Argi dago arreta–gunea puntu batean edo bestean ipiniz ikuspuntua guztiz bestelakoa dela. Sarritan esan ohi da ikusten ez dena existitzen ez dela, beraz, begirada baztertzea errealitatearen aurrean oihal lodi bat zabaltzea bezalakoa da. Begirada non jarri aukeratzen jakiteko gaitasunean dago gakoa.
Eguneroko bizitzako ekintzak, konturatu gabe, askotan oharkabean pasatzen dira. Bizikleta ibilaldi bat, haur batzuk kalean jolasean … ohikotasunez ikus daitezkeen irudiak dira. Argazkian, ordea, haur batzuek bizikletan doan beste haur bat urarekin bustitzen ari dira Myanmargo Thiangyan herrian, Uraren Jaialdiaren barruan. Ura nagusi den jolas horren bitartez Birmaniako biztanleek aurreko urteko bekatuak garbitzen dituzte urte berriari hasiera emateko.
Ikuspegia errotik aldatzeak erabat ezaguna den zerbait modu arrotzean antzematea eragin dezake. Izan ere, oharkabean mundua begien altueratik ulertzera ohiturik gaude, hortaz, plano zenital edo kontrapikatu batek ezaguna zaigun errealitate hankaz gora ipini dezake. Goian ikus daitekeen aire-perspektiban nekazariak arroz landareak transferitzen dituzten Txinako Jianhe herriko landa eremu batean.
Irudi bakar baten normalean loturarik ez duten bi errealitatea elkartzeak antzeko nahasmen bera eragin dezake gure ulermenean. Arbela eta irakasle bat edo hondartza eta ikasleak lotura gutxiko elementuak dirudite eskola-txango baten testuinguruan ez bada. Cartagenan, Murtzian, Félix Rodríguez de la Fuente ikastetxeko ikasle eta irakasleek “Aire Garbia” izeneko programan parte hartzen dute. Programa horretan Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek eta ikasleek lankidetzan jardun ahal izango dute beren ikastetxeetan eskola-eredu seguruago eta osasuntsuago bat garatzen lagunduko duten zenbait neurri abian jartzeko.
Besteetan, ordean, inguruko zaratak arretagunea guztiz edo nahi bezala finkatzea oztopa dezake. Horixe bera gertatzen da azken irudi honetan kolore eta mugimenduak eragindako nahasmendu eroarekin. Newar etnia komunitateko Nepaleko fededunak txapel gorri, urdin eta horiekin “Gurdien Jaildiaren ospakizunetan murgilduta daude, bertan “Daya Lyagu” izenez ezaguna dena. Jaialdian antzinaroan Durga jainkosak herriko haurrak jaten zituen deabru bat garaitu zuela ospatzen da.
Beraz, argi gelditu da, ikuspuntuaz harago, garrantzitsuena fokua non jarri behar den jakitea dela.
Leave a Reply