Ahulena jo-puntuan

Botere politikoa eskuratu eta gutxira, Donald Trump presidenteak bertan behera utzi ditu errefuxiatuak hartzeko programak eta AEBetara sartzeko debekua ezarri die Irak, Siria, Iran, Libia, Somalia, Yemen eta Sudango pertsonei. Egun horietan, gazte ganbiar bat itota hil da Veneziako kanal nagusian hainbat lagunen “zoaz etxera” gisako oihu artean eta Quebecen meskita bateko zenbait lagun hil dituzte tiroka. Hiru gertakarien artean ez dago lotura zuzenik, noski, baina zer jarrera eta balio sustatzen ari dira “hemengoak lehenengo” dioten politikariak –izan Trump, Le Pen, Netanyahu ala Maroto bertsioan–? AEBetan musulmanen komunitatea ez da herritarren %1era heltzen, baina haientzat eta mexikarrentzat izan dira lehen neurriak. Gobernu berriak bere egin du politikakeriaren mandamentuetako bat: ahulenaren kontra jotzea. Ez da kasualitatea Trumpek sarbidea ukatutako zazpi herrialdeetatik bost, bakarrik ala aliatuen laguntzaz, AEBek bonbardatutako herriak izatea. Zorionez, oso ugariak izan dira Trumpen neurri xenofoboen aurka mundu osoan antolatutako protestak. Irudian, Avaaz mugimenduaren protesta Vancouverreko Trump dorrearen aurrean.

Argazkia: Avaaz (Jimmy Jeong)
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.