70 urte eta Davidek ez du etsi

Israelgo Estatu sionistak 70 urte bete ditu maiatzaren 14an. Ezin laburbildu liteke lerro hauetan 70 urteotan eragindako minaren zerrenda, palestinar, siriar eta libanoarrei indarrez lapurtutako lurretan. Lehen oparia Anaia Handiaren eskutik etorri zaie: enbaxada Jerusalemera mugitu dute AEBek. Hala, okupazioari  hamaikagarren berrespen sinbolikoa emateaz gain, argi utzi dute AEBen estrategia berria Ekialde Hurbilarekiko: zonaldea azpiratu eta kontrolatzen jarraitzeko ardura beren proxy-ei helarazi die. Nagusiki, bi: Saudi Arabia eta Israel. Eta bien bitartean, harriek hegan jarraitzen dute tanke eta droneen aurka. Gazan,  martxoaren 30etik ostiralero Israelgo mugara martxa egiten ari dira milaka palestinar. Ordutik Israelgo frankotiratzaileek 47 hil –horietatik 5 ume– eta 8.536 palestinar zauritu dituzte, horietatko 166 egoera larrian direla (datu hauek maiatzaren 14ko sarraskiaren aurretikoak dira). Goliath indartsu dago, oso, AEBen hegalpean eta nazioarteko komunitatearen pasibitatearen  aurrean. Baina 70 urtez Davidek erakutsi du erresistitzen jaioa dela, baita, beharrezkoa bada, hankarik gabe ere. Irudia: maiatzaren 11ko Gazako martxa.

Argazkia: Mohammed Zaanoun (Active Stills kolektiboa)
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.