Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Iruñea-Gasteiz-Bilbo-Donostia: prekarietatearen tour-a
2015-04-22 // Ekonomia, Gizartea // Iruzkinik ez
Apirilak 20, 8:15ak. Iruñetik Lasarte-Oriara lanera noala Berriozarreko biribilgunetik atera eta 50 metrora, Decathlon parean, gizon bat da auto-stop egiten autobidearen sarreran. Geratu autoa eta Gasteizera doala esan dit. Irurtzuneraino eraman dezakedala. Baietz, horrela apurka hurbilduko dela Gasteizera. Ramón da. Hasi gara berriketan, nik garai batean ‘dedo’ asko egiten nuela, orain asko konplikatu dela dio berak… Urduñakoa dela, ea ezagutzen dudan. Baietz. (gehiago…)
Navarrismoaren aberastasuna, 36ko Gerratik datorren haria
2015-04-17 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Iván Giménez eta Pili Yoldi liburuaren aurkezpen publikoan Iruñean.
El corralito foral aurkeztu du Iván Giménezek joan den asteazkenean Iruñeko Gurutze Plazako Institutuan. Aurreko asteetan izen bereko bloga ibili du dantzan sare sozialetan eta kuriositatea sortua zegoen. Hedabideren batzuek ere oihartzuna egina zioten liburuari eta bazen edukiaz jakiteko ikusmina. Egilea eta berau laguntzen duen Pili Yoldi kazetaria bikain inguratua daude 36ko Gerra giroa aretora dakarten José Ramon Urtasunen lau margolan gordinekin.
Liburuaren tesia ez da edonolakoa: gaur egun Nafarroako sare ekonomiko eta politikoa kontrolatzen duten pertsona eta familien boterea 36ko Gerrarekin hasitako frankismoaren gainean eraikia da. Edo bestela esanda, gaur egungo Nafarroako gizarteak bere egin dituen sinbolo eta egitura ugari, 50 familiaren botere ekonomikoa sostengatu eta elikatzeko erabili dira: Sanferminak (txupinazioa eta Hemingway adibidez), Javierada, Osasuna, foruak, Nafarroako Unibertsitatea, esparragoak eta patxarana… Dena, umore doinu eta ironiaz kontatua 381 orrialdeko liburuan. Bide beretik eraman du hitzaldia ere, jario handiz eta entzuleriaren barrea sarritan piztuz. Hau guztia biluztea ere, egin beharreko memoria historikoa dela aldarrikatzen du idazleak.
Ondutako lurrean hazi da liburua
Pamiela argitaletxeak 2005ean kaleratu izan balu liburua, oihartzuna zukeen seguruenik, baina 2015ean egiteak beste plus bat ematen dio: kapitalismoak mendebaldean bizi izan dituen krisi ekonomiko handienetakoaren harian etorri da, eta honek gogor kolpatu du Nafarroa eta bere ohiko egitura sozio-ekonomikoa. Giménezek aurkezpenean gogoratu duen gisan: “90eko hamarkadan aberastasuna 16 aldiz bikoiztu zen eta bazen zer banatu”, baina krisian sartuta “gozokiak amaitu egiten dira” eta corralitoa sostengatzen duten egiturek dar-dar egiten dute. Aurrekontuak %25 murriztu dira azken urteetan eta “denentzat ez dagoenez, batzuk gertatutakoak kontatzen hasten dira”.
2010etik aurrera sekulakoak ezagutzen hasten da Nafarroako gizartea: hainbat adar dituen CANeko eskandalu osoa, autobiak ordaintzeko itzaleko diru-sari itzelak, Nafarroako Ogasunaren irregulartasunak, murrizketa latzak, Navarra Arena eraikina, Osasuna auzia… Asko eta asko dira ustel usainekoak, herritarrak oso sentibera dira eta erregimena dantzan da.
Azken urteetan, halaber, Nafarroako eliteei buruz atera diren informazio ugarien jakitun ere bada entzule asko, besteak beste hor dira Ricardo Feliuk Nafarroako familia aberatsenei buruz egindako tesia, edo CANi buruzko El Banquete eta Joxerra Senarrek idatzi berri duen CAN: eta hemen ez da ezer gertatu liburuak.
Ongarri kimiko zakar eta suntsikor horrek guztiak busti du azken urteetan Nafarroako gizartea eta hor ondu da Giménezen aurrean dauden 200 bat lagunen interesa. Eta jakin minaz bat, hor da nafar gizarteko esparru oso zabalean dagoen eskari sakona: aldaketa!, Iruñerriko gisa honetako hitzaldi eta jende multzo bilketetan ezinbesteko mintzagaia eta dagoeneko obsesio ere bilakatua.
Aldaketa!
Jende ezagun ugari da ekitaldian, horietako batzuek aldaketaren akuilu ezagunak, batzuk behintzat ikusi ditu kazetari honek: Laura Pérez Podemoseko lehendakarigaia, Joseba Asirón Iruñeko Udalerako EH Bilduko alkategaia, Mitxel Lakuntza Nafarroako ELAko koordinatzailea, Oscar Fresán Iruñeko Podemoseko idazkari nagusia, eta baita Nafarroan izan duen ibilbide politiko luzeagatik Giménez kontatzen dituen asko eta askoren lekuko zuzena izan den Patxi Zabaleta ere.
Pili Yoldi kazetaria du gai jartzaile Giménezek eta lehen Del Burgo aipatzen dio egileari, orain Miguel Sanz eta geroago liburuko ‘El Clan del Oso Corellano’ kapitulua. Gazteleraz argitaratua dagoen liburuko eduki zerrenda mamitsua jarri dio du Yoldik mintzagai. “Liburu hau idazteko behar nuen doinua hobeto menderatzen dut ama hizkuntza dudan gaztelanian”, azpimarratu du Giménezek. Lagun mekanikoa duela dio egileak, kotxeak egin eta desegin egiten dituena eta bere lana ere horrekin erkatu nahi izan du. Ikerketa ugariren bilduma sakona da liburua: “Bati kopiatzen badiozu plagioa da, askori kopiatzen badiozu ikerketa” jaurti du umorez.
Egun ELA sindikatuan ari da lanean Giménez eta baita sindikatu horretako fundazio den Robles Arangiz Institutuan ere. Diario de Noticias-eko kazetaria izan da 13 urtez eta gaur egun Argia-ko kolaboratzailea ere bada.
Umorez dago idatzia navarrismoaren erraiak biluzten dituen liburua, baina mingotsa da, tristea eta gogorra ere izan liteke askorentzat, “horregatik, azken kapitulua baikortasunez idatzi dut eta hemendik ere baikortasunez joatea nahiko nuke”, horrek ere aldaketa akuilatzeko balioko duelakoan. Eta gero, aurrez aurre jarri zaion hilera luzeko liburuak sinatzen hasi da.
Troitiño eta ingenieritza juridikoa
2015-04-14 // Politika // Iruzkinik ez
Troitiño Londreseko irudi batean.
Antton Troitiño estraditatzea erabaki du Londresko Westminster Auzitegiko Howar Riddle epaileak. Troitiñok Espainiako espetxeetan pasatu zuen preso 24 urte eta 2011ko apirilaren 13an utzi zuen aske Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Hirugarren Aretoak. Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta María de los Ángeles Barreirok osatzen zuten epaimahaia. (gehiago…)
Orain maitasuna ere aurka
2015-04-01 // Politika // Iruzkinik ez
Senideak presoak bisitatzera eramaten dituzten Mirentxinen furgonetak. (Argazkia: Uriola.eus)
Emakumeen eskubideak bakarrik baino taldean hobeto defenditzen direla ez dago zalantzarik. Edo hizkuntza eskubideak. Biktimen eskubideak. Pertsonak berak egin dezakeenaz gain, taldeak sortzen dira eskubidetzat hartzen dena defenditzeko eta aldarrikatzeko, elkarteak eta erakundeak antolatu. (gehiago…)
Nafarroa, legealdiko 5 auzi eta 5 gako
2015-03-26 // Politika // Iruzkinik ez
Martxoaren 31n amaituko du legealdi honetako jarduna Nafarroako Legebiltzarrak. (Argazkia: Navarra.es)
Nafarroako Legebiltzarrak gaur egin du legealdi honetako azken osoko bilkura. Martxoaren 31n desegingo da Legebiltzarra eta Gobernua funtziotan arituko da lanean. Legealdiko bost auzi eta bost gako azpimarratu dira ondorengo lerroetan: (gehiago…)
Katalunian independentismoak indarra galdu du unionismoaren aurrean
2015-03-20 // Nazioartea // Iruzkinik ez
2014ko Katalan Bidea mobilizazio erraldoian jasotako irudia.
Martxoaren 13an argitaratu zen Generalitatearen Iritzi Ikerketen Zentroak (CEO) aurten ateratako lehen inkesta. 2.000 pertsonarekin egindako aurrez aurreko elkarrizketekin egiten da eta ospe ona du Kataluniako gizartean. Orain kaleratu berri duenaren arabera, independentziaren aldeko iritziak behera egin du apur bat eta Kataluniako independentziaren aurkako iritzia nagusi litzateke une honetan. (gehiago…)
Ion Arretxe, Mikel Zabalza eta Intxaurrondoko itzalak
2015-03-14 // Politika // Iruzkinik ez
Ion Arretxe. (Arg.:FiatLux.com).
Intxaurrondoko kuartela, 1985eko azaroak 26.
Norbait garrantzitsua sartu zen gelan. Berehala nabaritu nuen. Akaso bere inguruan egin zen isiltasunagatik, edo hartu zuten morrontza moldeagatik.
Nire aurrean jarri zen… Kaputxa kendu zidan…
“Ba al dakizu nor naizen?”, galdetu zidan. “Bai. Galindo zara”.
“Zure komandokoek jarraipenen bat egiten ari zarete edo?
“Ez, inondik ere ez”. “Orduan zergatik ezagutzen nauzu?”.
“Telebistan ikustetik ezagutzen zaitut”.
Barrabiletatik heldu eta bihurritu egin zizkidan.
Gauzak kontatzeko ekarri zaitugu hona… Beraz ez dezagun denborarik galdu eta hasi hitz egiten mutil… bestela, lehertu arte bihurrituko dizkizut barrabilak”.
Barrabilak estutu zizkidan eta jota utzi ninduen. Kaputxa jarri zidan berriz eta alde egin zuen. (gehiago…)
Presoen zigorrak: martxoaren 15a aurretik erantzun beharko dio Espainiak EBri
2015-03-11 // Politika // Iruzkinik ez
Espainiako Auzitegi Gorenak asteartean erabaki zuen Santiago Arrozpidek eta Alberto Plazaolak espetxera itzuli beharko zutela, Auzitegi Nazionaleko Lehen Aretoak iragan abenduan amaieran libre utzi ondoren.
Libre geratu ziren Lehen Areto honek ulertu zuelako Europako Batasunak 2008an espetxe zigorrei buruz onartutako zuzentaraua aintzat hartu behar zuela. Honen arabera, EBko edozein estatutan betetako espetxe zigorrak kontuan hartuko dira preso batek bete behar duen espetxe zigorrean, auziak elkarren arteko lotura dutenean. Arrozpide eta Plazaolari kontuan hartu zitzaien Frantzian betetako kartzela zigorra eta libre geratu ziren. (gehiago…)
Arraiz auzia: EAEko Auzitegi Nagusiaren kotoiaren froga
2015-02-27 // Politika // Iruzkinik ez
Sortuko lehendakari Hasier Arraizentzat sei urteko espetxe zigorra eskatu du Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak.
Segurako operazioaren makroepaiketaren baitan epaituko dute Hasier Arraiz Sortuko lehendakaria, beste 35 kiderekin batera, azken hauek Espainiako Auzitegi Nazionalean eta Arraiz EAEko Auzitegi Nagusian, EH Bilduko parlamentari izaerak hala eskatzen duelako. (gehiago…)
Monzonen hilketa saioa kontatzen duen dokumentala
2015-02-18 // Politika // Iruzkinik ez
Xavier Vinader Vilawebek egindako elkarrizketaren une batean. (Arg.: Vilaweb).
Asteartean ikusi ahal izan zen Kataluniako TVE3n “Xavier Vinader, gerra zikinaren aurkako kazetaria” dokumentala. Bertan, Trantsizio garaian Euskal Herrian gerra zikina eta Estatuaren estolden arteko harremanaz hitz egiten du ikerketa kazetari ezagunak, egindako ikerketak nola eta noren bidez egin zituen kontatuz. Besteak beste, kontatzen du nola talde parapolizial haiek hil nahi izan zuten Telesforo Monzon mira teleskopiodun fusil batez. (gehiago…)