Mediterraneoko hobi komuna

2016an, gutxienez, 5.000 lagun hil dira Mediterraneoko uretan itota, NBEren errefuxiatuen agentziaren arabera. 2017an, honezkero, 850 dira hedabidetako lerro-buruetako zenbakien atzean dauden hildakoak, izen-abizenik, historiarik eta aurpegirik gabe. 2012tik hona kopurua hazi baino ez da egin; zenbait herrialdetan, Frantzia kasu, eskuin muturreko alderdien bozak puztu diren abaila berean. Mendebaldeko gobernuek ez dituzte jaso nahi beraiek mundura barreiatutako merkatuaren diktaduraren ondorioak, politikoki zuzena izateak kamera aurrean kontrakoa irudikatzera behartzen baditu ere. Irudian Saharaz hegoaldeko Afrikako dozenaka emakume eta ume Libiako kostaldetik 20 kilometrotara “erreskatatu” berritan.

Argazkia: Olmo Calvo
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.