Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Botoia prest, nork sakatuko du lehenago?
2017-10-12 // Katalunia // Iruzkinik ez
Uste dut Euskal Herriko gune askotan ez dela ondo interpretatu Kataluniako Legebiltzarrean urriaren 1ean gertatutakoa. Atzo bertan harriduraz irakurri nuen Gipuzkoako Batzar Nagusiek “Kataluniako Errepublikaren aldarrikapena aitortu eta errespetatzen” dutela, EH Bilduren eta EAJren sostenguarekin. Nahiko nuke hori posible izatea, baina ez da, besteak beste, Kataluniako Parlamentuak ez duelako Kataluniako Errepublika aldarrikatu. Bikaina Batzar Nagusien asmoa, txalogarria, baina nahasgarria ere bai, gertatu ez dena ezin baita sostengatu.
Kataluniako Legebiltzarrean ez da independentzia aldarrikapenik izan, aurreikusten zen gisan. Dagoeneko denok dakigu hainbat mailatako presioak izan zirela eta Puigdemontek atzera egin zuela bere asmoetan. Beraz, Puigdemont presidenteak eskatu zuen aldarrikapena atzeratzea, Junts Pel Sík onartu egin zuen eta CUPek desadostasuna erakutsi zuen. Ondoren ez zen inongo bozketarik izan Kataluniako Legebiltzarrean eta, beraz, ez du inongo independentzia aldarrikapenik onartu.
Osoko bilkura amaitu eta gero Junts Pel Sí-k eta CUPek Independentzia Adierazpena onartu eta sinatu zuten Legebiltzarreko beste areto batean. Hori da aldarrikatuko dena, ustez hiruzpalau astean, negoziaziorako utzi den tarteak emaitza egokirik ez badu. Edo lehenago, PPk 155. artikulua indarrean jartzen badu. Baina aldarrikapen hori Kataluniako Legebiltzarrak egin beharko du, orain adostutako Independentzia Adierazpena ontzat emanez.
Nolabait esateko, botoia prest utzi zuten eta orain sakatzea falta zaie. Ez da gutxi, eta independentismoaren oso sektore zabaletan etsipena ekarri badu ere, beste urrats bat da aurrera begira, agian benetako aldarrikapenaren azken-aurrekoa. Izan liteke hala eta izan liteke denbora horretan mugimendu independentista katramilatzea eta ez aurrera egitea; denetarik gerta liteke, baina etsipenean eroritakoak ere apurka konfiantza berreskuratzen ari dira.
Konfiantza, ez erabateko segurtasunik. Horrek bakarrik existitzen du unionismoan, eta gero eta gutxiago hor ere; independentismoak, ezker-eskuin, badaki nori egiten dion aurre, zer indar duen Espainiako Estatuak eta zer ondorio izan ditzakeen egiazki independentzia aldarrikatzeak. Eta hala ere, konfiantza handiagoa dute herritarrek erakutsi duten indarrean, Espainiak eragiten dien beldurrean baino. Hor da klabea, haien batasunean, batasuna instituzioetan eta, bereziki, kalean, urriaren 1ean erakutsi zuten moduan. Zein polizia eta armadak gainditzen dute milioi bat biztanle kalean ez bada horietako ehunka edo milaka hilda?
Ez dakit Puigdemontek txarto edo ondo egin duen, ez dakit ere egiazki zein asmoz egin duen, denborak esango du. Baina badakit egin duena guztiz ulergarria dela, jasotako mehatxuak itzelak direlako, beldurra ere hor delako, Kataluniako gizarte osoan barreiatua… eta negoziazio aukerak azken muturreraino eraman behar direlako. Baina badakit, halaber, arriskuak ere hor direla eta urriaren 1aren datatik zenbat eta gehiago urrundu, orduan kalean metatutako indarra ere txikitzeko arriskua dagoela.
Bost eguneko epea eman dio Mariano Rajoyk Puigdemonti. Madrilen ere botoia sakatzeko prest dute dena. Astelehenean Estatuak Kataluniako Legebiltzarra desegin dezake, hauteskunde autonomikoak deitzeko. Eta berdin Generalitatea. Herritarren indarraz gain, zein tresnarekin geratzen da orduan independentismoa? Ez ote da utzi ekimena Madrilen esku?
Jakina, hori guztia aurreikusita izango dute, baina… Asmatuko al dute!
Herritarrek kalean defendatuko dute independentzia aldarrikapena
2017-10-06 // Katalunia, Nazioartea // Iruzkinik ez
Parlamentuko diputatu independentistak Els Segadors abesten Erreferendumaren Legea onartu ondoren, joan den irailaren 6an.
Kataluniako gertakarien abiada gero eta handiagoa da. Batzuentzat amildegia gertu da, besteentzat borroka honek, eraginkorra izatekotan, ekarri behar zuen eszenatokian gaude: independentziaren atean. Astelehenean egitekoa da osoko bilkura Kataluniako Legebiltzarraren aldetik, Junts Pel Sík eta CUPek deituta. Bertan eskatuko diote Puigdemont presidenteari azal dezala nola eraman behar duen aurrera urriaren 1eko emaitza. Printzipioz hori besterik ez. (gehiago…)
Kataluniako ispiluan… gure eskasiak
2017-09-24 // EAE // Iruzkinik ez
Urkullu lehendakaria joan den osteguneko politika orokorreko osoko bilkuran, Eusko Legebiltzarrean. (Arg.: Irekia, Eusko Jaurlaritza)
Bere hauteskunde programari atxikiz gero, EAJk estatutu berri bat proposatu beharko luke legealdi amaierarako, 2020rako. Berez, berritu behar zuen 2016rako, hori agindu zuen legealdi hartako gobernu programan, kontsulta eta guzti gainera. Baina heldu zen 2016a eta ez estatutu berririk, ez kontsultarik. Eusko Legebiltzarreko Autogobernu batzordean ez ei zegoen horretarako akordio nahikorik. 75etik 48 parlamentario zituzten indar abertzaleek, EAJk eta EH Bilduk. Hurrengo legealdira itxarotea nahiago izan zuten jeltzaleek, eta bere gobernu gehiengoa finkatu zuten, 46 eserlekuren gainean: PSErekin koalizio gobernua, aurrekontuetarako PPren sostenguarekin. (gehiago…)
Errepresioaren aurrean, herritarren iraultza
2017-09-20 // Katalunia, Nazioartea, Politika // Iruzkin bat
Klabelinekin erantzuten diote herritarrek Madrilgo estatu kolpeari. (Arg.: Nacio Digital)
Tentsioa goraka zihoan, baina dena polikiago joango zela ere pentsatzen zen. Gaur dena lehertu da eta Espainiako Gobernuak bere epaileen bidez agerian utzi du salbuespen egoera, hori bai, oraindik legalki indarrean jarri gabe. Baina berdin da, Gobernu bateko goi mailako 14 pertsona atxilotzen direnean, gobernu baten diru kontuak bahitzen direnean, ia 800 alkate deklaratzera deitzen direnean, erreferendum bat antolatu nahi duen herriaren gehiengoari mehatxu eta eraso egiten zaionean… horri guztiari nola deitzen zaio? Salbuespen egoera, 155. artikulua indarrean jartzea edo katalanek dioten gisan, Kataluniaren aurkako estatu kolpea.
(gehiago…)
155. artikulua indarrean da
2017-09-15 // Katalunia, Nazioartea, Politika // Iruzkinik ez
Pasatu dugu hainbat hilabete miatzen ea Madrilek nola jarriko zuen indarrean 155. artikulua eta errepresioaren dantza hasi denerako, ohartu gara indarrean dela. Ohiko legeekin guardia zibilak miatu ditzake inprentak eta hedabideak, Generalitatearen webgunea itxi dezake, polizia mota guztiak bere agindupean jarri, eta Generalitatearen kontuak bere kontrolpean hartu, 712 alkate deklaratzera deitu –eta kartzelaz mehatxu egin–, Madrilen eta Gasteizen erreferendumaren aldeko ekitaldiak debekatu, Kataluniako agintari gorenak mehatxatu, fiskalak agintzen jarri… Ez, ez ziren behar lau hilabete 155.ena indarrean jartzeko, Erreferendumaren Legea onartu zenetik apurka indarrean jartzen ari da Rajoyren gobernua.
Erreferenduma egingo da
Espainiako Gobernua eta epaileak gai dira Kataluniako ekitaldiak debekatzeko Madrilen eta Gasteizen, baina ez dira gai kanpainaren hasiera geldiarazteko Tarragonan. Ada Colauk Bartzelonako udala konprometitu du erreferendumean, baina PSCk ez du gobernu akordioa apurtu, nahiz eta PSOE erreferenduma indarrez geldiarazteko prest dagoen.
Bai, Espainian gai dira milaka pertsonen ekitaldiak geldiarazteko, hemen badakigu zerbait hortaz, baina oraingoan ez dute nahi, horrek ekarriko dien kostu politikoaren beldur. Legea nahieran, logikoa den gisan, baina hobe irizpide berdina erabiliko balute erreferenduma egiten uzteko. Katalan independentistek beti erran dute erreferenduma egin egingo zela, eta kanpotik ikusita ez zen samurra sinesteko. Baina gero eta argiago erakusten dute erabaki hori irmoa dela eta Espainiako agintariek indar ahalmen handia jarri beharko dutela kalean hala gertatu ez dadin. Espainiako agintari batzuk ere zalantzan hasi dira, dagoeneko ez da “ez da egingo” tinko hori, José Manuel Maza Espainiako fiskal nagusiaren berbetan ikus litekeen gisan: “Konfiantza dut ez dela egingo”.
Elkartasuna
Kataluniara begira kalean jende askori entzun dakioke: “Ze inbidia!”. Arreta biziz jarraitzen da hangoa, ia etxeko atarian gertatuko balitz moduan. Estatuaren danbatekoen aurrean, katalanek sarri erakutsi dute elkartasuna Euskal Herriarekin. GEDek Bilbon egingo duen manifestazioa izango da elkartasunaren termometroetako bat. Katalanek merezi dute, zeresanik ez, baina haien alde geurearen alde ere ari gara. Herri bakoitzak bere egoera du, baina Kataluniakoak eragingo du hemen ere. Orain, ostera, kalkulu politikoetan baino elkartasunean murgiltzeko unea da. Bitxia da, hala ere, areto publiko batean ezin da erreferendumaren aldeko ekitaldirik egin eta kalean bai? Areto barruan legez kanpokoa da eta kanpoan ez?
Jeltzaleen posizio gaitza
Hala da bai, egungo salbuespen egoera ekarri duena PP da –PSOE eta Ciudadanosen sostenguarekin–, Kataluniako autonomia desegiten hasi dena, legearen inperioa kosta ala kosta mantenduko duena, Forcadell eta Puigdemont espetxean jar ditzakeena… PP da, EAJren une honetako aliatu politiko garrantzitsua. PPk 2017ko Espainiako aurrekontuak atera ditu EAJk onartu dituelako, orain gogoratzen ez dudan diru kopuruaren truke. Eta 2018koak ere onartu bidean doaz EAJren sostenguarekin.
Bai, agian Rajoy ez doa urrutiago EAJren sostengua galduko duen beldur, baina hala ere galdera berez dator: PPren zein errepresio maila jasateko prest dago Urkullu lehendakaria? Zein neurritan da posible Diadan independentisten alboan egotea edo Bilboko GEDen manifestaziora ordezkaritza bidaltzea eta PPrentzat oso delikatua den une politikoan honi sostengua ematea? Edo batak eta besteak ez ote dute zerikusirik?
Desobedientzia zibila
Orain arte erabat eredugarria izaten ari da katalan independentisten erantzuna: desobedientzia zibila bide baketsuetatik, agintariak lehen lerroan. Ez da sarri ikusten den irudia, eta asko esan nahi du prozesu horren alde, eta horregatik dute Kataluniako herriaren zati oso handi bat atzean; beste zati esanguratsu batek ez du errepresioa ulertzen eta beste zati txiki bat inperioarekin bat eginda ageri da. Beren gehiengoak eta orain arteko borroka molde horrek ate ugari zabaldu dizkie nazioartean, bereziki Europan: egunkari oso garrantzitsuek ez dute Madril ulertzen, eta EBk ez du iskanbilarik nahi. Ez, ez du Madril animatu Bartzelona poliziaz hartzera; aitzitik, aditzera eman du errespetatuko duela erreferendumean ateratzen dena.
Zaila zen sinestea, gaitza da, baina Katalunian badoaz.
AHT proiektua Madrilen, aukera berri bat Nafarroan
2017-09-14 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Nafarroako obretan AHT Gelditu mugimenduak egindako protesta ekitaldi bat. (Arg.: AHT Gelditu)
Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak bere gain hartu du Nafarroako Prestakuntza Handiko Trena (PHT) –lehengo AHT, izen pixka bat atseginagoarekin– eta, beraz, bertan behera geratu da 2010ean Nafar Gobernuarekin zuen ituna. (gehiago…)
Bartzelona, gerra gurean
2017-08-18 // Nazioartea, Politika, Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Samina, elkartasuna, dolua eta protestaren unea da Estatu Islamikoaren erasoaren ondoren barreiatzen diren lehen sentimenduak, logikoa denez. Gutariko edonor izan zitekeen atzo Bartzelonako Rambletan edo Cambrilsen, bertako euskaldunen lekukotza zuzenek erakutsi diguten moduan. Kataluniako beste leku asko moduan, gure bisita turistikoen leku preziatuak dira erasoa jasan dutenak. (gehiago…)
Erreferenduma, gero eta garbiago egingo dutela
2017-07-19 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Gure artean ere bolo-bolo dabil azkenotan ea Katalunian erreferenduma egingo duten ala ez. Eztabaida eta elkarrizketetan denetik entzuten da. Espainiaren aginduei men ez egiteak zer dakarren ondo dakigu euskal lurretan, eta horrek mesfidantza areagotzen du. Baina Katalunian gero eta garbiago dute egin egingo dutela, eta apurka denean zabaltzen ari da. (gehiago…)
Altsasu eta ‘ETAren izpiritua’
2017-07-05 // Nafarroako politika, Politika // Iruzkinik ez
Altsasuko gazteen alde Iruñean egindako mobilizazio bat. (Arg.: Guaixe)
Altsasuko gazteen zigor eskaerarekin, Madrilen ETAren izpiritua sortu nahi dutela dirudi, lehengo ‘dena da ETA’ren ordez; aurrera begira zer zigortu eduki ahal izateko eta, jakina, izpiritu hori nahieran interpretatzeko ahalmenarekin. Iraganak ematen du horretarako aukerarik, Auzitegi Nazionalak hor jarraitzen du eta jihadismoaren aurkako borrokak eskaintzen du horretarako tresna egokirik. (gehiago…)
Antzerkia, iraganaren kritika eta biolentzia
2017-04-12 // Bake Prozesua, Politika // Iruzkinik ez
Gauzarik handiena da ETA arma gabeko erakundea dela. Hortik aurrera egin dezake bakoitzak nahi duen balorazioa larunbateko Baionako ekitaldiaz, baina hori ez da broma, hori gertaera oso handia da. Eta horrekin arinkeriatan dabilenak –adibidez metroen inaugurazioekin–, errespetu eta sentiberatasun eskasa erakusten du kolore guztietako hainbeste biktimaz eta hainbesteren sufrimenduaz. (gehiago…)