Gizartea

Koronabirusik gabeko etorkizun baten alde

Gustavo Amador - EFE

Azken hilabeteetan bizitako egoerak mundua hankaz gora jarri du egun batetik bestera. Maskara, pandemia, gel hidroalkoholikoa, koronabirusa, musukoa, alarma egoera, konfinamendua bezalako hitzek esanahi ezezagun bezain urrutia zuten gutako askorentzat 2020. urtearen hasieran. Urte hasi zenetik, ordea, eguneroko bizitzarekin lotutako ezinbesteko kontzeptuetan bihurtu dira. Zeinek aurreikusi zezakeen egun gutxi batzuetan ezagutzen genuen errealitatea urrun bezain arrotz ikusiko genuela, gure bizitzetan ohitura eta errutina berriak barneratzen genituen bitartean. Orain, uneoro munduko edozein bazterretan ateratako argazki batean ezagutzen genuen mundua goitik behera aldatu duen pandemiaren arrastoak ikus ditzakegu. Tegucigalpako (Honduras) El Tórax Intitutu Kardiopulmonarreko atarian ageri den langile honen irudia lan gogor, emozio eta nekez betetako azken hilabeteak laburbiltzen ditu zeresanez betetako laukizuzen baten barnean.

Aaron Favila – AP

2020. urterako aurreikusitako plangintza eta asmoak bertan behera gelditu dira Covid-19aren agerpenarekin . Higiene neurri zorrotzak betetzeaz gainera, etxean gelditzea izan da pandemiari aurre egiteko hartu zen lehen neurrietako bat. Etxean gelditzea eta bertatik irtetean segurtasun distantziak errespetatzea, jende pilaketarik sortu gabe. Gomendio sinple eta ezinbestekoak, askok, ordea, gizakiaren alde berekoiena erakutsiz zentzugabekeriaz urratu dituztenak. Honela, etxeko egonaldi luzeak konfinamenduan bihurtu dira, leiho eta balkoiak denboraren joanaz jabetzeko behatoki pribilegiatuak izan diren bitartean. Filipinaseko Navotas hirian, adibidez, emakume batek etxeko patiotik kalea begiratzen du konfinamenduaren etapa berrian.

Marco Longari – AP

Osasun krisialdiak era askotako bizipenak utzi ditu gutako bakoitzean. Zorte gehien izan dutenek Covid-19ak eragindako sintomak eta ondorioak telebistan eta urrutitik ikusi dituzte. Beste batzuetan, zoritxarrez, gaixotasunak gogor kolpatu du, heriotza eta kalte konponezinak eraginez. Johannesburgoko (Hegoafrika) Wespark hilerrian pandemiaren ondorioz hildakoak ehortzi ahal izateko hilobi berriak eraiki behar izan dituzte, kasu positiboen kopuruak etenik gabe gora egiten duen bitartean.

Quique García – EFE

Ezinezkoa da urte hasieratik munduko bazter guztietan bizitakoa lau edo berrogeitalau argazkiekin laburbiltzea. Erantzunik gabeko galderen artean, argi dagoen gauza bakarrenetako bat aurretik etorkizun ezezaguna dugula da, aurreikuspenik onartzen ez duen etorkizuna. Horregatik, Bartzelonako Eixample auzoko denda baten orman azkenaldian ia senide bihurtu den Fernando Simónen irudia erakusten du musukoak erabiltzeak etorkizun ezjakinaren aurrean izan dezakeen garrantziaz ohartarazteko. Arduragabekeria eta jarrera desegokiak desagertu arte, Covid-19a geldiarazteko txertoa topatu arren, ezinezkoa izango da mundu mailan kalte larriak eragin ditzakeen gaitz hau garaitzea.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.