Oposizioen korapiloan, oposizioa etxean
Nafarroako Gobernuak badaki euskara, sinboloak eta Euskal Herriarekin zerikusirik duen edozerk balioko duela oposizioaren egurra jasotzeko. Edozerk balio du, eta nola gainera. Baina hori espero zen. Espero ez zena “barrukoen” oposizioa, hau da, “identitate gaiekin” hain oposizio gogorra egingo zitzaionik. Hezkuntza Saileko Lan Publikoaren Eskaintzaren (LPE) aferak baietz erakutsi du. Ezkerra eta Ahal Duguri esker, oposizioa gai izarra bihurtzen ari da LPEarena. Izquierda-Ezkerrak uste...
Read MoreRufi Etxeberriaren hitzaldiaren itzulpena
Zerbait potoloa aipatu behar ei zuen Rufi Etxeberriak Iruñean. Zerbait baino gehiago zen… 45 minututan a ze eduki zaparrada jaurti zuen azken bost urteetako jokaldiaz! Dena jarraian, basokada ur pare bat irensteko ozta-ozta geratu eta tori, dena trinko-trinko. “Eta orain, zer demontre da azpimarratu beharrekoa?”, geratu nintzen hitzaldiaren amaieran. Baziren hainbat printza, baina ageri-agerian bederen ezer berririk ez han-hemenka aurretik irakurri edo entzun gabekoa, edo behintzat nik...
Read MoreKolokan geratu da EH Bilduren formula
Krisi ekonomikoak eta bere ondorioek ETAren ondorengoak baino indar handiago dute euskal panorama politikoaren birdefinitzean. Garai honetako lehen aldaketa handia ezkerretik dator: Ahal Dugu da Hego Euskal Herriko lehen indar politikoa: EAEn lehena eta Nafarroan bigarrena. 2011ko hauteskunde orokorretan Amaiur izan zen lehen indar hori. Instituzioetan ordea, EAJ da beti nagusi EAEn eta Nafarroan aldaketa eman da aurten, abertzale eta ez abertzale ezkertiarren arteko indar harremanetan...
Read MoreNafarroako hezkuntzako oposizioen afera ulertzeko bost gako
Akatsak. Hezkuntza Sailak gaizki bideratu du lan eskaintza publiko hau: bat, gobernu barruko informazioa eta kontsentsua behar bezala landu gabe atera du; bi, aurreikus zitekeen oposizioaren jarrera, baina herritarren artean –eta bereziki irakasle komunitatean– gaia plazaratzeko komunikazio kanpaina egokia behar zen, denboraz eta sakon garatua. Jose Luis Mendoza sailburuak onartu egin ditu akatsak, hurrengoan ondo egiteko ezinbesteko urratsa. Bada bigarren, hanka sartzea denbora gutxian,...
Read MoreAldaketaren indarren koalizioak hiru senatari lortu ditu Nafarroan
Horixe izan daiteke abenduaren 20ko gaueko albistea, baieztatzen bada Senaturako hautagaitza bateratua aurkeztuko dutela Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak. Oraindik, alabaina, asmoa jorratzen hasi besterik ez direla egin segurtatu dute lau indarretako bozeramaileek. Nafarroari dagozkion lau senatoretik hiru lituzke koalizioak eta bestea UPNrentzat litzateke. Senaturako zertarako? Galdera ez da txantxetakoa, batez ere ikusita Espainian Senatuak zertarako balio duen. Baina Nafarroako...
Read MoreJaurlaritza eta HNT gertu diagnostikoan: irteera ordenatua estu dabil
Bi eguneko tartean Eusko Jaurlaritzak eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (HNT) ETAren amaiera ordenatuari buruzko diagnosia egin dute. Modu eta doinu desberdinean formulatuta ere, Bake eta Bizikidetza Idazkaritza eta HNT nahiko ados daude diagnostiko orokorrean. Jonan Fernandezek zuzentzen duen idazkaritzak amaiera antolatuari blokeoa jarri zaiola uste du eta Brian Currinek gidatzen duen HNTk prozesua “egoera kritikoan” dagoela. Biak ados daude, halaber, bizikidetza eta biktimen...
Read MoreEspainiak independentista eta soberanistak berriz batu dituenean
Joana Ortega Generalitateko lehendakariorde ohia eta Irene Rigau Hezkuntza Sailburuak asteartean eman zituzten azalpenak Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenean. Hilaren 15ean, osteguna, Artur Masen txanda izango da, frankistek Lluís Companys lehendakaria hil zutela 75 urte beteko diren egunean. Testuinguru honetan mugimendu ugari ari dira izaten Katalunian. Hemen azpimarra daitezkeen hainbat puntu. Gizartearen %60. Independentistak gehi soberanistak elkarrekin ikusi izan dira orain Joana...
Read MoreHasi da independentzia prozesua
Independentzia ikusten da. Oraindik ez dakigu zer gertatuko den etorkizun hurbilean. Inork ez daki, baina orain bai, orain independentzia ikusi eta sinetsi egin liteke. Botoen %48 lortzea sekulako emaitza da eta iragartzen du erreferendum ofizial batean independentismoak irabazi egin lezakeela. %77 parte hartze oso handia da eta Catalunia Si Que es Pot-eko boto soberanistaren zati handi bat ere beregana dezake, orain CUPek sektore horretan kosk egin duen gisan. Kontuz Madril! Beldurraren...
Read MoreAldaketaren sanferminak, apurka ohitzen
Esparru sinbolikoan asko dira Iruñeko Udalean bizitzen ari diren aldaketak, horietako gehienak iruindarrek euren egunerokoan nabaritzeko gisakoak. Euskararen erabilera, gizarte taldeek udaletxera izan duten sarbidea, Joseba Asiron alkateak nola egin duen jausi kalera, Gure Esku Dago ekimenean izan zen Iruñeko zezen plazan, txupinazoa Iruñeko Orfeoia eta La Veleta peñaren eskuetan uztea… Horietatik guztietatik oihartzun handiena uztailaren 6koa izan zen, txupinazoarekin batera, ikurrina...
Read MoreNafarroako gobernu berriaren programa laburpena
Sei alor handitan banatzen da Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak adostutako gobernu programa, dena 74 orrialdetan bildua eta 615 neurri zehatzetan finkatua. Ondorengo bloke guztiak ez datoz zehatz-mehatz bat programan agertzen direnekin, hauetako batzuk azpiatalak direlako. Dena indarrean jartzea ezinezko izango bada ere, horietako asko aurrera ateraz gero, esparru bakoitzean iraultza txiki bat gerta liteke. Asko eta asko da nabarmentzekoa eta oso luze joko luke laburpen zorrotza...
Read More
Iruzkin berriak