Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Aoiz, Zubiaga eta Zallo “Viento Sur” aldizkarian
2009-12-10 // Politika // Iruzkinik ez
Hemen behean duzue ARGIAko 2010. zenbakian argitaratutako artikulua. Viento Sur aldizkarian agertutako hiru pertsonen analisi artikuluak aipatzen dira bertan (Floren Aoiz, Mario Zubiaga eta Ramon Zallo). Hirurak dira interesgarriak eta irakurtzeko modukoak. Gomendagarriak bakoitzak bere arlotik heltzen diolako zezenari eta, maila desberdinean bada ere, busti ere egiten direlako. Niri interesgarri eta jantziena Mario Zubiagarena iruditu zait. Erreferentziaz betea, ikuspegi kritiko sakona eta XXI. mendean ezkerreko norabidean abiatzeko ezinbestekoa den errealismo eta utopia ukituarekin. (gehiago…)
Hiru telebistek euskarazko hedabide guztiek baino 313 bider diru-laguntza gehiago jaso dute
2009-12-01 // Hedabideak // 7 iruzkin
Bikoitza ez, ezta hirukoitza ere, hamar bider gehiago ere ez, ezta 100 gehiago ere. Nafarroako gaztelerazko hiru telebistek Nafarroako euskarazko komunikabide guztiek baino 313 bider diru-laguntza gehiago jasoko dute aurten. (gehiago…)
ETAra bideratzeko polizi bultzada
2009-11-30 // Hedabideak, Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2209. zbakian argitaratua)
ESPAINIAKO LEGEAREN INDARRA erori da Segiko 31 gazteren bizkar eta espetxean dira. Eta bide batez, Sakabanaketa Legea medio, haien familien bizkar ere bai. Egotzitako delitu zehatzak: udako eskolak eta mendi martxak antolatzea, kamisetak saltzea, zozketak antolatzea… (gehiago…)
Batasunari beste begiratuko zaio ETAri
2009-11-23 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAren 2008. zbakian argitaratua)
Altsasuko adierazpenak bere bidea egiten jarraitzen du eta pentsatzekoa da bultzagileak pozik izango direla orain arte izandako emaitzekin. Kanpora eta barrura begira ari ziren Altsasun bildutakoak, oso pertsona esanguratsuak eta esango nuke batez ere HB eta gero Batasuna izan dena ordezkatzen zela han. (gehiago…)
Negoziazioaren aldarria
2009-11-13 // Nazioartea, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
(ARGIA-ko 2207. zbkian argitaratua)
WILLIAM A. DOUGLASSEK Larruneko zenbaki honetan aireratzen dituenak ez dira ohikoan irakurri, entzun edo ikus daitezkeenetakoak. Egia esan, ez da euskal gatazkaren bitartekaritza lanei buruzko halako kontakizun zabalaren testigantza zuzenik. Testigantza pertsonal horrek du balioa. Hor da idazkiaren indarra. (gehiago…)
Noiz Garzonen ibilbidea epaitzeko eguna?
2009-11-09 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2206. zbakian argitaratua)
Alakranaren auzian , bitxia bada ere, ados nago El Mundo-ko editorialistak arazoaren hasiera eta amaiera arakatzean eskaintzen dituen bi klabe nagusiekin. Hasierari buruzkoa: “…labirinto honetan baldin bagaude, nagusiki Garzonen jarduera ausartegiagatik da”. Amaierari buruzkoa: “Inoiz baino arrazoi gehiagorekin, orain ezin dira urrats desegokiak eman, are gutxiago, ezin dugu arazorik izan gure kontzientziarekin Alakrana askatzeko edozelako irtenbidetan arakatzeagatik. Baita ere, azken unean halakorik beharko balitz, bi piratak Auzitegi Nazionaletik Kenia edo Somaliara eramateko legezko bideren bat topatzeagatik, horrekin saihestuko balitz 36 marinelen bizitzak arriskurik txikiena izatea”. (gehiago…)
Kanpokoaren indarra
2009-11-02 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAren 2205. zbkian argitaratua)
Gatazka politikoaren kudeaketa luzean urrats berri baten sozializazioa bizitzen ari gara asteotan. Ezker abertzaleko buruzagien atxiloketak, Donostiako manifestazioa, Batasunaren barne eztabaida, independentziaren aldeko indar metaketa bultzatzeko EAren erabakia, Nazio Eztabaidagunearen berraktibatzea… eta gainera Lokarriren eskutik etorritako Brian Currinek diosku baietz, kasu egiteko Batasunaren baitan egosten ari denari. Eta, jakina, edozein taldetan kanpokoak esateak beti balore bikoitza du. (gehiago…)
Presio politikoak bakarrik mugiaraziko du PSE
2009-10-26 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2204. zbkian argiratua)
Ibarretxe Plana deiturikoa bideratzen ari zenean PSE-EEk behin eta berriz errepikatu zuen hura ez zela bidea, Gernikako Estatutuaren erreforma beste kontsentsu maila batez egin behar zela; batez ere, Estatutua bera eta Espainiako Konstituzioa kontuan hartuta. Madrilgo oniritzia behar zuela alegia, bestela ezingo zuelako Gorteetako langa gainditu eta hori ezinbestekoa delako. Hau da, espainiar gehiengoaren oniritzia behar dela. Defentsa egoeran zen orduan espainiar konstituzionalismoa, gutxiengoan Eusko Legebiltzarrean, eta Ibarretxe Plana ez zen bestelako erreforma behar zen. (gehiago…)
Laguntza bai, baina gakoa ENAMen baitan dago
2009-10-19 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2203. zbkian argitaratua)
ARNALDO OTEGIK udazkenean polo soberanistarekiko mugimenduak izango zirela iragarri zuenean, ulertu zen oro har zertaz ari zen. Gatazka bortitza gatazka politikoa bihurtu behar zen, soberanisten asmoak estrategia politiko bateratu berri batean finkatu behar ziren. Baina nahasmena ere sortu zuen, besteak beste hori EAJ eta Aralar barik egin beharko zela ere iradoki zuelako uneren batean. Eta udan ETAk Logroñon eta Mallorcan egindako atentatuek nahasmena areagotu zuten. ENAMen baitan egoera oso berde zegoela antzeman zitekeen, eta udazkeneko indar metaketak gehiago itxaron beharko zuela adierazten ari zen errealitatea. (gehiago…)
Atxiloketak baliatzeko unea
2009-10-14 // Politika // Iruzkinik ez
Norabide orokor batzuk ikusten dira ezker abertzalearen baitan, baina zenbaitzuren ahaleginak non bukatuko duten ikusteko dago. Besteak beste espetxetik gaitza izan behar duelako kanpoko ezer behar adinako zentzu eta indarrez zuzentzea. Eta pentsatzekoa da Madrilen badela interesik ezker abertzalean egon daitezkeen mugimenduetan eragiteko, bai oztopatzeko edo gutxien gutxienez baldintzatzeko. Ezker abertzaleko bederatzi atxiloketa hauek horretara bideratuta daudela ez da zalantzarik, nahiz eta gaitzagoa den helburu zehatza zein den asmatzea.
Edozein eratara, ohikoan zein egoera politikoren gainean ezarrita gauden gogorarazten digu bere gordintasunean. “Dena da ETA” eta Alderdi Politikoen Legeak euskal gizarteko bizitza politikoa baldintzatzen du goitik behera, hasi eskubide politiko eta zibilen ukaziotik eta Eusko Jaurlaritzaren eguneroko jardueraraino. Goi mailako buruzagien atxiloketek gogorarazten digute non gauden, eskubideei dagokionez kasu berdintsuak izan arren, Segiko gazteen epaiketek azaleratu ezin dutena agertaraziz. (gehiago…)