Xuban Zubiria Elexpe
1992 Aginaga. Kazetaritza maite duen historia ikaslea. Idatzi irakurri eta hausnartu.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
Hollywood Etxe Zuriaren termometro
Atalak: Sailkatugabeak
Urte asko pasa dira jada Casablanca filma estreinatu zela. 1942. urtea zen eta gobernu amerikarrak Bigarren Mundu Gerrarako bere interbentzioa justifikatu eta bultzatzeko erabili zuen maitasun eta gerraz bustiriko film hura.
Gerra Hotzean murgilduta Etxe Zuriak askorentzat inperioaren harri bitxia zen Hollywooden beharra ikusiko zuen berriz ere. SESBren aurkako etsaitasuna indartu eta Vietnamen galdutako gerraren defentsa fina egiteko Rambo izeneko pertsonaia sortuko zen Los Angeleseko estudioetan.
Rambo Vietnamgo gerraren porrota ekarri zuen gobernu ustelduaren aurkako sinbolo eta erreboltari gerrazale bat bezala irudikatuko du Hollywoodek.
Reagan boterean zela estreinatuko zen Rambo 2. Rambo Vietnamgo armada eta sobietarren aurka borrokan ikusiko zuten amerikarrek, Reaganen nazioarteko politika erasokorraren irudi. Ramboren bigarren filmak amerikartasunaren eta “Komunistak datoz”enaren aurkako beldurra hedatzen zuen bitartean, herrialdeak zuen barne krisia bigarren mailan uztea lortu zuen. Garai berean izaera militarreko pelikulak nabarmen ugarituko ziren.
Bush Aitaren etorrerarekin Hollywoodek jarraitu egin zuen kutsu bereko filmak produzitzen. Estatu Batuetatik gertuen zegoen etsai nagusia zen Kubaren aurkako pelikulak ere egingo ziren, horren adibide Red dawn.
Chuck Norrisen “Delta Force” ere garai berean estreinatu zen.
Film guzti hauek herritar amerikarren artean izua sortzea zuten helburu. Komunismoaren eta amerikarren aurkako terrorismoaren piztia hor zegoela erakutsi nahi zuten. Hollywood Amerikako gobernuaren nazioarteko politikaren ispilu izan zen hainbatetan. Makina propagandistakoa muturrera eraman zuen presidentea George Bush izango zen irailaren 11ko atentatuen ostean. Bushek zituen asmo belikoak indartzeko hilabete gutxira estreinatu zen We were soldiers, Vietnamgo gerran amerikarrek Drangeko bailaran lortutako garaipenaren berri ematen zigun filma. Antzeko ezaugarriak zituen beste estreinaldi bat Windtalkers izan zen.
Gobernu-aldi hartan ordea, Bushen muturreko posizio gerrazaleak Hollywooden norabide aldaketa sorrarazi zuen. Hollywooden jarrera aldaketa horrek gobernuak ezarritako Patriot Act legean (non amerikarren norbanako askatasuna ezabatzen zen segurtasunaren izenean) eta Iraken inbasioan zuen jatorria.
Zinema kritikoaren motorra piztu zen, horrela etorri zen Michael Mooren Fahrenheit 9/11 filma eta Time Warner estudioek azken urteetako hainbat mugimendu sozialen inspirazio iturri izan den V for Vendetta filma estreinatu zuten.
2003. Urtean Oliver Stonek zuzendutako Comandante dokumentala estreinatuko zen Estatu Batuetan urte batzuk aurrerago ezinezkoa izan zitekeena posible bihurtu zen. Aditu askoren ustez Ekialde Hurbileko eta Ukrainako krisiek Hollywood berriz ere Etxe Zuriaren morrontzara itzularaziko dutela diote.