Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Globalizazioa elikagai soberaniaren aurka
2008-06-04 // Ekonomia // Iruzkinik ez
Elikagaien prezioa gora eta gosea eta matxinadak ere bai. Arrazoi ugari daude gosearen kapitulu berri honetan, baina joerari kontra egiteko, elikadura soberania bultzatu behar dela gero eta indar handiagoz entzuten da. Noiz eta arraina, laranjak, fruituak, haragia eta abar luzea inoiz baino globalizatuagoak daudenean. Nicolas Sarkozy-k berak ideia hori tinko defendatzen zuen atzo FAOko (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) goi bileran. EHNEkoek aspaldi esan ziguten gertukoa kontsumitzeko, hori zela sostengarriena, baina urrutiko intxaurrak beti hamalau.
(gehiago…)
Kontsulta ez, Espainiako legearentzat erreferenduma da
2008-05-27 // Politika // Iruzkinik ez
Legebiltzarra hitz egiteko, negoziatzeko eta akordioetara iristeko lekua da. Hala ateratzen dira aurrera lege eta ebazpenak. ETAekin akordiorako prest zegoela eta EAEko lehendakariarekin ez, leporatzen dio Ibarretxek Zapaterori. Argudio erabat logikoa da. Baina, arau berberari jarraituz, ulertezina da EAJk Loiolan Batasunarekin hitz egin eta akordioetarako prest izatea, eta Eusko Legebiltzarrean hori berori ukatzea EHAKri. Bai, orduan su-eten garaia zen, eta orain ez, baina dagoeneko denok dakigu su-eten garaietatik kanpo ere hitz egiten dela, mahai azpian, gainean eta behar den lekuan. Eta gai desberdinei buruzko akordioak lortu ere bai.
(gehiago…)
Torturaz ez dakizuna
2008-04-17 // Politika // Iruzkinik ez
Abu Ghraibeko torturen argazkiak lehenbiziz ikusi nituenean –barrenak nahastu arren– ez nintzen harritu argazkiek erakusten zutenagatik, ikusitakoak ezkutuan geratutakoarekin erkatuta txikikeria zela samur imajina bainezakeen. “Zer inpunitate maila, argazki eta guzti!” pentsatu nuen, eta luzaroan jarraitu dut horrela. Kasurik txarrenean apropos zabaldutako irudiak ere izan zitezkeela pentsatu izan dut, jakina baita kontrainsurgentziaren munduan disidenteei zer espero dezaketen helarazi behar zaiela.
(gehiago…)
Carrasco, abstentzioa eta gatazka
2008-03-09 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Hauteskunde egun berezia izango da gaurkoa, oso berezia, eta, ohi moduan, alderdien emaitzei begiratuko zaie nagusiki, baina partehartzeak ere inoiz ez bezala erakarriko du arreta Hego Euskal Herrian. Ezker abertzalearen indar politiko nagusienek abstentzioaren aldeko deia egin zutenetik hala izan behar zuen, baina ETAk bere boikota Isaias Carrascoren hilketarekin zehaztu duenetik abstentzioak edo botoa emateak zentzu are zehatzagoa hartuko du gaurkoan.
(gehiago…)
Batasun uharte bat Ercilla hotelean
2008-02-13 // Euskara, Hedabideak, Politika // Iruzkinik ez
Atzo (12) goizean euskara eta euskal kultur munduko ordezkaritza oso zabala bildu zen Bilboko Ercilla Hotelean, eta bi mezu nagusi atera ziren bertatik. Bata bertaratutakoek eskainia, Egunkaria auziko auzipetuek euskal gizarteko gehiengo zabalaren sostengua dutela. Bestea, auzipetuek helarazitakoa, epaiketa hori euskalgintza osoaren aurkako epaiketa dela eta zigorra gailenduz gero, euskalgintzako beste elkarte edo erakunde batzuek zigortzeko jurisprudentzia finkatuko dela.
(gehiago…)
Gose greba utzi du Patricia Troncoso militante maputxeak
2008-01-29 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Patricia Troncoso militante preso maputxeak bere gose greba utzi du 110 egun ondoren, hil zorian zegoenean. Mundu osora iritsi dira bere grebaren oihartzunak eta Euskal Herrira ere bai. Iñaki de Juanaren azken gose greba da Euskal Herrian izan den latzena eta entzutetsuena seguruenik. Urtebete ere ez da pasatu Donostiako presoarena gertatu zenetik eta Troncosorenak irakurtzean parekotasun ugari ikusten dira bata eta bestearen artean.
(gehiago…)
Ba ote da hurrengo aukerarik? (Su-etenaren amaierari buruzko balorazioa)
2007-06-05 // Politika // Iruzkinik ez
Poza barreiatu zen 2006ko martxoaren bukaeran euskal gizartean, etsipena 2007ko ekainaren hasieran. 14 hilabeteren ondoren, ETAk su-etena bertan behera uzten duela iragarri du ofizialki. Egia esan, joan den abenduko Barajaseko atentatuarekin apurtu zuen su-etena, baina gaur arte eutsi dio ofizialki jarduera armatuaren etenaldi iraunkorrari. Su-eten honek zabaldu zuen negoziazio prozesuaren balorazio politiko gehienak abenduan eta urtarrilaren hasieran egin ziren. Bake prozesuak burua altxatuko ote zuen ikusteko denboraren iragana izan da abendutik ekainera arteko tartea. Eta emaitza bistan da.
(gehiago…)
Aldaketa posible da Nafarroan, baina gauzatzeko oso zaila
2007-05-28 // Politika // Iruzkinik ez
Aldaketa Nafarroara begira zegoen eta emaitzek berau posible dela adierazten dute, UPNk gehiengo osoa galdu du eta Nafarroa Baik aurreikusten zitzaizkion emaitza onak erdietsi ditu. 24 eserleku daude UPN eta CDNren eskuetan eta 26 dituzte balizko gobernu alternatiboa osa dezaketen NaBai, PSN eta Ezker Batuak. PSNren esku da gobernu aldaketa, baina zail aurreikusten da Fernando Purasi NaBaik eskain diezaiokeen lehendakaritza hartzea, PSOEk seguruenik zuhurtasunaren apustua egingo duelako Espainian eta horrek Nafarroako abertzaleekin ituna egitea oztopa dezakeelako.
(gehiago…)
Esperotakoa baino urrats sendoagoa
2007-01-24 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Erreakzioen uholdearen erdian gaitza da etorkizunari begirako analisi zehatz eta hotzik egitea. Izango da denborarik datozen egun eta asteetan. Su-etena batetik, eta bestetik gizartea politikoki sutan. Iragarpenaren lehenengo minutuetatik aurrera ikusi da garraren indarra. Aberri Egunaren aurretik espero zen zerbait: apirilaren hasierako egunetarako akaso edo martxoaren bukaerarako. Aurrekoetan ez bezala oraingoan bai, urtarrilean jada ETAk eta Espainiako Gobernuak fase honetarako hitz egin behar zutena hitz eginda ei zuten eta pilota ETAren teilatuan zegoen. Baina zalantzak ziren ETAk orain iragarriko zuenarekiko, bake prozesuaren hasiera ofiziala jada abiarazteko balioko ote zuen edo gehiago itxaron beharko zen. Erori da pilota bai, eta nola! Oraingo fase honetarako, erakunde armatuaren iragarpenak, bistan da, ezkorrenak ere ase ditu.
(gehiago…)