Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Grezia atarian dugu
2010-05-10 // Ekonomia // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2230. zenbakian argitaratua)
Europako Batasunean zor publiko moduan dagoen euro bakoitzeko zor pribatua den beste euro bat ei dago (Paul de Grawe ekonomialaria, Soledad Gallegok joan den igandean aipatzen zuen El País-en). Kontua da Europako gobernuek sekulako dirutzak bideratu izan dituztela zor pribatu hori sostengatzera, bestela bankuak erabateko krisian sartuko zirelako eta honek ekonomia hondoratuko zuelako. Hala saldu digute. Diru publikoak atera zituen zulotik finantza merkatuak, modu horretan ekonomiaren porrot erabatekoa saihestuz. Finantza merkatuen erregulazioa ezinbestekoa ei zen. Guztia gezurra. Ez da erregulaziorik eman, eta orain finantza merkatuek ez dute inongo errukirik zor publikoa duten estatuekin. Eta konfiantzak behera egiten du. (gehiago…)
Jaurlaritza eta jatorrizko bekatua
2010-05-03 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2229. zenbakian argitaratua)
Urtebete bete da PSE PPren eskutik Eusko Jaurlaritzara heldu zela eta bada zer azterturik, baina lehenik eta behin komeni da gogoratzea nola heldu zen, zerk ahalbidetu zuen gehiengo berria. Eta hori Alderdien Legea izan zen, ezker abertzale historikoa hauteskundeetatik kanpo uzteak ekarri zuen PSEk PPk eta UPyD-k Eusko Legebiltzarrean gehiengoa eratzea eta, beraz, Gobernu berria osatzea. (gehiago…)
Polibalentzia versus espezializazioa
2010-04-30 // Ekonomia, Hedabideak // Iruzkinik ez
Ezagutzaren kudeaketa, horra kudeaketa modernoaren beste kontzeptu garrantzitsuetako bat, etengabeko hobekuntzaren aroan funtsezkoenetakoa, zalantza barik. El Éxito fue la confianza liburuan Jabi Salcedok garatzen du alor hau. Lan eta enpresa munduan eraginkortasuna eta arrakastaren paradigma espezializazioari lotzen zaionean, hara non eta liburu honetan polibalentzia zorrotz kontrajartzen zaio espezializazioari. Egile honen aburuz, espezializazioak arazo larriak sortzen ditu enpresetan, itoguneak eragiten ditu –gazteleraz cuellos de botella esaten dena–, batez ere zenbait alorretan ezagutza hori gutxiren eskuetan badago, zurrunak bihurtzen ditu… (gehiago…)
Saratxagaren liburua baliatu dut ARGIAn nola gauden ikusteko
2010-04-29 // Ekonomia // 3 iruzkin
'El éxito fue la confianza' liburuaren azala
Koldo Saratxaga eta Jabi Salcedoren liburua irakurri berri dut: “El éxito fue la confianza” (Helbide horretan doan deskarga daiteke). Bertan, etorkizun ilun samarra zuen Bizkaiko Kizun enpresarekin 2008an egindako lana kontatzen da. Enpresa familiar, tradizional, bertikal horietako bat gehiago zen, eta aldatu ezean etorkizuna beltz izango zuena. Berau zuten bi anaia jabeek Saratxagaren K2K emocionando bulegora jo zuten eta hor hasi zen miraria. (gehiago…)
Haizeak atzo Euskaldunan utzitakoa
2010-04-26 // Euskara, Hedabideak, Politika // Iruzkinik ez
Duela hamabost egun Euskaldunon Egunkariaren epaia ezagutu zenean, poza borborka barreiatu zen Euskal Herri osoan, eta Martin Ugalde Kultur parkean bereziki. Zalantza guztiekin espero bazen ere, azkenean iritsi beharrekoa heldu zen Madrildik. Bilboko Euskaldunako atzoko poza pausatuagoa zen, harlauza itzela gainetik kendu izan duenaren poz sakona, bigarren harlauzari bultza egiteko indarra hartzen duenaren alaia. Bigarrenaren mehatxua, Juan Mari Torrealdaik gogoratu zuen moduan, hor dago eta. Baina tira, “Gozatu orain hau eta gero gerokoak” arnas zitekeen Euskaldunaren baitan. Eta norabide ugariko esker ona. (gehiago…)
Aberri Egunaren ondorengo abertzaletasuna
2010-04-13 // Politika // Iruzkinik ez
Ondoko testua astelehen goizean idatzitakoa da, ARGIAn idazten dudan “Maltzagatik” asteroko kronikan. Eguerdi aldera entregatzekotan nintzenean iritzi zen Egunkaria auziko absoluzioaren berria. Maketatik hau ezabatu eta di-da batean berria egitera 15:00ak baino lehenago entregatzeko. Zorionez, aldizkariko maketatik borratu bai, baina blogerako baliatu ahalko dut. Duela ez asko zakarrontzira joango zen edo, kasurik onenean, nire artxiboan geratuko zen.
——————————- (gehiago…)
Ez da justiziarik Espainian
2010-04-13 // Euskara, Hedabideak, Politika // Iruzkinik ez
Artikulu hau atzo eguerdian idatzi nuen arrapaladan, Egunkaria auziaren epaiaren berri izan bezain agudo. Kontua da “Maltzagatik” nire asteroko kronika astelehen eguerdian entregatzen dudala eta hor nengoela atzo goizean epaia noiz aterako zain. Laster erabaki nuen ezin nuela zain egon, epaia 12:00etan, 13:00etan edo 15:00etan atera zitekela, edo beranduago. Beraz, egin nuen nire ohiko kronika eta 13:00ak aldera entregatzekotan nintzen. Ordu horretan ikusi nuen epaiaren albistea, aurrekoa borratu maketatik, eta berria egin Egunkaria auziaz, epai osoa irakurtzeko astirik izan gabe. Ondokoa da emaitza. (gehiago…)
Baietz erantzungo du ETAk
2010-04-01 // Politika // 4 iruzkin
Aberri Egunaren atarian etorriko ote da menia? Batek daki, baina badirudi Bruselako Adierazpenak jadanik betetzen duela orain arteko berrikuntza kupoa. Luze joko du honek guztiak eta “hobeto dosifikatzea” pentsatuko dute batzuek. 2009ko udako oporren bueltan iragarri zuen legez kanpoko ezker abertzaleak barne hausnarketa eta eztabaida prozesuari ekingo ziola. Gero etorri ziren Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta beste buruzagi batzuen atxiloketak. Eta Donostiako manifestazio garrantzitsu hura. Ondoren Altsasuko Adierazpena. Eta aurten, duela gutxi eman zitzaion amaiera ofiziala ENAMen baitako eztabaidari, Zutik Euskal Herria agiriarekin. Emaitza: ezker abertzale historikoak bide politiko eta demokratikoak bakarrik erabiliko dituela bere helburuak lortzeko. Hau da, borroka armatua desaktibatu behar dela. Nagusitasun handiz hori erabaki zuen gehiengoak, eta gutxiengoak onartu beharko zuen. Onartu beharko du, baldin eta ezker abertzale historikoaren baitan kokatua jarraitu gura badu. Ez dago atzera bueltarik. (gehiago…)
Lan errentak handitzea, horra nazio estrategia
2010-03-29 // Ekonomia, Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAren 2225. zenbakian argitaratua)
Mayor orejak, akaso badu arrazoi punturik Zapatero eta ETAri buruz esan dituenetan. Ez konplizeak diren horretan, jakina, elkar ordezkatzen dutenaren aurka ari baitira aspaldi, bitarteko ia guztiak erabiliz. Baina ENAMek eta PSOEk eman beharreko urratsak elkar elika dezaketela, ez da zalantzarik. Ekonomi krisiak Zapatero nola higatu duen ikusita, PPk irentsi egin dezake 2012ko hauteskundeetan… salbu eta ETAk borroka armatua utzi izanaren ondorioz, PSOErekin bideren bat ireki eta Zapaterok euskal gatazkaren konponbidea bere garaipenerako baliatzen duen. (gehiago…)
Denbora
2010-03-22 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2224. zenbakian argitaratua)
Lizarra-Garaziko prozesuan behar besteko pazientziarik ez izatea leporatu zitzaion ezker abertzaleari, besteak beste. Berdin Loiolako prozesuan. Eta akusazio horietan ez da arrazoirik falta. Bi bake prozesuen izaera desberdina izan zen eta, beraz, azterketa desberdina merezi dute, baina argi dagoena zera da, herri honetako historian ETAren orria pasatzea asko kostako dela. Edozein kasutan ere, denbora giltzarri dela, pazientzia itzela behar dela eta erlojuari ere bere lekua egin behar zaiola edozelako prozesutan.
Hori da “Zutik Euskal Herria”-ren bultzagileek orain behar dutena, denbora. Denbora ezker abertzalearen baitan indar korrelazio berria eta borroka armatua alboratzeko erabakia han-hemenka zabaldu eta sustrai dadin. Denbora beste eragileek ere ikus dezaten apustua serioa dela. Denbora ENAMek politika eta soilik politika egin ahal izan dezan.
Bitxia bada ere, aurreko bake prozesuetan denbora gehiago eskatzen zutenek ez dirudi orain oso prest daudenik ezker abertzaleari denbora hori emateko: “Gaitzetsi dezatela”, “aldendu daitezela”, “ez da nahiko”, “ez da berrikuntzarik”…
Zalantza handiak daude ENAMek hartutako bide berriaz, baina akaso ez ote ziren zalantzak Lizarra-Garazikoan edo Loiolakoan? Edozein modutan, zalantzak argitzeko komeni da gertaera bakoitza bere lekuan jartzea.
Jean-Serge Nérin frantziako poliziaren heriotza bere testuinguruan aztertu behar da, enfrentamendu baten ondorioa izan da eta ez ETAk eragindako atentatu bat.
Ezker abertzaleak agiri bidez ETAri egindako eskakizuna ez da ohikoa izan, ETAri eskatu baitio urtarrilean prozesu demokratikoa-rekin erakutsitako konpromisoa berretsi dezala. Tankera horretako eskaerak urriak dira ENAMen historian, baina eduki aldetik bakarretakoa da prozesu demokratikoak bidea biolentzia barik egin behar dela adierazten duelako.
Bihar bertan ETAk adieraziko balu desagertzen dela are eta hobeto. Bere borroka aspaldi da borrokatzen dituen helburuen aurkakoa. Hala pentsatzen dugu ia ehuneko ehunak Euskal Herrian, baina armak ETAk utzi behar ditu.
Badira adierazleak pentsatzeko ENAMen baitan badirela Altsasuko Adierazpenaren aurkako jarrerak, gutxiengoa izanik ere. Bada arrazoirik pentsatzeko Loiolako bake prozesuan ETA inposatu zitzaiola Batasunari. Bada arrazoirik pentsatzeko tentsio horrek hor dirauela. Egia da ez dela ondo ulertzen ETAk bat egitea ezker abertzalearen gehiengoak dioenarekin eta ondoren hornitze lanarekin jarraitzea; eta ulertzen bada, presioa eta tutelaren ikuspegitik ulertzen dela, prozesu demokratikoa-rentzat batere mesedegarria ez dena.
Prozesu eta saio berri honetan badira zalantza eta argilunak, duda barik, baina urrats izugarri garrantzitsuak ere bai, eta hauei bere garrantzia ematea funtsezkoa da egungo egoera politikoan errealitate printzipioak interes politiko hutsaren aurrean lekurik galdu ez dezan. Elikatze horri begira, orain ETAk behar bezala erantzun beharko lioke ezker abertzaleko eskakizunei eta hilabeteak pasatzen utzi gabe su-etena aldarrikatu.
Jon Anza auzian ez da berrikuntzarik, egun batzuetan Parisko poliziaren hilketak kasua ezkutatu du, baina pentsatzekoa da Frantziako agintariek agindutako ikerketak aurrera jarraitzen duela indar osoz. Itxaron beharko da, beraz, baina Tolosako Purpan ospitaleko arduradunek gauzak bere lekuan jarri zituzten joan den astean: hiru bider jakinarazi zitzaion poliziari ezezagun bat zutela ospitalean, bai hil aurretik bai ondoren. Zergatik ez zitzaien jaramonik egin ospitalaren jakinarazpenei? Hauei eta beste galdera askori egoki erantzuteak bakarrik uxatuko ditu susmoak, ez Rubalcaba barne ministroaren mehatxuek.
Eloy Velasco epaileak kinka larrian jarri ditu Espainia eta Venezuelaren arteko harremanak. Hilaren 22ko artikuluan José Yoldi El Pais-eko kazetariak gogor egin zuen Velascoren aurka, bere akusazioak funtsik gabekoak direlakoan, batez ere FARC eta ETAren arteko balizko harremanetan Venezuela eta Hugo Chavezen babesari dagokionez. Zeharka bada ere kazetariak Chavezi arrazoi ematen dio honek Velasco epailea eta Aznarren arteko lotura egiten duenean, eta datuak eskaintzen ditu horretarako: Eloy Velascok ongi etorria eman zion FARC-eko buruzagietakoa zen Raul Reyes gerrilariari, FARC eta Kolonbiako gobernua egiten ari ziren negoziazioen barne Valentziara egindako bidaia dela eta. Garai horretan Eduardo Zaplanaren PPko gobernuaren justizia zuzendari nagusia zen Velasco.