Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Euskal Herria In Dialogue, norbaitek espetxean amaituko luke
2016-04-22 // Politika // 3 iruzkin
Ostiral arratsaldean eskainiko dute In Dialogue (Elkarrizketan) Donostian, Xuban Intxaustik zuzendutako dokumentala. Izenburuak argitzen du muina, zer baino, nola baita dokumentala. (gehiago…)
Egin irribarre bai, baduzu erronkarik eta
2016-03-01 // Politika // 3 iruzkin
Arnaldo Otegi 1997an hasi zen ezagun egiten iritzi publikoaren aurrean, Baltasar Garzonek HBko Mahai Nazionalaren espetxeratzea agindu ondoren. Aspaldi ari zen ezker abertzalearen barruan –ETAtik hasita gainera–, baina kanpora begira kuku egin gabe.
Itzela izan zen jauzia eta ezker abertzaleak lider aparta zuela deskubritu zuen. Bere esparru politikotik harago ere mirespena eta errespetua bereganatu zituen euskal gizartean. Ideiak argi zituen, indarra erakusten zuen, jantzia, komunikatzaile bikaina, didaktikoa, interesgarria… Egungo gizartean lider handi bati eskatzen zaion guztia zuen. Gehi espetxea, mugimendu iraultzaile batean giltzarri barne gidaritzari begira.
Hori guztia eta bikoitza izanda ere, berak bakarrik ezingo zukeen ETAren borroka armatua geldiarazi. Ez dago filmeek eta hedabideek marrazten duten halako liderrik; errealitate sozial, ekonomiko eta politikoa hori baino askoz aberatsagoa da zorionez. Armen isiltzeko ziorik esanguratsuena ETAren jarduera bera izan zen, bere ahultzea eta berarekin ezker abertzale osoaren gainbehera. Erakunde armatuak arrakasta militar apur bat gehiago erakutsi izan balu, gaitza da irudikatzea norabide aldaketa hori zatiketa barik amaituko zenik. Hala ere, esan liteke Otegi giltzarri izan zela ezker abertzalearen estrategia aldaketaren bideratzean.
Hain giltzarri, non Estatuak espetxeratu egin zituen bera eta Bateraguneko besteak, ezker abertzalearen mugimendu berriak baldintzatzeko. Hain giltzarri non, une gaitza eta berezia bizi duen ezker abertzalearen baitan, pertsona bati gutxitan eman zaion halako lider izaera. Hain giltzarri, non preso baten kaleratzeari ezker abertzaleak inoiz eman dion tratamendu mediatiko sendoenaren aurrean gauden. “Zorionak ala doluminak?” esaten zaio sarri aurrera begira erronka gaitzak bizkarreratzen dituenari. Bizkar-zorroa borondatez altxatzen bada beti dira zorionak, baina ez da makala Otegik oraingoan duen erantzukizuna. Tentuz ibili beharko du, lagun eta miresleak beste baitira haren hanka sartzea eta porrotaren zain begira daudenak.
Presoak
Tripako mina eman arren, ona da Baltasar Garzoni entzutea Otegi hobeto dela kalean barruan baino; borreroak halakorik esan beharrak asko adierazten du. Justizia eta txiklearen arteko parekotasunaren adierazle bat gehiago ere bada, eta injustizia itzelaren oinarria azaleratzen du. Beste hainbesterekin egin den injustizia bera: Bateraguneko besteak, 18/98koak, Amnistiaren Aldeko Batzordeetako espetxeratuak, urteak espetxean eman dituzten Segiko gazteak, Egunkariakoak, Batasunakoak, gero absolbituak edo zigortuak izan diren herrikoetakoak, edo akordioz libre diren Segurakoak… guztiak dira espainiar justizia ezaren agerle. Dena da ETAren biktima. Espainiako Estatuaren biktima. Uneren batean aitortu beharko zaie biktima izaera hori.
Badu kutsu zaharra honek guztiak, ezin uka: “Oraindik horrekin ari zarete?”. Presoen arazoa esaldi horren ahanzturan itotzea nahiko lukete askok, baina ez da posible, besteak beste euskal gizarteko dozenaka milaka pertsonak ezin duelako errealitate hori ahaztu. Ezin ahaztu, ezin gainditu. Hor da drama. Eta seguru dena, zirrikituaren bila jarraituko du euskal gizartean oraindik indartsua den gizarte esparru horrek.
Nola asmatu?
Hor da galdera eta hor lehia, ezker abertzalearen baitan ere, amnistiaren inguruko eztabaidak agerian utzi duen legez. Euskal gizartearen gehiengoa konbentzitu eta aktibatu behar bada presoen errealitatera aldaketak ekartzeko, hori gaur egun bakarrik haien eskubideen inguruan egituratu liteke. Beste gauza bat da ezker abertzaleak presoen errealitateari bestelako diskurtso politikorik eta sostengurik eman behar dion, amnistiaren diskurtsotik eskatzen den bezala. Eta beste bat, hori nola egin, bata zein bestea bateragarriak izan daitezen eta elkarri enbarazurik egin ez diezaioten.
Euskal gizartearen beste bultzada bat, Espainiako Gobernuaren beste jarrera bat eta, nahi diren marra gorriekin, baina presoen beraien mugimendu gehiago ere beharko dira espetxeetako gurpilak beste martxa bat har dezan.
Arnaldo Otegi kaleratu baino bi egun lehenago eta 19 urte preso egin ondoren atera zen aske Joseba Urrosolo Sistiaga, preso historikoa eta Langraitz Bideko erreferentzia nagusietakoa. Ezin da egoeren mimetismorik egin, baina ezta abstrakziorik ere.
Transakzio finantzeroen %0,1ekin AEBtako aurrekontua finantzatuko luke Smith hautagaiak
2016-02-11 // Ekonomia // Iruzkinik ez
Scott Smith AEBtako lehendakaritzarako hautagaietako bat da eta arreta deitzen duen proposamena egin du. Ez da berria, baina bai argia. Juan Torres Lopez ekonomialari espainiarrak bere blogean azaldu du: (gehiago…)
Aukera galdua
2016-02-08 // Euskara, Hezkuntza, Politika // Iruzkinik ez
Nafarroako Gobernuak aukera garrantzitsua galdu du EPE honekin. (Arg.: Idoia Zabaleta / Argazki Press)
Izan ala ez izan. Eman balore politikoa ala ez eman. Eskubideak bete ala ez bete. Aldatu ala ez aldatu. Eta ez aldatzearen aldeko hautua egin du Nafarroako Gobernuak; euskaldunek erdal hiztunek baino eskubide gutxiago izan dezaten erabaki du. Gogorra eta latza, baina hala da. Euskal hiztunen komunitateak kolpe latza hartu du Hezkuntza Sailak erabaki duen Enplegu Publikorako Eskaintzarekin. (gehiago…)
Oposizioen korapiloan, oposizioa etxean
2016-01-21 // Euskara, Hezkuntza, Politika, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gobernua sostengatzen duten lau indarretako buruzagiak, gobernu akordioa eskuetan. (Arg.: Nafarroako Legebiltzarra)
Nafarroako Gobernuak badaki euskara, sinboloak eta Euskal Herriarekin zerikusirik duen edozerk balioko duela oposizioaren egurra jasotzeko. Edozerk balio du, eta nola gainera. Baina hori espero zen. (gehiago…)
Rufi Etxeberriaren hitzaldiaren itzulpena
2016-01-14 // Politika // Iruzkinik ez
Zerbait potoloa aipatu behar ei zuen Rufi Etxeberriak Iruñean. Zerbait baino gehiago zen… 45 minututan a ze eduki zaparrada jaurti zuen azken bost urteetako jokaldiaz! Dena jarraian, basokada ur pare bat irensteko ozta-ozta geratu eta tori, dena trinko-trinko. “Eta orain, zer demontre da azpimarratu beharrekoa?”, geratu nintzen hitzaldiaren amaieran. Baziren hainbat printza, baina ageri-agerian bederen ezer berririk ez han-hemenka aurretik irakurri edo entzun gabekoa, edo behintzat nik ezin asmatu zer zen. Beti moduan, dena egoki interpretatzeko, Sorturen barruko eztabaiden edukiak eta tempusak kontrolatzea garrantzitsua da. Niri karta hori falta zitzaidan. Hala ere, eta akaso ausardia gehiegirekin, Rufiren hitzaldiaren nire interpretazio-itzulpena egingo dut ondorengo lau puntutan: (gehiago…)
Kolokan geratu da EH Bilduren formula
2015-12-21 // Politika // Iruzkin bat
Argazkia: EH Bildu
Krisi ekonomikoak eta bere ondorioek ETAren ondorengoak baino indar handiago dute euskal panorama politikoaren birdefinitzean. Garai honetako lehen aldaketa handia ezkerretik dator: Ahal Dugu da Hego Euskal Herriko lehen indar politikoa: EAEn lehena eta Nafarroan bigarrena. 2011ko hauteskunde orokorretan Amaiur izan zen lehen indar hori. Instituzioetan ordea, EAJ da beti nagusi EAEn eta Nafarroan aldaketa eman da aurten, abertzale eta ez abertzale ezkertiarren arteko indar harremanetan oinarritua. 2011 eta 2015eko ezker desberdin hauen garaipenetan ba ote da mezu politikorik etorkizunerako? Baliteke. (gehiago…)
Atera soldaduak Ekialde Erditik
2015-11-17 // Nazioartea // Iruzkinik ez
PARISKO atentatuetan bada zerbait oso sinplea: ematen duenak hartu egiten du. Eta zerbait oso konplexua: nola atera gerraren labirintotik? Jakina, ez dute Parisen hildako errugabeek eman, ezta Bagdadeko azoketan edo Siriako herrietan hildako herritar errugabeek ere. Baina Frantzia gerran da Sirian, Afganistanen, Iraken, Malin, Afrika Erdiko Errepublikan… eta horiek guztietako talde islamistak gerran dira Frantziaren aurka. François Hollandek argi azaldu du: “Gerra ekintza da hau”. Erantzun gisa Frantziak Raqqa hiriari egin dio eraso, Estatu Islamikoak okupatutako Siriako hiria. Baina bistan da horrek ez duela ezer konponduko –eta badakite–, ez balizko hurrengo erasorik saihestuko. (gehiago…)
Nafarroako hezkuntzako oposizioen afera ulertzeko bost gako
2015-11-13 // Euskara, Hezkuntza, Politika // Iruzkinik ez
Jose Luis Mendozak ostegunean eman zituen azalpenak Nafarrarroako Legebiltzarrean eta LPE honetan egindako kudeaketa txarra onartu zuen.
Akatsak. Hezkuntza Sailak gaizki bideratu du lan eskaintza publiko hau: bat, gobernu barruko informazioa eta kontsentsua behar bezala landu gabe atera du; bi, aurreikus zitekeen oposizioaren jarrera, baina herritarren artean –eta bereziki irakasle komunitatean– gaia plazaratzeko komunikazio kanpaina egokia behar zen, denboraz eta sakon garatua. Jose Luis Mendoza sailburuak onartu egin ditu akatsak, hurrengoan ondo egiteko ezinbesteko urratsa. Bada bigarren, hanka sartzea denbora gutxian, Imanol Aranbururen kargugabetzea ere horixe izan baitzen. Azken hau ez du onartu, baina gobernuaren jarraipena batzordearen bilkura bat behar izan zen arazoa bideratzeko. (gehiago…)
CUP, amildegiaren ertzean
2015-11-10 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Koherentzia, pragmatismoa eta erratzeko eskubidearen erpinen artean dabil CUP egunotan, bere ohiko udal esparruetatik askoz harago, Artur Mas eta Generalitateko lehendakaritzaren zurrunbiloan barrena, gero eta indartsuago, gero eta estuago. Ia hilabete eta erdi joan da Kataluniako hauteskundeak egin zirenetik eta bi eskas geratzen dira hauteskunde berriak deitzeko epe amaierarako, urtarrilaren 10erako JxSí eta CUPen arteko akordiorik ez bada hauteskunde berriak egingo baitira, inongo independentistak nahi ez duen egoera.
Inork inoiz hain urruti iritsiko zela irudikatuko ez zuen CDC dago hari muturraren beste aldean. Gaitza dirudi orain prozesuan atzera egitea, baina oraindik ez da jokaldiaren alde gogorrena hasi, beraz, dena gerta liteke. CDCn ez da falta hori nahiko lukeen sektorerik, Mas urrutiegi joan dela iritziz, jira noiz gauza daitekeen zain. Ondo letorkioke, beraz, Mas ez hautatzea eta honek hauteskunde berriak deitzea. Kontua da CDCren indar harremanak nola dauden, eta CUPen erabakiak nola lagundu dezakeen sektore independentistena prozesuarekin aurrera jarraitzera.
Bide horretan oraingoz CUPek asmatu du, astelehenean Kataluniako Parlamentua adierazpen independentista eta desobedientziaren bidean jarriz, printzipioz aurreikusi gabe zegoena. JxSí lehen unetik adierazpenetatik harago eramatea bilatu du eta prozesuan aurrera egiteko tresna garrantzitsuena konfrontazio demokratikoa izatea behartu du, Madrilekiko tentsiotik eta honen jarrera ez demokratikotik independentzia elikatuko delakoan. Errealista oso, alde bakarreko independentzia aldarrikapenak (DIU) oraindik lekurik ez duela adieraztea bezain errealista. Independentismoaren barruko indar harremanak kontuan hartuta –335.000 boto CUPek eta 1.600.000 JxSík–, apustu ausarta, baina ondo atera zaiona.
Presioa jasoko du CUPek
Ez dago hain argi bigarren apustua nola aterako zaion, batez ere Mas ez hautatzearena muturrera eramaten badu. CDC bere horretan mantenduko balitz, badirudi logikoena Mas hautatzea litzatekeela, Mas Generalitateko lehendakaria izatea –ez ahaztu, bakarrik 18 hilabeterako– hauteskunde berriak deitzea baino kalte txikiagoa litzatekeelako. Egoera horretarako, hala ere, ia bi hilabete falta dira oraindik, eta CUPek aurretik presio itzelak jasan beharko ditu, eta bitxia bada ere, oraingoan Madrildik baino katalan independentismoaren aldetik. ANCk iragarri du jada, CUP eta JxSí akordioetara iristen ez badira, mobilizazioak iragarriko dituela bi aldeak presionatzeko. Ez da gaitza irudikatzen presio handiena CUPek jasoko lukeela.
CUP ez da txantxetan ibiltzen eta koherentzia bere ikur nagusietakotzat jotzen du. Hirukoteak arrakasta izan arren, adibidez, Isabel Vallet, Quim Arrufat eta David Fernandez parlamentari ohiak ordezkatu egin ditu. Kontua, azken finean, zera da: ea Masen gaia presio estrategia gisa erabiltzen ari den edo amaieraraino eramango duen. Hemen amaieraraino eramatearen kontraesanak: independentismoaren barne egoeran ez duela hainbeste behartzeko indar harremanik; zilegitasun demokratikoa –345 / 1.600–; independentziaren ikuspegi interklasista ahultzea; prozesua ez pertsonalizatzea dio, baina ez ote da CUP bera ere Masengan horrenbeste zentratuz prozesua pertsonalizatzen ari? Masen auzi hau presio estrategia gisa erabiltzen ari bada, akaso lortu du lortu beharrekoa, eta ordua ote da pragmatismoari bide emateko?
Baina gerta liteke horretan ere asmatzea, azkenean CDCk amore ematea eta Mas fase honetan sakrifikatzea. Konfrontazio demokratikorako CDCk duen borondatearen egiazko termometroa litzateke CUPen presio hau, baina akaso arriskutsuegia prozesurako. CDCren siglak dagoeneko iragana dira ia eta jadanik alderdia bera aurpegi aldaketa prestatzen ari da. Lehen urrats gisa, Espainiako hauteskunde orokorretarako Demokrazia eta Askatasuna hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du La Vanguardiak. Eta, besteren artean, CDC Neus Monté Generalitateko jarduneko lehendakariordea ere prestatzen ari omen da lehen lerroetan jartzeko.
Ausartak koldarrak baino gehiago erratzen dira, baina mundua haiek aldatzen dute; hilerriak ausartez beteak direla ere egia da. Non ote zuhurtziaren oreka? Laster ikusiko dugu. Edo ez.