Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Josu Urrutikoetxea, mendekuen zerrendan puntu gorriz
2019-05-17 // Bake Prozesua, Errepresioa, Politika // Iruzkinik ez
Josu Urrutikoetxea atxiloketaren une batean
Josu Urrutikoetxearen atxiloketaren ondoren Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du historia ez zela bukatu ETAren desagerpenarekin eta oraindik ETAren atentatu eta auzi asko daudela argitzeke. Halaber, jarrera garantista eskatu du berarekiko.
(gehiago…)
Nafarroan Senatuak neurtuko du Aldaketa
2019-04-26 // Nafarroako politika, Politika // Iruzkinik ez
Cambio-Aldaketa da Nafarroako Gobernua sostengatu duten lau alderdiek Senaturako eratu duten hautagaitza.
Estatuko alderdien nagusitasuna oso handia izaten da Espainiako hauteskunde orokorretan, batez ere UPNrena eta PSNrena. Bada salbuespen bat: Ahal Duguk 2015ean 80.000 boto lortu zituen eta 2016an 94.000 (jadanik Ezkerra eta Equorekin, orain bezala). Orain, bere baitan Ezkerra-Izquierda ere biltzen duen arren (14.000 boto 2015ean), jaitsiera handia izango bide du. Nafarroan Ahal Duguk higadura handia izan du, besteak beste, haien barne banaketagatik. (gehiago…)
Trapero mitoa erori da?
2019-03-15 // Katalunia, Nazioartea // Iruzkinik ez
Josep Lluis Trapero Kataluniako agintarien aurkako epaiketan lekuko gisa deklaratzen.
Edo bere burua espetxetik libre nahi duen gizona azaleratu da? Galdera bien erantzuna baiezkoa da seguruenik. Josep Lluis Trapero Mossoen buru ohiak katalan independentisten epaiketan egindako deklarazioak Trapero independentistaren mitoa eroriarazi du. Orain lekuko gisa jardun du eta auzi honen epaia ateratzen denean epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, matxinada delitua leporatuz.
(gehiago…)
Lurra mintzo da orain: “Non duzue?”
2018-12-23 // Errepresioa, Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Eneko Etxeberria, Celes eta Patxi biltzen dituen hobitxoa zigilatzen, Lizartzako Igarola Bekoa baserrian.
“Agertu arte guk bila jarraituko dugu”, horixe izan zen Celes Alvarezen bizitzaren goiburua 1980ko ekainaren 20an Batallon Vasco-Españolek Ipar Euskal Herrian semea bahitu eta desagerrarazi zuenetik. Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren ama zen Celes. Semea agertu gabe hil zen iragan azaroaren 29an Iruñean eta atzo bere errautsak lurperatu zituzte Lizartzan, Igarola Bekoa baserrian, bere senar Patxi Etxeberriaren –2006an zendua– errautsen alboan. Euskal Herriko hamaika bazterretik hurbilduta, ehundik gora pertsona hurbildu dira Celesi azken agurra ematera.
Etxeberria Alvarez familiara hurbiltzea desagertutakoen familien sufrimendura hurbiltzea da: beti bila, beti edozein aztarna txikik pizten duen esperantzari so, beti gorpuzkin desiratuak agertuko diren egunaren zain. Hamaika ezaugarri ditu sufrimendu honek, baina bi bederen argi nagusitzen dira familia honetan: mina eta kemena. Eta, auziaren latzean, indar hori ere beti transmititu dute Celesek, Patxik eta Enekok: “Errukirik ez, justizia nahi dugu guk”.
2000. urtea zen, Iruñeko haien etxeko sukaldean –Patxi, Celes eta Eneko mahaiaren bueltan– jaurtitako hitzak dira. Amarena erregua zen: “Gorpuzkinak behintzat agertu daitezela. Norbaitek jakin behar du non dauden”; “Gizatasunik badago, esan diezagutela non dagoen”, gaineratu zuen aitak. Naparraren desagerpenaren 20. urteurrena zen.
14 urte geroago berriz nago Celes eta Enekorekin, Patxi joan da. NBEtik berri onak jaso dituzte eta Celes pozik da, pozarren: “Zerbait berria agertzen den bakoitzean, desagerketa argitzeko balio dezakeelako”. Baina pozarekin bat amorrua ere ageri da, eta sufrimenduaren buklea eta kemena: “Esan diezagutela non dagoen, norbaitek jakin behar du eta!” (…) “Agertu arte guk bila jarraituko dugu”. Semearen arrastorik gabe hartu du atsedena Celesek, Patxi senarraren ondoan.
Begiak Enekorengana biratzen dira orain, berak bila jarraituko du. Aita-ama nola joan diren ikusita sumin sakonarekin, baina baita ere bilaketa amaigabearen borrokak ematen dion indarrarekin. Tinko heltzen dio Espainiako Auzitegian Ismael Moreno epailek daraman instrukzioari, orain Mont-de-Marsan-eko bigarren bilatze saioaren zain –lehena iaz egin zen–.
Batek pentsatzen du bestelako biktima bat balitz, hamaika bazterretako lurrak astinduta leudekeela haren bila, baina ez da, eta gatazkaren galtzaile-irabazle amaiera molde honek, lehen eta bigarren mailako biktimak bereizten ditu. Zorionez, batek ikusten du baita ere familia honek sostengu zabala ere baduela, etengabeko bilaketa horretan, aztarnez gain, ingurukoen eta gizarteko sektore gero eta zabalagoen elkartasuna biltzen jakin izan dutela.
Atseden hartu du Celesek Patxiren aldamenean, eta lur zati txiki hartatik urruntzean bati iruditu zaio lurraren erraietatik datorrela orain oihartzuna: “Non duzue?”.
Bateragune auzia: eragindako sufrimendua aitortzeko Estatuaren aukera
2018-11-06 // Bake Prozesua, Errepresioa, Politika, Politika Espainia // Iruzkinik ez
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakaria Moncloan.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du Bateragune auzian Arnaldo Otegiri epaiketa justua egin ez ziolako. Epaiketa ez justu horren ondorioz, ezker abertzaleko buruzagiak 6 urte eta erdi eman ditu preso Espainiako espetxeetan, Bateragune auziko beste lau kideek bezala. Otegik, gainera, kargu publiko izateko 10 urteko inhabilitazioa du eta, ondorioz, ezin izan zuen aurkeztu EH Bilduko lehendakarigai gisa Eusko Legebiltzarreko 2016ko hauteskundeetan. Eta helegitea jarri eta zigorra atzera botatzen ez bada, ezingo luke hautagai izan 2020ko hauteskundeetan. (gehiago…)
Eusko Jaurlaritzak bi euskaltegi irekiko ditu Lodosan eta Tuteran
2018-10-11 // Euskara, Hizkuntzak, Nafarroako politika // Iruzkinik ez
Beñat Arrabit (EPP), Ana Ollo (Nafarroako Gobernua) eta Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako kideak. (Arg.: Irekia).
Nafarroako Gobernuarekin adostutako neurria da eta “euskara euskal lurralde guztietan sustatzeko” instituzioek hartutako erabakiaren baitan kokatu du Jaurlaritzak. “Euskaraldiaren izpirituarekin bat datorren erabakia da”, azpimarratu dute bi gobernuetatik. (gehiago…)
Agur procés, hauteskundeen atea zabalik da
2018-10-10 // Katalunia // Iruzkinik ez
Arg.: Adriá Costa / Nació digital
Eta orain zer? Hori da galdera nagusietakoa atzo PdCATen eta ERCren arteko haustura agerikoaren ondoren. Zer gobernuarekin? Zer prozesuarekin? Independentismoak bizi duen haustura eta noraezaren kapitulu argienetako bat ikusi izan zen atzo Kataluniako Legebiltzarren. Azken finean, une honetan bi alderdi nagusiek prozesuaz dituzten desberdintasunak daude zatiketaren ardatzean. (gehiago…)
“Bete agindua, egin Errepublika”
2018-10-02 // Katalunia, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Arg.: La Directa
Iazko urriaren 1eko oihartzuna entzun zen atzo Katalunian. Hemen berba batzuk atzokoaren interpretazio bat egiteko.
Indarra. Sekulako indarra bildu da berriz kaleetan, herri botereak kuku egin du ostera ere eta independentismoak horren irakurketa argia egin du. Adi baina, La Vanguardia-ko zuzendaria Màrius Carolek gogoratzen duen moduan, “ ez da greba orokorrik egon eta herrialdea ez da gelditu”.
(gehiago…)
Eta zu?
2018-09-14 // Hedabideak, Politika // Iruzkinik ez
Hau irakurtzen ari bazara, lehenik eskerrik asko lerrooi ekitea erabakitzeagatik; eta bigarrenik, adieraziko dizut ez zarela nire kezka handienetakoa. Azalduko dizut.
(gehiago…)
Diada 2018: iraultza akuilatzetik noraezera
2018-09-04 // Katalunia // Iruzkinik ez
Gainean da irailaren 11 eta Kataluniako independentismoa prest da beste Diada bat ospatzeko. Berezia izango da, iazkoa bezala. Iazkoan erreferenduma aurrera ateratzeko deia egin zen, aurtengoan “errepublika egiteko” deia luzatu da, baina azken urte honetan gertatutako guztiarekin, Diagonaleko manifestazioaren noraeza nahiko agerikoa da. Espainiaren kartzela zigor eta mehatxuen aurrean, independentismoak ez du argi ikusten nondik nora egin behar duen errepublikaren bide hori. (gehiago…)