Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
PSE-PSN, zer behar dute giro berrian murgiltzeko?
2011-06-06 // Politika // Iruzkinik ez
BAKE PROZESUA. Eta normalizazio politikoa. Ekonomi krisiarekin batera, horiek dira une honetan euskal gizarteak dituen lehentasun nagusiak, eta alde horretatik estrategikoa da aurrera begira EAJk eta Bilduk elkarrekin egin behar duten lana. Hamar urtez elkarri begiratu barik egon ondoren –Batasuna eta EAJ– bada ordua gutxienez gai honetan arduratsu jarduteko, beti ere bakoitzak bere izaera eta helburuei eutsiz. (gehiago…)
Zerrenda bozkatuenean ez, koherentzian dago gakoa
2011-06-01 // Politika // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Diputazioa
ZERRENDA bozkatuenaren argudioa kontuan hartzekoa da gobernuak osatzerakoan, zalantzarik gabe; besteak beste, gehiengo garrantzitsu batek zer uste duen kontuan hartzea beti izan behar duelako pisuzkoa demokrazian. Garrantzitsua bai, baina ez da erabakigarriena, beste gehiengo batek zerrenda bozkatuarena garaitzen badu, zilegi da eta kito. Aspergarria eta zentzu bakoa da hauteskundez hauteskunde bizi behar izaten dugun zerrenda bozkatuenaren eztabaida. (gehiago…)
Badira lau hankak, orain mahaia falta da
2011-05-23 // Politika // Iruzkinik ez
Bilduren hauteskundeak izan dira 2011ko hauek
Bilduren hauteskundeak izan dira hauek, edozeren gainetik eta Euskal Herriko egoera politikoari dagokionez, biondorio nagusi nabarmendu daitezke, biak normalizazio politikoari lotuak, bata bakearen eremukoa, bestea jarduera politiko-instituzionalari lotua. (gehiago…)
Kanpaina motela, baina baketsuena
2011-05-19 // Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Akatsek beti amorrarazten dute norbera, baina akatsik egin barik ezin da ikasi, hori da bizitzak behin eta berriz erakusten diguna, “Onperfekto”k ez duela aurrera egiten, “Onzuzenduk” aukera handiagoak dituela. Ni joan den astelehen gauean konturatu nintzen ondorengo kronikako akatsaz (ARGIA, 2277. zenbakia), lagun batekin hauteskunde inkestez hitz egiten ari nintzela. Eta idatzi nuen inkestek ez ziotela ordezkaritzarik ematen Ezkerra-Izquierda-ri (Nafarroako Ezker Batua eta Batzarreren arteko koalizioa). Ba bai, inkesta gehienek bi ordezkari ematen dizkiote Nafarroako Legebiltzarrean eta agian bat Iruñeko udalean. Bakoitzari berea. Internetek behintzat uzten du halako zuzenketak egiten. Ondorengoa da kronika hartako testua. (gehiago…)
Bildu eta SNP, bi urrats normalizaziorantz
2011-05-09 // Nazioartea, Politika // Iruzkinik ez
Bilduko buruzagiak Bilboko Arenalean (Arg.: L. Arbelaitz).
PSOE-K Bildurekin egin duena ulertzea ez da samurra, eta operazioak ertz ugari izan badezake ere, bi hipotesi nabarmentzen dira gainerakoen artean. Zapateroren Gobernuak bultzatutako Bilduren inpugnazioa medio –gehi errepresioa, kartzela politika…–, pentsa liteke PSOEk ez duela euskal gatazkaren bukaera duinik gura, ez duela euskal gizartearen onerako izango den bake prozesurik bultzatu gura, ez duela prozesu hori 2012ko hauteskundeei begira erabili gura, ETArekin bukatzearena dagoeneko ez dela errentagarria Espainian… Espainian irabazteko Euskal Herrian galdu behar bada, hala egiten dela eta listo. Eta horrela ulertuko litzateke inpugnazioarena. (gehiago…)
Berriz lurra zapaltzeko aukera
2011-05-06 // Politika // Iruzkinik ez
Bildu hauteskundeetan izango da (Arg: Lander Arbelaitz)
Azken minutura arte bere parte hartzea debekatua izan ondoren, azkenean Bildurekin hasi da hauteskunde kanpaina. Euskal Herritarren gehiengoa poztu duen erabakia izan da Espainiako Konstituzio Auzitegiarena. Ozta-ozta izan bada ere, behin osoko bilkurara pasatu ondoren, 7 magistratu Bilduren alde eta 4 aurka izango zela pentsatzen zen, baina ez, estuagoa izan da: 6 alde eta 5 aurka. Progresisten taldean kokatzen ei den Manuel Aragónek –espainiar nazionalista sutsua ei da- azkenean bat egin du PPk hautatutako bost epaileekin. (gehiago…)
Zer erabakiko du Konstituzionalak?
2011-05-04 // Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Atzo eta gaur irakurri eta entzundakoen arabera, hona hemen Auzitegi Konstituzionalak bihar erabaki beharrekoari buruzko zenbait iritzi:
– El Mundo, gaurko editorialean: “EAJko buruzagi Iñigo Urkulluk Zapatero eta Rubalcabarekin izandako telefono elkarrizketen ondoren, denak adierazten du Gobernuak Bilduren aldeko ebazpena espero duela”. (gehiago…)
Konstituzionalaren esperantza
2011-05-02 // Politika // Iruzkinik ez
ESPAINIAKO Auzitegi Gorenaren ustez Bildu legez kanpo uzteko gakoa honakoa da: Batasuna etengabe ari da hauteskundeetan aurkezteko ahaleginean 2003an legez kanpo geratu zenetik eta Bildu helburu horren ahalegin bat gehiago da. Kito. Onartzen du Alternatiba eta EA alderdi demokratikoak direla, baina uste du engainatzen utzi direla eta orain beren erabaki okerraren ondorioei aurre egin behar dietela (gehiago…)
Konstituzionalaren zain
2011-05-02 // Politika // Iruzkinik ez
EA eta Alternatiba engainatzen utzi direla, eta alderdi horiek erabiliz, Batasuna berriz ere lege iruzurra egiten saiatu dela erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Ondorioz, datozen udal eta foru hauteskundeetan parte hartzea debekatu dio Bilduri. Aste batzuk lehenago Sortu legez kanpo utzi zuen martxoaren 23an, ezker abertzaleko alderdi berri honen sorrera ETAk berak diseinatu zuelakoan. (gehiago…)
Hazkundearen ekonomia? Ez, eskerrik asko
2011-04-20 // Ekonomia, Energia, Gizartea // Iruzkinik ez
Txernobylgo zentrala istripuaren ondoren
TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista kartara” nolakoa izango zen eta orain, apurka, Interneteko gero eta eskaintza zabalagoarekin eta gure hautu zehatzekin ia konturatu barik ari gara indarrean jartzen telebista ikusteko eredu berri hori. 2006an Bartzelonara egindako bidaia batean gogoan dut nola mintzo zitzaigun Vilaweb-eko zuzendari Vicent Partal Interneteko telebistaz: “Azken hamar urte hauetan komunikazioaren munduan Internetek batez ere prentsa idatziari eragin dio eta datozen hamar urteetan ikusentzunezko munduan eragingo du batez ere”. Bete-betean asmatu zuen, baina hauek hurrengorako hausnarketak dira. (gehiago…)