu. Edozer aurreikusten zen, baina esperantzak ere handiak ziren… Alderdien Legearen aurkako jarrera agertu dutenentzat, Batasunaren legez kanporatzeak erabat urratzen ditu joko politikorako arauak; hala adierazi da behin eta berriz berau indarrean jarri zenetik. Alde horretatik ezinezkoa da irenstea Estrasburgoko Auzitegiak emandako epaia, nahiz eta berau prestigio handia...
Read MoreEpaiak ez du Alderdien Legea justua bihurtzen
Estrasburgoko Auzitegiaren epaia HB eta Batasunaren aldekoa izan balitz, garaipen handiaz hitz egingo litzateke Alderdien Legearen aurka daudenen artean; eta ez dakit norainokoa, baina bazen aldeko izatearen esperantza. Beraz, kontrakoa denean ezker abertzalearen aurkako kolpe latza dela ondorioztatu behar da. Duela ia urte eta erdi Europako auzitegi honek helegitea onartu zuenean, alderdien legearen aurka agertutako guztiek egin zuten onarpenaren balorazio oso positiboa. Batasuna eta HBren...
Read MoreTerrorismoaren Aurkako Akordioa, Madril 2000ko abendua
(ARGIAko 2190. zkian argitaratua) Berrikuntza bai, baina ez da ezustekorik izan Eduardo Puellesen hilketari emandako erantzunean. Berrikuntza mediatikoa da batez ere eta Patxi Lopez lehendakariaren ahalegin nagusia izan da lehengo agintarien eta oraingoen arteko jokaera desberdina nabarmentzea. Ezker abertzaleko minoria bat ezik, gizartearen gehiengo nagusia ETAren aurka dagoela ikusarazi nahi izan zen Bilboko manifestazioarekin. Eta ez da gezurrik horretan, halakoa da errealitatea ere. Baina...
Read MoreBistan da, ez da isileko su-etenik
Eduardo Puelles inspektore buruaren hilketak gauzak bere lekuan utzi ditu berriz. Bazegoen ETAren su-eten isil baten zurrumurrua, indar gutxikoa egia esan, baina zurrumurru azken finean, eta halakoen aurrean beti gaude ea zer etorriko den. EAEko martxoko autonomi hauteskundeen ondoren, ETAk argi adierazi zuen Lopez lehendakariaren gobernu osoa zela bere helburu. Ez zegoen su-etenetarako tarte handirik, baina sarri desioa eta errealitatea nahastu egiten dira. ETA inoiz baino ahulago dagoela...
Read MoreDesagertuen lorratzean
(ARGIAren 2189. zkian argitaratua) Ekainaren 18an bi hilabete bete dira Jon Anza desagertu zenetik. Apirilaren 18an Baionan trena hartu zuen Okzitaniako Tolosara heltzeko asmoz. ETAk jakinarazi duenez, bere militantea da, eta dirua zeraman Tolosan bertan erakundearekin zuen hitzordura; talde armatuaren esanetan, ohartuak ziren polizia jarraika zuela. Anzak 20 urte igaro zituen Espainiako espetxeetan eta gaur egun gaixotasun larri bat pairatzen du. Bere desagerpena salatzeko manifestazioa deitu...
Read MoreAbertzaletasun historikoa eta ezkerreko abertzaleak
(ARGIAko 2188. zbkian argitaratua) Arrazoi du Iñaki Galdosek EA ezker abertzalearekin ligatzen saiatu dela dioenean. Ez dakit zirriak izan diren edo ukitu bako gertutasuna izan den, baina emozioa egon badago edo egon da bederen. Datorren kongresurako ponentzia politikoan argi eta garbi iradokitzen dute norabidea, nahiz eta ibilbide orririk ez den zehazten. EAren interpretazioan Gernikako Estatutua agortua dago, independentziarako tresna gisa hartzeari dagokionez behinik behin. Ideia ez da...
Read MoreEzker abertzalea eta malabarismoak
Ezker Abertzalea, ezker abertzalea, ezker abertzale historikoa, legez kanpoko ezker abertzalea, ezker abertzale nagusia, ezker erradikala, ezker independentista, independentistak eta ezkertiarrak… Testuinguruak gehienetan esaten digu nori edo zeri buruz ari garen, baina ez da samurra anabasa horretan mugitzea. Eta bat edo beste erabiltzeak, sarri bere esangura ere badu. Ezker abertzalea Batasunaren ezker abertzalea bakarrik ez dela uste dugun kazetariok bederen, pirueta bat baino gehiago egin...
Read More
Iruzkin berriak