Gizartea

Ahotsik gabekoen oihua

Tolga Akmen - AFP

Bozgorailuak, manifestazioak, pankartak, txistuak edo airean altxatutako eskumuturrak munduan egunero gertatzen diren bidegabekeriak salatzeko bideak izan ohi dira. Gezurra dirudien arren, ideal komun batzuk defendatzeko helburuarekin elkartu eta  injustizien kontra borrokatzeko indarrak batzea, ordea, zenbait kasuetan gutxi batzuen esku dagoen estrategia izan daiteke.

Londreseko erdigunean Extinction Rbelion taldeko aktibista batek bengala bat astintzen du klima aldaketak eragingo dituen ondorioez ohartarazteko helburuarekin antolatu den protesta baten erdian. Kolore arrosako kea darion bengalaren inguruan, Lur planetako biztanle guztiengan ondorioak izango dituen  ingurumen-arazoa ekiditen saiatzeko indarrak batu dituzte beste zenbait hiritar elkartzen direla erakusten du argazkiak.

Saul Loeb – AFP

Bien bitartean, Washingtonen abortuaren legalizazioa defendatzea da elkarretaratzen honen helburua. Auzitegi Gorenaren parean, ingurukoen arreta bereganatzeko mezu eta argudioen bilduma oparoa harrotasunez erakusten dute manifestariek. Haien helburua lortzeko aurretik duten bidea konplikatua izan arren, behintzat haien bizia arriskatu beharko ez dutela ziurtaturik dute.

Niranjan Shrestha – AP

Nepaleko hiri batean Gobernuak Covid-19aren zabalpena ekiditeko hiritarrei ezarritako konfinamendua da gatazka honen arrazoia. Biztanleak istiluen kontrako poliziaren aurka oldartu dira, ekitaldi erlijioso bat ospatzeko debekuarengatik protestatzeko. Indarkeria eta suminduraz jaurtitako harriak nepaldar guztien osasuna arriskuan jarri dezakeen ekintza arduragabe baten isla dira.

Hedayatullah Amid – EFE

Afganistanen errukia eskatzen duten begi urdin argiak dira  Montazer izeneko haur honen aldarri eta ezkutu bakarrak. Lau urte dauzkan haur honek adreiluak egiteko labe batean lan egiten du, hanka-hutsik eta eskularrurik gabe. Egunean, hiru edo zazpi dolar estatubatuar ordaintzen dizkioten lan ordu eta egunean zehar egindako adreilu kopuruaren arabera. Zoritxarrez, Montazerrek ez du inguruan munduaren aurrean bere egoera salatzen lagunduko dion eta gehiegikeria honi ahotsa emango dion amorratu taldetik.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.