Enpresariek eta langileek elkarrekin arraun egiteko garaia dela uste du Confebaskek, lan erreforma berriaren aurrean langileek malgutasunez jokatzekoa. Sindikatuek, aldiz, Maiatzaren Lehena baliatu dute prekarietatea eta konfrontazioa kalera ateratzeko. Halere, afiliatuak oinarri dituzten sindikatuei zail egin zaie sektore prekarioekin konektatzea: etxeko langileak, etorkinak, emakumeak, gazteak, aldi baterako kontratudunak…. Lan-merkatuak baztertutako pertsonen batasuna erronkatzat hartu dute, eredu kapitalistaren aurpegirik lazgarriena hor ikusten dutelako Euskal Herrian.
Argazkia: Dani Blanco