Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Datozen San Ferminetarako libre
2009-07-13 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2193. zkian argitaratua)
Jose Maria Sagardui “Gatza” libre izango da datorren urtean Espainiako espetxean 30 urte egin ondoren. Atxilotua eta espetxeratua izan zen 1980ko sasoi hartako agintariek ozen esan zuten: “Terroristek beren krimenak ordaindu beharko dituzte”. Eta gogotik ordaintzen ari da preso zornotzarra, bai horixe. Gaur egun ere gisakoak entzuten dira atxilotu andana gertatzen den bakoitzean. Garai hartako gatazka bortitzak, aldiz, berean dirau egun ere, maila askoz apalagoan hori bai, beronen atzaparkadak sufritzen duenari baretasunaz hitz egiteak bere samina arintzen ez badio ere. Hiru hamarkada geroago, “ordainduko dute” esaldi ospetsuaren azpian estali du Espainiak bere porrota. Espainiaren batasunak eta molde politikoak berean dirau eta, alde horretatik, gaur gaurkoz garaipena lortzen ari dela esan daiteke, eta ez ETAren aurrean bakarrik. Baina zibilizazioaren aurrerapenaren ikuspegitik porrota da, orduko oinarrizko arazoak gainditu ez dituelako eta gatazka politikoak –bai, gatazka politikoak– bere horretan jarraitzen duelako. (gehiago…)
Ateak zabaldu behar dira, itxi ez
2009-07-06 // Politika // Iruzkin bat
(ARGIAko 2192. zkian argitaratua)
Estrasburgoko auziak ezker abertzaleko sektore askoren esperantzak latz zapuztu ditu. Edozer aurreikusten zen, baina esperantzak ere handiak ziren… Alderdien Legearen aurkako jarrera agertu dutenentzat, Batasunaren legez kanporatzeak erabat urratzen ditu joko politikorako arauak; hala adierazi da behin eta berriz berau indarrean jarri zenetik. Alde horretatik ezinezkoa da irenstea Estrasburgoko Auzitegiak emandako epaia, nahiz eta berau prestigio handia pilatu duen auzitegia izan –euskaldun askoren aurrean bederen orain lehen baino apur bat gutxiago–.
Funtsean, giza eskubideen auzitegi europarrak bat egin du Espainiaren ikuspegiarekin eta ENAMen ikusmolde estrategiko eta ideologiko bateratuak zigortu ditu. Mugimendu zabal horretan egon daitezke Espainiako Kode Penalaren arabera delituak diren jarduerak, eta horiek jazartu eta zigortzen dira. Baina Estrasburgoko auzitegiak, nagusiki une zehatzei lotutako jarduerak baliatu ditu ilegalizazioak zilegiztatzeko: Batasunak deitutako manifestazio batzuetan ETAren aldeko eta bestelako oihuak entzun izana, zenbait udalek etakideak herriko seme-alaba kuttun izendatu izana, Batasunaren webgunean Amnistiaren Aldeko Batzordeetako ikurra erabiltzea… Horietako ‘froga’ asko ez lirateke delitu gisa hartu behar, eta beste batzuetan deliturik bada, pertsonek izen abizenak dituzte edo, esaterako, ekitaldi zehatzak legez kanpo ere jar daitezke.
Baina ez, eta hor dago epai honen larritasuna, ustezko jokaera horiek multzoan hartu eta Batasuna eta ETA bat izatearen tesia onartzen du zeharka. Areago, atentatuen aurrean isilik mantentzea bera delitu bilakatzen du: “Zenbait egoeratan, isiltasuna sostengu zehatza izan daiteke”. Alarma soziala aipatu da horretarako, baina bitxia da, badirudi 40 urtetan ez dela alarma sozialik izan, eta 2003tik aurrera bai. ETAren aurkako borrokan estrategia aldatu izanari –“dena da ETA”– orain alarma soziala deitzen zaio.
Batasunak aspaldi dauka oso aldapa gora politikan aritzea eta honek bidea tentetu dio, zalantza barik. Ezker abertzaleak, bai barne mailan duen eztabaidan, bai ildo burujabearen bultzadari begira, oso kontuan hartu beharko du errealitate berri hori. Espainiak ongi erabili ditu Europako hariak eta emaitza ona lortu du. Epaiak, gainera, bestelako erabakiak ere erraztu ditzake, aspalditik ari da zurrumurru gisa Frantziak ere Batasuna legez kanpo jar dezakeela. Han ez dago alarma sozialik, baina beti esan liteke hegoaldeko auzokoarena nahiko dela.
Epaiak ez du euskal gizarteko egoera politikoa aldatzen: Alderdien Legeak eskubideak urratzen ditu orain ere. Egiten duen ekarpena errepresioaren eremukoa da eta, beraz, arazoaren muinari ihes egiten diona. Auzitegiak garrantzitsuak badira ere, oraingoz euskal gizartearen iritzia baliotsuagoa da, eta berau modu askotan agertu da Alderdien Legearen aurka; edo pentsatu beharko da berriz ere, herritarren borondateak eta iritziak bakarrik balio duela ETAri desagertzeko esaten zaionean?
Garoñako zentral nuklearra 2013ra atzeratzea arrisku handiko maniobra bihurtu du Zapatero presidenteak, PPk argi adierazi baitu 2012ko hauteskundeak irabaziz gero, zentralaren bizitza luzatuko duela, Segurtasun Kontseiluak hala baimentzen duelako. 2011n ixteko agindua bete ez bada, zergatik sinetsi behar 2013an baietz, areago akaso erabakia PSOEren esku ez dagoenean? Aukera bikaina galdu da eta zalantza airean geratzen da berriz, eta indar handiz gainera, batez ere ikusita egunetik egunera indar nuklearraren aldekoek energia mota honen alde mundu mailan egiten ari diren propaganda.
Hamairu urte EAEko lehendakariarekin bildu barik igaro ditu Miguel Sanz lehendakari nafarrak. Ez Ibarretxerekin ez Ardanzarekin. Ez EAEkoek nahi ez dutelako gainera, hauek behin eta berriz agertu baitute horretarako konpromisoa. Sanzek eta UPNk euskal abertzaletasuna erasotzaile gisa ikusi eta saldu dute, foru erresumarekiko begirune ezaren agerle gisa, eta hortik hitza ukatu. Abertzaletasunak ere egin beharko ditu bere kritikak Nafarroaren gaia jorratu izan duen moduan jorratu izanagatik. Baina Nafarroan bizi den euskaldunak eta abertzaleak, badaki Sanzen argudioak bere parrokian erabili eta politika egiteko molde eta aitzakiak besterik ez direla, eta barruko euskal usaina duen orok ere EAEko abertzaleak beste artegatzen dutela. Arazoak hitzaren bidez konpontzeko artea ei da politika, salbu eta Nafarroako Gobernuko lehendakariarentzat. Bildu dira, azkenean, Patxi Lopez eta Miguel Sanz, ekimenak fruitu oso mugatuak izan ditu eta ezin berri gehiegi espero sinatu den hitzarmenetik, baina balio dezala behinik-behin gutxien gutxienik auzokoen artean arrautzak eta esnea lasai asko elkar trukatzen hasteko.
Garaipena, atzamar puntatik orporaino
2009-07-03 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Ekainaren 29an –joan den astelehena– bi paragrafo hauen azpiko artikulua idaztean, zenbait iturritatik aipatu zen albistea sinetsi nuen, alegia 2011n itxiko zela Garoña. Nagusiki, gauza bategatik iruditu zitzaidan sinesgarria, 2012an Espainiako hauteskunde orokorrak izango direlako eta itxiera urtebete lehenagorako iragarriz gero, PPk ezingo zuen zentrala berrabiarazi hauteskunde orokorrak irabaziz gero. Gainera agintariek sarri hartzen dituzten neurri nahasien moldekoa iruditu zitzaidan: batetik, Zapaterok ez zuen agindutakoa beteko, baina itxieraren aldekoak kontenta zitzakeen neurri batean itxiera gertu ikusten zelako; eta bestetik, beste bi urte izango zituen zentral nuklearreko langileei xaboi gehiago emateko eta hauen etorkizuna hobeto prestatu ahal izateko –2013an ixteko erabilitako aitzaki nagusia–.
Bada porrot egin nuen nire azterketarekin, bistan da. Neuzkan datuekin baino, gurako nituzkeenekin egin nuen analisia. Orain, arriskua luzatzeaz gain, PPk –edo PSOEk berak berriz ere– hauteskundeak irabaziz gero Garoñarekin aurrera jarraituko duela iragarri du. Hauteskundeetako agindua ez betetzea oso larria da, eta horrekin batera herritarrak ergeltzat hartzea are larriagoa, eta Miguel Sebastian Espainiako industria ministroaren molde honetako arrazoiekin hori egiten da: “Industri alternatiba gauzatzeko lau urte gehiago behar ditugu”. Adar soinua nabarmena da horretarako 38 urte izan denean.
((ARGIAko 2191. zbkian argitaratua)
Garoña 2011: garaipena atzamar puntetan
Garoñako zentral nuklearra 2011n itxiko da azkenean. Ez da onena, baina ezta txarrena ere. Egia esan, aukera okerren artean zuzenetakoa da, betetzen bada bederen eta jadanik badirudi Espainiako Gobernuak oso gaitza izango lukeela atzera egitea. 40 urte egitean itxiko litzateke modu horretara, eta Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak emandako aholkuaren aurka; duela gutxi erakunde honek erreforma batzuk eginez gero zentralak beste hamar urtez lanean jarrai zezakeela ebatzi zuen. (gehiago…)
Epaiak ez du Alderdien Legea justua bihurtzen
2009-07-01 // Politika // Iruzkin bat
Estrasburgoko Auzitegiaren epaia HB eta Batasunaren aldekoa izan balitz, garaipen handiaz hitz egingo litzateke Alderdien Legearen aurka daudenen artean; eta ez dakit norainokoa, baina bazen aldeko izatearen esperantza. Beraz, kontrakoa denean ezker abertzalearen aurkako kolpe latza dela ondorioztatu behar da. Duela ia urte eta erdi Europako auzitegi honek helegitea onartu zuenean, alderdien legearen aurka agertutako guztiek egin zuten onarpenaren balorazio oso positiboa. (gehiago…)
Terrorismoaren Aurkako Akordioa, Madril 2000ko abendua
2009-06-22 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2190. zkian argitaratua)
Berrikuntza bai, baina ez da ezustekorik izan Eduardo Puellesen hilketari emandako erantzunean. Berrikuntza mediatikoa da batez ere eta Patxi Lopez lehendakariaren ahalegin nagusia izan da lehengo agintarien eta oraingoen arteko jokaera desberdina nabarmentzea. Ezker abertzaleko minoria bat ezik, gizartearen gehiengo nagusia ETAren aurka dagoela ikusarazi nahi izan zen Bilboko manifestazioarekin. Eta ez da gezurrik horretan, halakoa da errealitatea ere. Baina jarrera aldaketa egikaritu nahi izan da funtsean: bukatu da ETAri erantzuteko ohiko molde biguna, bukatu da euskal nazionalismoaren anbiguotasuna, bukatu da biktimak bigarren mailan jartzearena; eta hasi da terrorismoaren deslegitimazioaren garaia, terroristen lagunekin gogor jardutekoa, (euskal) nazionalismoaren anbiguotasuna erasotzeko unea… (gehiago…)
Bistan da, ez da isileko su-etenik
2009-06-19 // Politika // Iruzkin bat
Eduardo Puelles inspektore buruaren hilketak gauzak bere lekuan utzi ditu berriz. Bazegoen ETAren su-eten isil baten zurrumurrua, indar gutxikoa egia esan, baina zurrumurru azken finean, eta halakoen aurrean beti gaude ea zer etorriko den. EAEko martxoko autonomi hauteskundeen ondoren, ETAk argi adierazi zuen Lopez lehendakariaren gobernu osoa zela bere helburu. Ez zegoen su-etenetarako tarte handirik, baina sarri desioa eta errealitatea nahastu egiten dira. (gehiago…)
Desagertuen lorratzean
2009-06-18 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAren 2189. zkian argitaratua)
Ekainaren 18an bi hilabete bete dira Jon Anza desagertu zenetik. Apirilaren 18an Baionan trena hartu zuen Okzitaniako Tolosara heltzeko asmoz. ETAk jakinarazi duenez, bere militantea da, eta dirua zeraman Tolosan bertan erakundearekin zuen hitzordura; talde armatuaren esanetan, ohartuak ziren polizia jarraika zuela. Anzak 20 urte igaro zituen Espainiako espetxeetan eta gaur egun gaixotasun larri bat pairatzen du. (gehiago…)
Egunkariko kazetariak hil du sareko blogaria
2009-06-18 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Richard Horton polizia detektibea, NightJack blogaren egilea
Hiltzailea pistola barik doa, labanik ere ez, ezta makiltzarrik ere… Baina seguru egiten du aurrera, tinko, egunez, jendaurrean… Sartu da epaitegira eta ordu batzuen ondoren irribarre maltzurrez atera da, eskuak odolez garbi baina krimena gauzatua. Oraingoan ehiztaria bera da lurrean, odol orban barik, baina zerraldo. Hiltzaileak NightJack hil du.
The Times egunkari britainiar ospetsuak hil du NightJack blogari anonimoa. Nola? Bere anonimatoa hautsiz, blog arrakastatsu horren egilea Richard Horton detektibe polizia dela esanez. Eta Hortonek bloga itxi du. Blogari ezezagunak 60.000 bisita izaten ei zituen egunero eta puntako une batzuetan 500.000 sarrera ere lortzen zituen antza.
Ez dakit Hortonek The Times-ekin arazorik izana zuen edo ez, baina irakurri ditudan kontuengatik ez dirudi bederen. Kasua aztertu duten zenbait kazetarik paperezko prentsa eta blogintzaren arteko lehiaren testuinguruan kokatu dute. Auzian honako hau ebatsi da funtsean, ea legearen ikuspegitik blogariak anonimo izan daitezkeen ala ez. The Times-en ustez ez eta horrexegatik NightJack-i buruzko ikerketa egin, nor den argitu eta auzitegietara eraman du.
Polizi blogariak bere anonimotasuna babestea eskatu dio epaileari, baina ez, honek Richard Hortonek blog publikoa egiten duela eta, beraz, ez duela anonimotasunerako legezko eskubiderik. Eta honek eztabaida piztu du. Hona hiru iritzi: Enric Gonzalezek eta Perogrullo-k (Jose Cervera kazetaria) The Times-k oso zikin jokatu duela uste dute, bere salmentak babesteko, besterik gabe Horton blogari lanetan ari zelako… Periodismo global: la otra mirada-n, aldiz, logikotzat jotzen da epaiaren mamia, baina kazetariak egunkari britainiarraren jokaera ez dela etikoa uste du.
Entzierroko kantua euskaraz ere abestuko da
2009-06-17 // Euskara, Gizartea // Iruzkinik ez
Goian orain arte abestu den bertsioa, gazteleraz; behean euskarazkoa.
Iruñean San Femin usaina hedatzen ari da egunetik egunera. Santua ate joka ari dela dirudi (tira, Roldan Jimeno historialariak ez zela existitu dio bere tesian). Uztail aurreko asteetan abiadura maila guztietan azkartzen da hirian eta festa sukarra nonahi barreiatzen hasten da.
Abertzaletasun historikoa eta ezkerreko abertzaleak
2009-06-11 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2188. zbkian argitaratua)
Arrazoi du Iñaki Galdosek EA ezker abertzalearekin ligatzen saiatu dela dioenean. Ez dakit zirriak izan diren edo ukitu bako gertutasuna izan den, baina emozioa egon badago edo egon da bederen. Datorren kongresurako ponentzia politikoan argi eta garbi iradokitzen dute norabidea, nahiz eta ibilbide orririk ez den zehazten. (gehiago…)