Cirque du Soleil famatuan duela hamaika urtetik parte hartzen duen Vicente Quirós funanbulista dugu protagonista gisa argazki honetan, baina irudiaren berezitasuna eta edertasuna publikoarekiko harremanean dago, gure iritziz. Ederrak izaten dira ere zenbait kirolek uzten dizkiguten irudiak, batzuetan futbolaz haratago begiratzeko kapazak baldin bagara.
Honelako kirol eta modalitateek kontzentrazio, oreka eta esfortzu psikologiko handiak behar dituzte, eta gimnastak bere saioa osatzen du publiko oso jendetsuaren begiraden eta hauen mugikorren aurrean, parean dituela, oso gertu. Gainera, jendetza eta funanbulista modu garbian eta garden ikusteak ikuslearen atentzioa deitzen du eta publikoan dagoen jende kopurua handia dela bereizten laguntzen digu. Beharbada argazkilariak hori irudikatu nahi zuen argazkiaren ia 100%a garden uzten.
Argazki honen eszenatokia Segura ibaia izan da, Murtziako zonaldean, argazkiko protagonista bertakoa baita, eta bere jantzi berezia, ziurrenik, Cirque du Soleiletik ateratakoa.
Argazkia: EFE
Leave a Reply