Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Euskal gizartearen segurtasuna zaintzeko 300 polizia balira…
2009-09-28 // Ekonomia // Iruzkinik ez
(ARGIAren 2200. zbkian argitaratua)
Espainiako gobernuak datorren urterako ekonomiaren berreskurapen iragarpen onak egiten ditu, baina egi zantzu gutxi sumatzen da hor, behintzat dantzan ari diren datu ugariak ikusita. Krisiaren erdigunean egon den nazioarteko finantza ereduaren aldaketa handirik ez da antzematen. Sistemaren giltzarri den kontsumoa handitzeko daturik ez da ikusten: langabeziak gora jarraitzen du eta edonork daki hori ez dela kontsumo pribatua –herritarrona– akuilatzeko egoerarik txukunena; eta aurrekontu publikoak behera doaz eta, beraz, kontsumo publikoak –bai, gobernuek guztion izenean gastatzen duten hori– behera egingo duela. (gehiago…)
‘Non da Jon?’, galdera logiko eta ezinbestekoa
2009-09-21 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAren 2199. zbkian argitaratua)
Apirilaren 18az geroztik desagertua dago Jon Anza eta ez da haren inolako arrastorik ageri, desagertu politikoen inguruan gertatu ohi den moduan. Anzak 21 urte pasatu zituen espetxean eta 2005ean Ahetzera (Lapurdi) jo zuen bizitzera, Hego Euskal Herrian bere burua jazarria ikusten zuelako. Iragan apirilaren 18an Baionan trena hartu zuen goizeko 7etan, Okzitaniako Tolosara jo asmoz. Hor galdu zen bere arrastoa. Handik egun batzuetara, ETAk iragarri zuen Anza bere militantea zela eta Tolosan hitzordua zuela berarekin, honek zeraman diru kopurua jasotzeko. Aldi berean, jakinarazi zuen Anzak igarria zuela polizia bere atzetik zuela. Ezaguna da, halaber, donostiarrak gaixotasun larria zuela. Horra hor Jon Anzaren desagerpenaren arrasto nagusiak. (gehiago…)
Arenys de Munt: batu, egin, hedatu
2009-09-17 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2198. zkian argitaratua)
Udaletxean antolatzea debekatu zuen Espainiako aginte judizialak, baina erreferenduma bestela bideratu zuten udaleko indar nagusiek. Eta inork ez du zirkotzat hartu, ez Madrilen, ez Euskal Herrian. Botoa emandako %41etik %96 independentziaren alde, 2.569 pertsona. Egun indarrean dagoen Estatutuari –orrazketa kontituzionalaren zain dagoen hori– 2.424 pertsonek eman zioten baietza eta partehartzea %48,8koa izan zen. Europako Konstituzioaren erreferendumean partehartzea %40,43koa izan zen eta Europako azken hauteskundeetan %35,14koa. (gehiago…)
Krisia areagotuko da, bi ikuspegi norabide berean
2009-09-14 // Ekonomia // Iruzkinik ez
Irakurri eta entzun dut, ohi moduan, baietz, ikusten ari direla krisiaren amaieraren argi izpiak. Azken asteetan sendo entzuten da eta Lehman Brodhersen hondoratzearen urteurren honetan are gehiago. AEBtan lehenago izango dela Europan baino, zeresanik ez Espainiako Adreiluaren Erresuman baino. Enpleguaren arazoa, dena den, dexente luzatuko ei da Espainian. Enplegu politika malguagoa behar delako gertatzen dela hori, dio eskuinak, enpresaria harrapatua ei da, ezin langileak kaleratu eta, gero bota ezingo baditu, berriak ere ezin hartu.
Hau da, produkzio txikia dagoenean, langileak botatzeko araudi egokia behar dela. Produkzio handiarekin arazoak baretu egiten dira eta ekonomiak haizea hartzen du. Eta zerk baldintzatzen du produkzioa? Kontsumoak. Horra, beraz, egungo sistemaren ardatza, kontsumoa. Ekuazioa argia da, kontsumitu behar da, bestela ez dago produkziorik eta, beraz, lanik ere ez. Eta hemen egin dut topo Hans Harms filosofoak 2005ean idatzitako artikulu batekin: “Jadanik ez da lan egiten ekoizteko, ekoizten da lan egiteko”. Lana bera da helburua eta ez ondasunak ekoiztea.
Harms aspaldi ari da esaten aipatu gisakoak eta abuztu bukaeran idatzitako beste artikulu batean (“Bukatu da festa”), berak argi azpimarratzen du ez dagoela atzera bueltarik. Bere ustez, azken 30 urteetako gurpil zoroa da, eta horrek dakarkio krisia sistemari: gero eta esku lan gutxiagorekin, gero eta gehiago ekoizteko gai da. Sistemak gehiegizko produkzioa du, kontsumitu ezin duena. Eta nola bideratu du arazoa azken urteetan: finantza ingeniaritzarekin, eta honek porrot egitean, sistemak krak egin du. Baina sakoneko arazoa ez ei da finantza munduarena, gehiegizko produkzioarena baizik, konponbiderik ez duena.
Harmsen arabera, Nicolas Sarkozy da etorkizunari begira krisia serio hartu duen agintari bakarretakoa. Hala dio mandatari frantziarrak: “Behin-behineko egoeran gaudela pentsatu eta gero lehengo egoerara itzuliko garela uste duena, bere buruaz beste egiten ari da”.
Michel Husson ekonomilari ospetsuaren artikuluaren titulua are adierazgarriagoa da –“Krisia hasten ari da”– eta idazkiaren bukaera oso esanguratsua. Bere aburuz, krisiaren aurreko egoerara itzuli nahi da, eta logikoa da, baina ezinezkoa: “Logikoa beste alternatibarik ez dagoelako: 1980ko bira neoliberal erraldoiaren bizkar atera zen azken atzeraldi handitik (1974-1975). Baina kapitalismoak, funtsean, jarduteko bi molde besterik ez ditu: ‘Keynes erara’, 30eko ‘Urte loriatsuetan’ bezala, edo ‘liberal erara’. Lehen formulara itzultzeko presio sozial nahikorik ez dagoenez, molde neoliberalean are eta urrutiago joatea besterik ez dago. Baina absurdoa da, bide hau kale itsura doa, finantz krisiak bere bideragarritasunerako baldintzak suntsitu dituelako. Horixe da abiatzen ari den garaiaren kontraesan nagusia”.
Abertzaletasuna baztertzeko ituna Nafarroan
2009-09-07 // Ekonomia, Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2197. zkian argitaratua)
UPN-K ere legez kanpoko ezker abertzalearen jazarpena areagotuko du datozen asteetan eta horretarako enegarren ituna proposatuko die PP, CDN eta PSNri. NaBai eta Ezker Batua kanpo utziko ditu –hauen zorionerako–, horrekin zer itun mota den ere argi adieraziz. Batasunaren ingurukoak, itunetik kanpo bakarrik ez, ahal bada espetxera. Ez da berria Miguel Sanz eta UPNkoen errepresiorako joera, arrazoi askogatik, ugari dira Nafarroan festak direla, gaztetxeen edo beste hainbat herri ekimenen aurkako polizi oldartzeak. Polizi presentzia itogarria –poliziaz inguratutako manifestazioen ohiko irudi horiek– izatera ere ohitu da parte hartze abertzaleak garrantzi handia izan dezakeen mobilizazioetan, izan hauek politikoak, euskararen aldekoak edo sozialak. (gehiago…)
Ez da giza eskubideen izenean
2009-09-03 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2196. zkian argitaratua)
Presoen argazkien auziak arazoa eta liskarra ekarri du uda honetan euskal gizartera, berdin da Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren politikak arazorik konpondu ez izana eta haren aginduek liskar gehiago eragitea. Garrantzitsuena ez baita arazoak bideratu eta saihestea, funtsezkoena ETAren deslegitimazio sozialaren politika baita, eta horretan ari dela argi eta garbi erakustea. Argi dago ETAk baduela –gaur atzo baino gutxiago– legitimazio sozial maila bat eta, arrazoi askorengatik, badu logikarik PSE-PP gobernu batek legitimazio sozial horren aurka egitea. Edo lehenago EAJ-EA-EB gobernuak ere hala egitea. Beste kontua da deslegitimazio horretarako edozer onargarria izatea, orain presoen auzian egiten ari den bezala. (gehiago…)
Akusatuen aulkia bete beharra zegoen
2009-07-30 // Euskara, Kulturgintza, Politika // Iruzkinik ez
Baziren arrazoi sendoak pentsatzeko Egunkaria auzia ez zela ahozko epaiketara iritsiko, baina azkenean epaiketa egingo dela ebatzi du Javier Gomez Bermudez epailea buru duen Auzitegi Nazionaleko penal arloko lehenengo salak. Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagak, beraz, ahozko epaiketari egin beharko diote aurre. Egunkaria itxi zela sei urte iragan ondoren, akusazioa biziki ahuldu da urtez urte, baina denak adierazten du nola-hala akusatuen aulkia bete egin behar zela.
Ebazpen honen albiste onak Pello Zubiria eta Xabier Alegriarentzat dira, auzitik kanpo uzten dituelako. Zubiaren kasuan bere aurkako akusazioa iraungitzat jo duelako eta Alegriarenean, oraingo akusazio beragatik epaitua eta zigortua izan zelako 18/98 auzian eta, delitu beragatik inor ezin delako bi aldiz epaitua izan. Xabier Alegria 12 urteko espetxe zigorra betetzen ari da gaur egun.
Egunkaria auzia ixteko bi arrazoi jarri zituen defentsak mahai gainean, lehena prozedurari dagokiona eta bestea mamiari. Prozedurazkoan argudiatzen zuen, herri akusazioak bakarrik eskatzen zuela ahozko epaiketa egitea (AVT eta Dignidad y Justicia) eta Botin auziaren doktrinari jarraituz, auzia artxibatu egin behar zela.
Baina Auzitegi Nazionalaren ebazpen honek Espainiako Auzitegi Gorenak Atutxa auziari heltzen dio eta honetan esaten zen, delituaren izaerak justifikatzen duela honek interes orokor edo publikoari eragiten dion. Egunkaria auzian delitua talde armatuari lotua dagoela, horrek interes sozial eta publikoari eragiten diola eta, beraz, akusazio fiskalik gabe – teorian interes publikoaren akusazioa- herri akusazioekin bakarrik ere jarrai daitekeela epaiketa, delitu mota honetan hauek interes publikoa ere ordezka dezaketelako.
Mamiari dagokionez, defentsak argudiatu du 18/98 auziko Ekin atalean ETAren “fronte mediatikoa” epaitua izan dela jada -Areago, Xabier Alegriaren deklarazioa bera delituaren froga gisa aurkezten dela-, eta, beraz, ustezko delituak epaituak baldin badaude auzia itxi egin beharko litzatekeela.
Autoak erantzuten du esanez, prozedura aztertzen ari den une honetan, defentsak mamiaz erabakitzea eskatzen diola eta ez dela orain horretarako unea. Salaketaren mamia ahozko epaiketan aztertu behar dela, horretarako beharrezko diren froga guztiak aztertuz.
Eta bai, frogak ahozko epaiketan ikusi beharko dira. Berri txarra auzipetuta jarraitzen dutenentzat, injustizia bat gehiago, batez ere auzia ixteko argudioak eta aukerak oso sendoak zirenean. Epaiketari begira jada, azpimarratzeko da akusazioa oso ahul geratzen dela fiskala erretiratu eta herri akusazioekin bakarrik. Euskal gizartearen gehiengo zabalak badaki auziperatuak ez direla ETAko kideak. Badaki iruzur honen nondik norakoez. Baina hori Auzitegi Nazionala moduko salbuespen epaitegian frogatu beharko dute defentsek. Eta badituzte horretarako tresna sendoak, besteak beste, 18/98ko epaia bera eta epai honi Auzitegi Gorenak emandako erantzuna. Delituak epaituak daudela jada, orain auziaren itxiera eskatzeko erabilitako arrazoi bera -eta sala honek ez aztertzea erabaki duena- izango da argudio nagusienetakoa epaiketan bertan ere.
Bi mundu abertzaleen arteko zubi lanaz
2009-07-27 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2195. zkian argitaratua)
EAJ-K SOBERANISMOARI ez diola uko egin baietsi zuen EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk alderdiaren 114. urteurrenean Bilbon. “Baina norbaitek pentsatzen badu baietz, pentsa dezala geldiune hori teknikoa dela”, gaineratu zuen. Abertzaletasunaren egungo egoera jorratzen duen LARRUNeko 113. zenbakian, Xabier Arzalluzek honakoa zioen: “EAJko Batzar Nazionalari galdera hau egingo nioke: independentistak zarete, bai ala ez?”. Joan den asteko ARGIAn egindako elkarrizketan, Iñigo Urkulluk bere burua abertzaletzat eta, beraz, independentistatzat jotzen zuen. Ez zuela alderdiko kideekin publikoki eztabaidatzen gaineratu zuen, baina zeharka edo zuzenean Arzalluzi erantzuten ari zen. (gehiago…)
Sarah eta Erika, biba zuek!
2009-07-23 // Ekonomia // Iruzkinik ez
Kazetaritza kontuak urtebetez ahaztu eta hogei ta hamar urte neuzkala aritu nintzen frantses apur bat ikasten Pau-en. Hiri ederra zalantza barik, neguan mundiala, Pirinioak hor eskura… Halakoetan ohikoa den moduan, frantseseko klasean hainbat herrialdetako jendea biltzen zen. Sarah eta Erika, esate batera, 20 urteko neska suediar mundialak; primeran moldatzen nintzen haiekin. Ikasle izateko diru maila txukuna maneiatzen zuten, langabeziatik bizi nintzen nik baino gehiago, baina ez ziren aberats kumeak, haien estatua zen aberatsa. “Bai, ikasleak gara baina gure gobernuaren soldata dugu, gero lanean hasten garenean apurka itzuliko diogu”. Banekien Suedia zer zen, jakina, eta gobernuak dirua nondik eskuratzen zuen. Eta bi neskatxak ere bai eta gustura barreiatzen zuten: “Gure herrialdean zerga asko ordaintzen da, baina jaso ere asko jasotzen dugu”. (gehiago…)
Zergetan bildu barik, murrizketa arlo sozialean dator
2009-07-20 // Ekonomia // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2194. zkian argitaratua)
Krisi ekonomikotik ateratzen ari omen gara apurka, hala entzuten da gero eta gehiago zenbait aditu eta agintariren ahotan. Finantza mundua zaintza intentsiboko unitatetik ateratzen ari ei da eta hondoratzea mundu horrek eragin bazuen, berpiztea ere hortik etorriko da. (gehiago…)