Zuloan
Hasiera » AHTren aktualitatea » Madrilek badu AHT bat Nafarroarentzat
Mai26 0

Madrilek badu AHT bat Nafarroarentzat

Atalak: AHTren aktualitatea

Ayerdi

Espainiako Gobernuak 2023rako tren lasterra Iruñera iristeko zirriborroa igorri zion Ayerdi Nafarroako lehendakariordeari. Eragile sozial ugarik hausnarketa zabalagoa eskatu dute, “sozialki eta ingurumenari begira” bideragarria izango den sarea egiteko.

Ohitu gara ikusten Iñigo de la Serna Espainiako erkidego batetik bestera AHTren obrak inauguratu edo proiektu berrien inguruko bileretan “konpromisoak” banatzen. Nafarroaren txanda zen atzo, Manu Ayerdi lehendakariordearekin bildu zen ministroa eta lurralde horretarako dituen planak azaldu zizkion: Castejonetik Iruñera egiteke dagoen AHT zatia egiteko 800 milioi euroko aurrekontua dauka eta 2023an amaitu nahi du.

Ayerdik ez dio baietzik esan, lehendik letra txikia ikusi nahi du “iraganeko akatsak ez daitezen errepikatu”. AHTren azkeneko proiektua 2010ekoa da baina Castejon eta Villafranca arteko zatia baizik ez zen egin eta Espainiako Gobernuak 44,5 milioi euro zor dizkio Nafarrokoari obra horiengatik, Kontuen Ganberak egindako txosten baten arabera.

Bestetik, oraindik itzal handiak daude Euskal Y-arekin izan lezakeen konexioari edo “hirugarren erraila” deitutako soluziobideari dagokionez, eta UPNren esku-hartzeak –PPrekin itun bat adostu zuen Madrilen bere kabuz AHTren inguruan– ere mesfidantza handia sortu du.

Egoera are katramilatsuagoa da ikusita Nafarroako Gobernua osatzen duten laukoaren artean diferentzia nabarmenak daudela tren lasterraren inguruan.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Zure testigantza

AHTko obren lan-baldintzez informaziorik baduzu, jarri gurekin harremanetan: zuloan@argia.eus

Azken bidalketak

  • Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
  • ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
  • Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
  • Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
  • “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “

Iruzkin berriak

  • AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek | AHT gelditu! Elkarlana(e)k AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek bidalketan
  • Mikel(e)k “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?” bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • AHTren aktualitatea
  • Dokumentuak
  • Sailkatu gabea
  • Tuneleko jendea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA