Gizartea, Sailkatu gabea

Asteko argazkiak, asteko garrantzitsuena

Igandero bezala, asteko argazki onenak dakartzagu. Gaurkoan lau argazki oso adierazgarri aukeratu ditugu, lehenengoak batez ere konnotazio handiekin, nahiz eta balio estetiko garrantzitsua ez izan eta bilduma txiki honetan ezin dena falta:


 

“Hazte Oir” kanpaina kontserbadorearen autobusa

Guztiok ezagutzen dugu dagoeneko autobus laranja, baina epaile batek geldiarazi ondoren, beste alternatiba bat bilatu zuen kanpainak: karabana bat hartu eta galdera ikurrak jarri mezua “biguntzeko”. Karabana horrek kaletik ezusteko bat aurkitu zuen: Wyoming telebista-aurkezlearen irudia duen haien mezuaren aurkako La Sextaren autobusa. Beraien leloa jaso eta ironikoki plasmatu zuten kolore berdeko autobus batean ezarriz. Oso deigarria izan zen irudi hau eta nahiz eta isun bat jaso, oso harrera ona izan du autobus berdeak herritarren artean.


 

etna

Etna sumendia eta herriak bere magalean / EFE Agentzia

Etna sumendiaren berpiztea

Sumendia erupzioan sartu zen astearen hasieran eta ordutik honelako irudiak datoz Italiatik. Irudian urrutian ikusten den mendia Europako sumendi aktiboena da, eta nahiz eta biktimarik egon ez diren oraingo berpiztean, oso harrigarriak izan dira sumendiak utzitako irudiak, haietako batzuk leherketak eta errautsen jaurtiketak plasmatu ditu. Siziliako sumendia 2015ko amaieratik zegoen itzalita, eta momentuz arriskurik ez dagoela adierazi dute adituek.


 

Familias huyen a medida que las fuerzas iraquíes avanzan hacia el oeste de Mosul, Irak.

Familiak ihes egiten, armadak mendebalderantz mugitzen direla

Albistea berria ez den arren milaka familia Mosuldik joatea, aste honetako irudi honek egoeraren larritasuna erakusten du. Familia asko ikusten dira ekipaje gabe ihes egiten bizi hobeago baten bila. Urrutitik oraindik jende gehiago ikusten da, bide osoan zehar. Estatu Islamikoaren eta armada irakiarraren eskutik ematen diren borrokaldiek kontrola galtzea eragin die zibil asko geldirarazteko orduan eta horregatik lortu dute hainbatek ihes egitea inoren eragozpenik gabe.


Azafatas posan durante la sesión de apertura de la Conferencia Consultiva Política del Pueblo Chino (CCPPCh) en el Gran Salón del Pueblo de Pekín.

Azafatak Txinako Kontsulta Politikorako Biltzarrean

Txinako Kontsulta Politikorako Biltzarra bildu zen Pekingo Areto Handian. Txinatar Errepublikako atal aholkularia da, erakunde ezberdinetako ordezkariek eta hainbat alderdi politikok osatzen dutena. Urtero biltzen da talde handi hau eta naziorako erabaki garrantzitsuak hartzen dituzte, bai politikoak eta baita ere ekonomikoak. Hauen prestaketarako hainbat azafata egoten dira dena antolatzen, irudian ikusten dugun moduan denak arropa eta itxura berdinarekin. Hemen, bilkuraren hasieran agertzen dira, argazkirako kokatuta.


Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.