Gorriz. Horrela jantziko dira egun pare batean Iruñako bazter guztiak. Nahiz eta San Ferminak gertu egon, dena ez dago ospakizunez beterik. Zezenak dira zalaparta guzti honen arrazoia, jai hauetako konbidatu bereziak diren arren, badira zezenik gabeko jaiak defendatzen dituztenak ere. Eskakizunaren arrazoia: animalien bizitzak tradizioaren gainetik daudela.
Honako irudia ohiko irudi batean bilakatu da azken urteetan. Uztailaren 7a iritsi baino lehen, Iruñeko Udal Plaza jendez betetzen da. Arropa alde batera utzita, bertan bildutakoek haien gorputzak gorriz tindatzen dituzte odola irudikatzeko. Era honetan, zezenen aurka San Ferminetan burutzen den erasoa irudikatu nahi da.
Plastikozko adarrak buruan ipiniz eta udaletxearen fatxada teloi moduan dutelarik, bertan bildutakoen mezua argia da. Zezenik gabeko jaiak eskatzen dituzte mundu guztiaren aurrean. Errebindikazio honetan PETA eta AnimaNaturalis erakundeek parte hartu dute. Orain, ikusteko dago aurten haien eskakizuna onartua izango den edo datorren urtean protesta berdina ikusiko dugun. Hori guztia ezagutzeko San Ferminen txupinazora arte itxaron beharko da.
Leave a Reply