Beste pandemiak

Ngegbaren familia ebolaz kutsatutako lehena izan zen Moyamban, Sierra Leonako hegoaldean. Birusa Abiren neba zaharrenaren gorputzean iritsi zen hirira. Mutil apal eta aplikatua, medikuntza ikasi eta zirujau bihurtu zena. Bisturien eta odol transfusio  desesperatuen arteko borroka ez parekatu hartan kutsatu zen. Abik nebaren argazki bat erakutsi nahi izan zidan. Mediku gisa graduatu zen egunekoa. Haren ondoan zegoen, irribarretsu eta harro. Mina handiegia zen, ordea, orduan bezala irribarre egiteko –ebolak aita eta neba nagusiak hil berri zituen–. Egunen batean Abik ikasketak egiterik bazuen, nebarengatik egingo zuela zioen.

Argazkia eta testua: Xavier Aldekoa

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.