Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Ezker abertzalea eta malabarismoak
2009-06-10 // Politika // Iruzkin bat
Ezker Abertzalea, ezker abertzalea, ezker abertzale historikoa, legez kanpoko ezker abertzalea, ezker abertzale nagusia, ezker erradikala, ezker independentista, independentistak eta ezkertiarrak… Testuinguruak gehienetan esaten digu nori edo zeri buruz ari garen, baina ez da samurra anabasa horretan mugitzea. Eta bat edo beste erabiltzeak, sarri bere esangura ere badu. Ezker abertzalea Batasunaren ezker abertzalea bakarrik ez dela uste dugun kazetariok bederen, pirueta bat baino gehiago egin behar izaten dugu letra-saltsa horretan, batez ere ilegalizazio kontuak hasi zirenez geroztik. Lehenago, zerbait egiten zuenak izena zuen eta listo. (gehiago…)
Kongresoa, zatiketa egiaztatzeko unea
2009-06-05 // Politika // Iruzkinik ez
Aste honetako ARGIAko Maltzagatik artikuluan agertutakoa da beheko testua. Bertan EAren zatiketaz aritu nintzen, baina astelehen goizean, hilaren 1ean idatzia dago eta artean ez zen publikoa Alkarbideren sorrera. Arratsalde horretan hasi zen aireratzen komunikabideetan.
Ez da lehenengo aldia aldizkarirako zerbait idatzi eta etxeetara iritzi arteko hiruzpalau egunetan artikuluaren zati batzuk zahartuak geratzen direla edo analisia airean, gertakizunek jadanik bestelako klabeak eskaintzen dituztelako. Ez da kasu honetan gertatutakoa, ordea, Alkarbiderik gabe ere aspaldi irudika baitzitekeen EArenak zatiketa izango zuela helmuga.
Astekariko erritmora ohituta gaudenontzat -edo niretzat bai bederen-, sekulakoa da idatzi eta segunduetara testua sarean izatea ikusgai. Edota paperean ateratakoari hau moduko iruzkina egin ahal izatea, balizko irakurleak idatzitakoa hobeto uler dezan.
(ARGIAko 2187. zkian argitaratua)
Europako Legebiltzarrak zertarako demontre balioko ote du? Eta bistan da erantzunak oso desberdinak direla indar politiko bakoitzarentzako, eta hainbat arrazoirengatik bada ere, denek egon nahi dute herritarrek hautatu baina hauengandik horren urrun dagoen erakundean. Europako Batasuneko Kontseilua bera ere gertuago sentitzen dute herritarrek, besterik ez bada beren herrialdeko gobernuko agintariak direlako eta etxeko telebistan jardunean ikusi egiten dituztelako. (gehiago…)
Krisia, atzo beltz gaur beltzago
2009-06-04 // Ekonomia // Iruzkinik ez
“La reducción de la tasa de paro en mayo tras catorce meses consecutivos de subida no supondrá una recuperación de la creación de empleo a medio plazo, aunque significa que lo peor de la crisis ha pasado, según varios expertos. Los analistas económicos coinciden en señalar que…”.
Asteartean, hilak 2, egunkari guztiek jorratu zuten maiatzean Espainian izandako langabeziaren jaitsiera. Etxera begira, maiatzean apirilean baino ia 4000 langabetu gutxiagok eman zuen izena Hego Euskal Herriko INEMeko bulegoetan. Iruzkin honen hasierako gaztelerazko paragrafoa El Diario Vasco-ko herenegungo albiste batena da eta, laburbilduz, maiatzeko datu hauek enpleguaren berpiztea ekarriko ez badute ere, krisiaren larriena badoala iradokitzen du, beti ere, “aditu zenbaiten arabera” (izenik edo iturririk aipatu barik). Eta albisteak jarraitzen du esanez, “ekonomi analisten” (batek daki nortzuk) esanetan, berpizte hori hala den ala ez frogatzeko ekaineko emaitzak ikusi beharko direla. (gehiago…)
ETA publikoki agertu da hausnarketara
2009-05-28 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2186. zkian argitaratua)
“Estrategia politiko-armatu egokia finkatzea” da ETA egiten ari den hausnarketaren helburua eta udarako amaitua izango duela jakinarazi du erakunde armatuak Garari eskainitako elkarrizketan. Elkarrizketa luzean denetarik jorratzen da, halakoetan ohikoa den legez, baina bereziki azpimarratzen da egoeraren desblokeoa “herri honen eskubideak aintzat hartzen dituzten indarren dispertsioaren amaieratik eta beren aktibaziotik” etorriko dela. Aitortzen du garai luzean desblokeo horretarako EAJren zain egon izan dela, baina jadanik barneratu duela “PNVri itxoiten aritzea alferrik dela”. Alde horretatik, egoki ikusten ditu ezker abertzaleak “bere herri proiektua eta Euskal Herria eskenatoki demokratiko batera eramateko burutu ditzakeen hausnarketa eta argipenak”. (gehiago…)
Gillotinarako bidean jausitako esaldi bat
2009-05-27 // Gizartea, Hedabideak, Politika // Iruzkinik ez
Noizbait aterako da zein bulegotan eta nortzuk erabaki zuten “dena da ETA” estrategia politiko-judizialaren abiada. Edozein modutan, joan den mendeko 90.eko hamarkadan izan zen hori eta 1997ko udazkenean HBko Mahai Nazionalaren aurka egin zen auziarekin haragiztatu zen epaitegietan. Eta kartzelaratu zuten Mahai Nazionala eta urtebete geroago Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Entzutegi Nazionalak jarritako zigorra eta kalera atera ziren mahaikideak. (gehiago…)
Sufrimendua dekretuz ezabatzen denean
2009-05-21 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2185. zkian argitaratua)
Askatasuna galdu duten pertsonak, teorian horixe dira presoak Espainiako legediarentzat. Gainerakoan herritar arruntak dira. Eta askatasunaren galera, nagusiki bergizarteratzeko akuilua da. Hori baino askoz gehiago ere bada, jakina, baina Espainiako Konstituzioak helburu hori aitortzen dio bertako espetxe legedi eta espetxe sistemari oro har. (gehiago…)
Indarra Iruñeko kaleetan zehar
2009-05-21 // Ekonomia, Gizartea, Politika // Iruzkinik ez
Normaltasuna osoa dela diote Lakua eta Nafarroako foru gobernutik. Baina ez, kaleetan ibili denak badaki hori gezurra dela. Ez zegoen normaltasunik Euskal Herriko kaleetan, lantegi ugari itxita eta pikete informatiboak hara eta hona grebarako deialdia eginez. Greba orokor erabat arrakastatsua ere ez da izan, argi dago, baina hori aldez aurretik ere ezaguna zen. Sindikatuen arabera jarraipen zabaleko greba izan da. Bai, zabalekoa zalantza barik, baina hori ere oso zehazgabea da. Maila oso desberdineko jarraipena izan du grebak eta egunaren bukaera aldera hobeto jakingo da non izan duen hedapen handia eta non ez horrenbeste. Baina egunak ezaugarriren bat izan badu, normaltasuna behintzat ez da hori izan. (gehiago…)
Grebalarien gizarte ereduaz
2009-05-20 // Ekonomia, Energia, Gizartea // Iruzkinik ez
Listo, homologatu gara krisi latzenetan direnekin, Hego Euskal Herrian ere ekonomi atzeraldian gaude. Joan den astean Nafarroan iragarri zen eta atzo EAEn. Nonahi agertu zen, baina nik atzoko Berrian irakurri nuen. Ez dakit zuk, baina nik hainbatetan entzun izan dut 2009an bukaera aldera ekingo geniola krisitik ateratzeko lehen zantzuak ikusteari: Europako Bankuko arduradunei, Adegikoei, Madrilgo Gobernuari, euskal agintariei… Orain ez, orain 2010a ere oso txarra izango ei da, atzeraldiak jarraituko du eta akaso bukaera aldera..
(gehiago…)
Espainian “lotua, eta ondo lotua”
2009-05-15 // Politika // Iruzkinik ez
(ARGIAko 2184. zkian argitaratua)
Espainiako gainerako lurraldeekiko homologazio ahalegina oso agerian izan da Patxi Lopez lehendakariaren kargu hartze ekitaldi eta hitzaldietan. Popular eta sozialisten akordioaren lehen helburua, beraz, erdietsi da jada. Jose Antonio Pastorrek laburtu zuen ahalegin guztia modu txukun eta adierazgarrian, trantsizioa orain ixten zela azpimarratu zuen esaldi esanguratsu eta eztabaidatuarekin. (gehiago…)
Kazetaritzarako tresna bat gehiago
2009-05-11 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Badira urteak ARGIAkook gure kazetari lanak ARGIA.com-en plazaratzen ditugula, baina informazio hori ez dugu orain arte blog-en tankerara antolatu. Eta noiz eta orain ekin diogu, noiz eta zenbaitek blogak jadanik hilda direla diotenean. AEBetako datuek ez diote halakorik, aldiz, apirilaren 22an Soitu-n irakurri nuen herrialde hartan goraka doala blogari kopurua eta jadanik 450.000etik gora direla. Joxe Aranzabali irakurria nion Faroa-n Euskal Herrian 7.500 inguru direla. Euskal blogosferako pertsona ezagun bati ere, aspaldi entzun nion Sustatu hilda zegoela jada. Eta azken 20 urteetan ‘aditu’ ugariri entzun diet ARGIArenak egina zuela. (gehiago…)