Botereari erronka

Batek sudur gorriak, besteak buruberoki makarra. Trikitixa eta pandero hotsek girotuta, Bizitza Da Handiena asteari bide eman diote. 60 herri mugimendu eta sindikatuk deituta “boteretik herritarren aurka egiten ari diren politikei” aurre egingo diete. Lehen ekintza indartsu gisa, hamasei urtez hutsik izan den zortzi solairuko eraikina okupatu dute Donostiako erdialdean, turistifikazio prozesu basatiaren erdian, 300 lagun kalean bizi diren hirian.  Munduko Turismo Erakundearen bilera bertan antolatu dutela jakitun, erronka bota diote herritarrek botereari.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Lander Arbelaitz Mitxelena

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.