Nire gorputzean nik erabakitzen dut. Etxerako bidean aske izan nahi dut, ez ausart. Nik erabakitzen dut noiz, non eta norekin. Hiltzen nauten arte ez didate sinistuko. Hainbeste kendu ziguten, beldurra ere kendu zigutela…
Gero eta gehiago dira emakumeek lau haizeetara garrasi egiten dituzten mezuak, bai sare sozialen bidez, baita kaleetan ere. Ez dira falta kartoiak, paperak eta plastikozko pankarta erraldoiak, La Manadaren aurkako garrasiak irudikatzen dituztenak.
Gizartea nazkatuta dago, emakumeok are gehiago. Bortxatzaileak, erasotzaileak, babesten dituen sistema judizial zaharkitu honek nazkatzen gaituela aldarrikatzeko atera ziren kaleetara atzo mila bazterretako emakumeak. Biktimenganako babes lotsagarri horren aurka egin zuten atzo goizean 40 hirietako emakume gazteek ikasleek deitutako mobilizazioetan. Argazkian Bartzelonako protesta jendetsuan Albert García argazkilariak harrapatutako irudia.
Argazkia: Albert Garcia
Leave a Reply