Gizartea

Martxoaren 8a

Gurasoak edo umeak zaintzeko beraien lanak utzi behar izan duten emakumeengatik, seme-alabak bakarrik zaintzen dituztenengatik, gizonen itzalpean ikerlariak izan direnengatik, haurdun geratzean lana galdu dutenengatik, guk gaur bozkatu ahal izatea lortu zutenengatik, gizonezko futbolarien albisteen artean agertzen diren munduko txapeldunengatik, eliteko kirolariak izanda 500€  kobratu eta bizirauteko lana utzi behar dutenengatik, kristalezko sabaiaren erruz gorago egin ezin dutenengatik, familia zaintzeko lan-orduak gutxitu eta gutxiago kobratu behar dutenengatik, lanean sexu-jazarpena sufritu dutenengatik, duten senarrarengatik ezagunak direnengatik, seme-alabak edukitzeko unea luzatzen dutenengatik, duela 143 urte emakumeen eskubideak aldarrikatzeagatik erreta hil zituztenengatik, gaur mantala zintzilikatu ezin izan dutenengatik…

Gure ama, amona eta birramonek gugatik egindako guztiagatik. Etengabe eraldatzen, hazten, ikasten eta irakasten duen borroka onengatik. Mugitzen ez diren emakumeengatik, noizbait mugitu zirenengatik eta batez ere gaurko egunean munduko leku guztietaan emakumeen eskubideen alde mugitu diren guztiengatik.

Argazkia: Vincent West /  Bilbo 

 

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.