Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Berriz ere talka Nafarroan
2011-01-31 // Politika // Iruzkinik ez
EUSKO ALKARTASUNAK erabaki gaitz asko hartu ditu azken urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean). (gehiago…)
27ko greba, XX. mendeko borroken ispilu
2011-01-26 // Ekonomia, Politika // Iruzkinik ez
“EGUNGO PENTSIO SISTEMA publikoa ezin da mantendu, populazioaren zahartzearen ondorioz gero eta langile gutxiagok gero eta jubilatu gehiago mantendu beharko duelako. Eta beraz, pentsio funts pribatuez osatu behar da egungo pentsio sistema publikoa”. (gehiago…)
Urtu
2011-01-19 // Euskara // Iruzkin bat
San Frantzisko eskolako haur talde bat.
Duela 14 urte Arrasatetik Iruñera etorri nintzenean, Gazteluko Ingurubideko atiko txiki batean topatu nuen aterpea. Nafarroa mitifikatuarekin baino, egiazko Nafarroarekin egin nuen topo berehala. Igogailuan bikotearekin euskaraz jardutean, begiratzen gintuztela sumatzen nuen. Salbuespenak ere baziren, baina nekez entzun nezakeen euskaraz han. Inguruak begiratu egiten zion euskarari, eta zenbaitetan mesfidantzaz gainera. Agian ez zen guztiz horrela, baina nik hala sentitzen nuen.
(gehiago…)
Kontsentsurik handienaren ezintasunak
2011-01-17 // Politika // Iruzkinik ez
ETA-K bere jardun armatua utzi behar du. Euskal gizartean gaur egun ez dago eskaera horrek adina kontsentsu biltzen duenik. Eragile bakoitzak bere arrazoiak ditu, baina baieztapen horrek euskal herritar ia guztien adostasuna biltzen du. ETAk ez du oraindik ase eskakizun hori, bidean da edo egon liteke, baina oraindik ez ditugu bere benetako asmoak ezagutzen, ez du argi eta garbi adierazi.
(gehiago…)
Denok trenera, hurrengo geltokia bakea da
2011-01-10 // Politika // Iruzkin bat
ETAren aldeko mural bat.
ETA-ren agiria esperotakoa izan da, gutxienez edukiari dagokionez: Gernikako eta Bruselako adierazpenetan eskatutakoak onartu ditu eta kito. Labur eta zehatz, eskertzekoa ere badena. Halako testu zehatz guztietan gertatzen den moduan, denak adierazten du berba bakoitzaren atzean sukalde lan handia dagoela. Baina prozesu honek aurrera jarraitu ahal izateko eskaera garrantzitsuena agirian dago: su-eten iraunkor eta orokorra, nazioarteko komunitateak egiaztatu ahal izango duena. Horixe eskatu zitzaion eta horixe eman du.
(gehiago…)
Abiada hartzen hasteko
2011-01-03 // Ekonomia // Iruzkinik ez
POBREZIA ERLATIBOA (Wikipediaren arabera): “Garapen bidean dagoen gizarte batean, adibidez, bizitzeko ‘beharrezko’ produktuak janaria eta jantzi batzuk besterik ez dira; garatutako herrialdeetan, berriz, ‘beharrezko’ gauzen artean hilean behin ateratzea edo Gabonetako opariak daude. Bizitzeko behar denaren kontzeptua, eta ondorioz pobreziaren kontzeptu hau, erlatibo da, bizi garen gizartearen araberakoa”. (gehiago…)
Agiriaren ondorengoaz dagoeneko
2010-12-20 // Politika // 2 iruzkin
ETA-REN KOMUNIKATUA une batetik bestera ezagutu dezakegunean, idazten dena zahartua geratzearen arriskua bizi dugu egunotan. Edo ez, inoiz ez bezala, bai baitirudi agiri horrek zer esango duen ezagun dugula dagoeneko: Gernikako Akordioa eta Bruselako Adierazpenak eskatu bezala, su-eten iraunkor eta egiaztagarriaren jakinarazpena; eta horrek esan nahi du, besteak beste, zerga iraultzailea-ren eskaera eta bestelako mehatxuen amaiera. Funtsean, ETAk ere bere egiten dituela Mitchel printzipioak. (gehiago…)
Cancuneko gailurretik Iruñerriko autobusetara
2010-12-13 // Energia, Gizartea // Iruzkinik ez
Uraren ziklo hidrologikoak freskatzen du lurra. (Arg.: Aquapedia)
ALDAKETA KLIMATIKOAREN aurkako borrokak beste zaplazteko handi bat jaso du NBEko Cancuneko gailurrean, nahiz eta akordioa ia aho batez onartu den (Boliviak aurka bozkatu zuen). Kopenhageko iazko porrotaren ondoren NBE beldur zen: posible ote da aldaketa klimatikoaren nazioarte mailako negoziaketak orain arte bezala bere baitan eta herrialde guztien artean eraman ahal izatea? Nagusiki hori salbatu ei da Cancunen: batetik, herrialde guztien artean negoziatzen jarraituko da eta, bestetik, hurrengo gailurrean CO2ren isurketak murrizteko helburuei heltzeko konpromisoa hartu da. (gehiago…)
Biktimak bake prozesuaren beharrean
2010-12-02 // Politika // Iruzkin bat
Pablo Picasoren Gernika-ren irudi bat.
ESTATUAREN BIKTIMEN onarpenarekiko urrats esanguratsua eman zen joan den astean. Ñabardura eta desberdintasun handiekin bada ere, Eusko Legebiltzarrak onartu egin zuen Unesco Etxeak Estatuaren biktimei buruz Eusko Jaurlaritzarentzat egindako txostena. Baina bistan da asko falta dela: izenak, kaltetuekiko aitortza pertsonala, justizia bideak, kalte-ordainak, torturatuak… ETAren biktimei azken urte luzeetan erakunde publikoetatik egin zaien aitortza hori alegia. (gehiago…)
O Katalunia!
2010-12-02 // Politika // Iruzkinik ez
EZKER ABERTZALEAK beste urrats esanguratsu bat eman du alderdi politiko berriaren oinarriak zehazterakoan. Altsasuko Adierazpenaren ondotik finkatutako agerpen indartsu eta zainduarekin taularatu da, mezu tinkoarekin: argi gera bedi prozesua era batuan egiten ari dela eta ez duela atzera bueltarik. Ez da espero bakorik izan Iruñeko aurkezpenean, eta esango nuke galdera ikur bakarra gelditu dela airean: erakunde berriaren estatutuek zein terminologiarekin beteko dute Alderdien Legera egokitzeko iragarpena? (gehiago…)