Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Egigurenen keinu eta probokazioak Iruñean
2014-05-07 // Politika // 5 iruzkin
Herenegun arratsaldean aurkeztu zuen Jesus Egigurenek bere liburu berria (Euskal Herria. Por un nuevo Nacionalismo , vasquismo y navarrismo) Iruñeko Katakraken, Ezkerraberri Fundazioaren eskutik. Aralarreko buru Patxi Zabaletak egin zion aurkezpena eta aretoa bete egin zen. Bazen ikusmina. Bukaeran zaporea gazi-gozoa. (gehiago…)
Altxamenduaren ospakizuna Derryko kaleetan
2014-04-21 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Irlandako mugimendu errepublikarrak atzo ospatu zuen 1916ko Altxamenduaren Festa, Pazko Egunarekin bat. Sinn Feinek Derryn antolatutakoa arratsaldeko 14:00etan abiatu zen Bogsidetik eta ehunka pertsonek egin zuten hilerrirainoko ibilbidea. Martxa hau ikusten nuen bigarren aldia zen, lehenengoa hemeretzi urte lehenago izan zen, 1995eko Pazko Egunean. Ordurako -geroxeago hautsiko zen arren- su-etenean zen IRA eta giro lasaian egin zen martxa, nahiz eta polizi indarren presentziak eta giro orokorrak oraindik argi adierazten zuten gatazka indarrean zegoela. Ekitaldi hura gatazka eta borroka giroan egin zen, hau bake giroan. Mugimendu errepublikarra bere kontakizuna egiten ari da eta gatazkan hildako dozenaka IRAko militante eta herritarren argazkiak ziren martxaren ardigunean. Bake giroan, omenaldia egin zieten guztiei. Baina jakitun dira kontakizun gehiago ere badirela eta horiekiko bizikidetza ezinbestekoa dela. Elkarbizitzan jarri zuen indarra aurten Declan Kearney Sinn Feineko bozeramaileak bere hitzaldian.
Euskal Herrian Aberri Eguna ospatzen den moduan, Irlanda osoan Pazko Egunean 1916an Dublinen izandako altxamendua ospatzen dute. Sei egun besterik ez zuen iraun matxinadak britainiarrek zanpatu zuten arte, baina egun horretatik aurrera egoera guztiz aldatu zen eta 1919an Erresuma Batuko Legebiltzarreko Irlandako diputatuek behin-behineko Legebiltzarra eratu eta independentzia aldarrikatu zuten. Honek britainiar eta irlandarren arteko gerra ekarri zuen, 1921ean bakea sinatu eta Irlanda estatu gisa egituratu zen arte. Gerra zibila bizi izan zuten ondoren irlandarrek, ingelesekiko ituna sinatu eta berau arbuiatzen zutenen artean. Urtebete iraun zuen eta itunaren aldekoek irabazi zuten.
Independentzia prozesuan Irlandako estatu berriak Ipar Irlanda utzi behar izan zuen britainiarren esku, eta horrek arazo ugari ekarriko zuen etorkizunean, besteak beste, XX mendeko azken lau hamarkadetako errepublikar eta unionisten arteko gatazka. Irlanda askearen bidean hildako guztiak oroitzen dituzte errepublikarrek Pazko Egunean eta martxa ugari egiten dituzte Irlanda osoan. Aurtengoak, gainera, bazuen bere berezitasuna: Cumann na mBan (Emakumeen elkartea) emakume errepublikarrak biltzen dituen elkartearen mendeurrena ospatzen zuten.
Ondorengo argazkiak Derryko atzoko martxan ateratakoak dira.
Martxa Bogside auzotik atera zen 14:00ak pasatxo zirenean eta ehun emakume abiatzen ziren buruan. Cumann na mBan emakume errepublikarrak biltzen dituen elkartearen mendeurrena ere ospatzen zuten aurtengo ekitaldian.
Sinn Feineko emakumeek eramaten zuten Cumann na mBan-eko pankarta.
Bi pertsonek ikurriña eta euskal presoak etxeraren banderak zeramatzaten
Sinn Fein-eko lehendakariorde Mary MacDonald-ek hitz egin zuen ekitaldian.
Jonan Fernandezekin torturari buruz
2014-03-27 // Politika // Iruzkinik ez
“CPTk txosten ugari egin ditu Espainiaz eta kasu guztietan tortura agertzen da”.
Batzuetan ezinezkoa da dena paperean sartzea, gaia oso garrantzitsua izanagatik ere. Hori gertatu zait Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkariari joan den astean egindako elkarrizketarekin (Argiaren 2.409 zenbakian argitaratu da, aste honetan). Ondorengo pasarteak torturari buruz aritu ginen unea jasotzen du.
Estatuak tortura ukatu du orain arte. Zer egin behar da errealitate hori hor dagoela onar dezan?
Nazioarteko erakunde garrantzitsuen txostenak hor daude, horrek nahikoa beharko luke. Torturaren Prebentziorako Batzordea (CPT) Europako Kontseiluko erakundea da eta Espainia erakunde honetako kide da. CPTk txosten ugari egin ditu Espainiaz eta kasu guztietan tortura agertzen da. Borondate kontua da.
Torturaren ikerketa sakona bideratu nahi duzue. Batzuek 10.000 torturaturi buruz hitz egiten dute, beste batzuek 5.000az. Zer izango da zuen ikerketa?
Lehenengo lana da jakitea zenbat salaketa egon diren. Bigarrena, horien guztien artean balore estatistikoa duen ikerketa kualitatiboa egitea, salaketen sinesgarritasuna aztertzeko. Horretarako nazioartean onartua dagoen Istanbuleko Protokoloa erabiltzen da. Eta hirugarrena, neurriak hartzea tortura aitortzeko, erreparatzeko eta prebenitzeko.
Edozein modutan Espainiako Gobernuak borondaterik ez badu, hori guztia ez da erraza izango.
Guk ditugun ahalmenekin, uste dut ikerketa zientifiko on bat egiteko moduan gaudela eta hori behintzat egingo dugu. CPTko lehendakariarekin bildu izan gara eta dena oso serio egin behar dugu.
Herriko Tabernen auziko protagonistek horrela bizi dute egoera
2014-03-06 // Politika // Iruzkinik ez
Herriko tabernen auzian fiskaltzak bederatzi pertsonaren aurkako akusazioa erretiratu du eta gainontzekoei zigor eskaerak murriztu dizkiete. Lau urte eta sei hilabeteko kartzela eskaera Alvarez, Etxeberria, Permach, Landa eta Aldasororentzat. Informazio gehiago albistean jaso dugu, eta artikulu honetan epaituen iritziak eta bizipenak jaso nahi izan ditugu. Hemen doaz bakoitzaren xehetasunak eta iritziak bideoan.
Batetik, Isabel Mandiola eta Santi Hernando libre geratuko dira fiskalak eta AVTk eta Dignidad y Justiciak (DyJ) ez dutelako zigorrik eskatu beren aurka. Nola sentitzen den galdetu diogu Hernandori.
Hemen Isabel Mandiolaren balorazioa.
Bestetik, Adolfo Araiz, Mikel Arregi, Carlos Rodriguez, Esther Agirre, Kepa Gordejuela, Pedro Félix Morales eta Andrés Larrearen aurka fiskalak ez du zigor eskaerarik egin, baina AVTk eta DyJ-k bai.
Lau urte eta sei hilabeteko kartzela eskaera egin du fiskaltzak Rufi Etxeberria, Joseba Permach –hauentzat lehen 12 urte– Karmelo Landa, Joseba Alvarez, eta Juan Kruz Aldasororentzat. Azken hiru hauei lehen 10 urteko eskaera egiten zien. Karmelo Landaren balorazioa.
Beste hauentzat fiskalak bi urte eta sei hilabete eskatu du ETAko kide izatearen akusaziopean: Txekun Lopez de Aberasturi, Jasone Manterola, Floren Aoiz, Juanpe Plaza, Antton Morcillo, Santi Kiroga etaJon Gorrotxategi. Lehengo eskaera 10 urtekoa zen.
Beste hauentzat fiskalak bi urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du ETArekiko kolaborazioagatik: Jose Luis Franco, Maite Amezaga, Jon Martinez, Juani Lizaso, Jaione Intxaurraga, Ruben Andres, Enrike. Alaña, Agustin Rodriguez, Patxi Bengoa, Idoia Arbelaiz, Izaskun Barbarias eta Sabin Del Bado. Lehengo eskaera 8 urtekoa zen. Agustin Rodriguezen balorazioa.
Zigorrak txikitzeko auzia eta ahozko auzia gehiegi luzatu izanaren aringarria erabili du fiskalak. Auzia 2002an hasi zen, 2008an bukatu zen instrukzioa eta ahozko auzia 2013ko urrian hasi zen.
David Fernandez (CUP), ekonomia postkapitalistaren hiru esparruak
2014-02-27 // Ekonomia, Politika // Iruzkinik ez
David Fernandez Argiarako Hernanin egindako elkarrizketaren une batean (Arg.: Dani Blanco).
Datorren astean argitaratuko da ARGIAn David Fernandez Kataluniako CUP alderdiko bozeramailearen elkarrizketa. Paperak ezin izan zuen esandako guztia irentsi eta galdera pare bat elkarrizketa hartatik at geratu zitzaizkidan. Fernandezek postkapitalismoa deitzen duen aro honetan eraiki beharreko hiru ekonomia esparruez aritu zen erantzunetan: publikoa, ekonomia soziala eta merkatua, baikoitza espazioaren herenarekin. (gehiago…)
Nola egin zen IRAren desarmea?
2014-02-21 // Politika // Iruzkinik ez
IRAk 2005ean adierazi zuen bere armen desegitea, Ostiral Santuko Akordiotik zazpi urtera.
1. Bake akordioa. 1998an Ostiral Santuko Akordioa sinatu zenean, testuak lerro gutxi batzuk eskaini zizkion armen gaiari. IRA su-etenean zegoen 1997tik, baina 2005eko uztailean aldarrikatu zuen borroka armatuaren amaiera. Tartean bere armen desegitea bideratu zen. (gehiago…)
2015eko foru hauteskundeei begira
2014-02-13 // Politika // Iruzkinik ez
Manu Aierdi Geroa Baiko parlamentaria Nafarroako Legebiltzarrean (Arg.: Josu Santesteban)
Politikan, eta ezertan, ez dago ezer aurreikusia eta gauetik goizera aldatzen da goitik behera giro eta egoera jakin bat. Hori gertatu da Nafarroan Idoia Nieves Ogasun zuzendari ohiak iragan astearte arratsaldean Nafarroako Legebiltzarrean bere agerraldia egin zuenetik. (gehiago…)
Barcina, azken rounda
2014-02-12 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Idoia Nieves eta Lourdes Goikoetxea agerraldi batean, Diario de Noticiaseko argazki batean.
Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohiaren agerraldiak eragindako lurrikara eta ondorioak sei puntutan: (gehiago…)
Arkaitz Bellon, heriotza baten ilunak
2014-02-06 // Politika // Iruzkinik ez
Arrazoi askorengatik hil daiteke pertsona bat eta batek daki zerk eragin duen Arkaitz Bellonen heriotza. Familiaren konfiantzazko medikuak aurrean, bihar egingo diote bigarren autopsia, baina heriotzaren eragile edozein izanda ere, heriotza hau puntu ilunez josia dago. Ez dakit pozoirik dagoen, baina puntu beltz ugari bai.
Sakabanaketa. Punturik ilunena da, beste iluntasun askoren eragile. Elorriotik 1.000 kilometrora egotea (Puerto I, Cadiz) ETAren aurkako borrokan presoekin egiten den erabilera politikotik bakarrik uler daiteke. Eta zigorra eta mendekuaren logikatik. Espainiako Konstituzioa birgizarteratzeaz mintzo da. Astean behin bisitatuta, urtean 104.000 kilometro dira. Bakarrik auto gastutan atera kontuak.
Askatasuna. Bellon libre litzateke beste preso mota bat balitz, normalean Espainiako presoak bere zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak egiten dituztenean baldintzapeko askatasunean ateratzen baitira. Begira ez ote den beltza datorren maiatzean libre geratu beharra eta hiru hilabete lehenago hiltzea.
Auto istripuak. 2008an bere familiak auto istripu larria izan zuen Herrera de la Mancha bidean. Azken hiru hamarkadatan hamabi senide eta adiskide hil dira presoak bisitatzera zihoazela. 268 istripu kontatu izan dira eta ehunetik gora zauritu.
Jipoiak. Bellonek salatua zuenez, bera lautan jipoitu zuten espetxe funtzionarioek, azkena iazko martxoan Sevilla II espetxean. Ehunka jipoi salatu izan dira euskal presoen aldetik.
Isolamendua. Presoa makur erazteko saioen ondorioz gertatzen dira. Presoak duintasunari eutsi nahi, istilua sortu eta ondorioa isolamendu luzeak izaten dira. Arkaitz Bellon halako isolamendu luze batetik ateratakoa zen.
Ondo ei zegoen. Hori esan dute joan den larunbateko bisitan izan zirenak, maiatzean ateratzen zela-eta, askatasunaz gozatzeko gogoaz mintzo. Goizean eta bazkal orduan berarekin bazkaldu zuten presoek ere ongi ikusi zuten. Siesta ondoren aurkitu zuten hilik.
Egon zitekeen gaizki. Asko dira egoera txarrean dauden euskal presoak, urte luzetako egoeraren gogorrak sarri ez du barkatzen. Eta egoera gogor horiek behar bezala artatzeko aukera ezak atzera ezinezko egoerak ere sortzen ditu, batzuetan modu arinean, besteetan gaixotasun fisiko eta psikiko kronikoekin, eta beste hainbatetan heriotzarekin.
Puntu ilun gehiago behar dira?
Urtarrilaren 11k bide garrantzitsua markatu zuen iluna argi bilakatzeko
Ipar lrlanda: Amnesty Internationalen aholkuak (II)
2014-01-31 // Nazioartea, Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ipar Irlandan azken hamabost urteetan iraganaren kudeaketaz Amnesty Internationalek (AI) egindako balorazioaren ondorio nagusiak aipatu nituen honen aurreko sarreran. Hemen Erresuma Batuko eta Irlandako gobernuei AIk luzatzen dizkien aholkuak dira. Txostena 2013ko irailekoa da, hau ondorioen laburpen bat da eta bertsio originalean irakurri nahi dituenak hemen du titulua: “Northern Ireland: time to deal with the past”. (gehiago…)