Zaintzen gaituenaren babesean dantzan

“Badakit zer pasatzen den erresidentzietan, jendea hasi dela kexatzen sarritan, zerbait ikustekoa du ratio ta soldaten recuento generalean”. Sarri Sarri abestiaren moldaketa berezia jo eta dantzatu dute 40 bat emakumek Bilboko Olimpia erresidentezia barruan, hango langile eta adindunen harridurarako. Erresidentzietako langileen borroka luzea da, eta “ikusezina, baloratu gabea, feminizatua eta prekarizatua” den esparruko langileei elkartasuna adierazteko egin du “kontzertu klandestinoa” Bizkaiko mugimendu feministak.

Argazkia: Laida Zabala
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.