Inperioaren lorratza

AEBek egin duten gerrarik luzeenetik erretiratzen hasi dira. Trumpek Qatarren talibanekin lortutako akordioen bideari segida eman dio Bidenek, aldaketa gutxirekin. Afganistan ahazteko modurik dotoreena da, gehiegi nabarmendu gabe, eta batez ere, Vietnam gogoan, porrot lotsagarri bat bere gain hartzea saihesten saiatzeko. Askok uste du erretiratzeak Afganistango gobernu txotxongiloaren kolapsoa ekarriko duela, 2001eko inbasioaren aurretik zegoen egoerara itzuliz. Yankiek, beharbada, alde egingo dute, baina “esku-hartze humanitarioren” ondorioak luzerako geratuko dira. Ehunka mila afganiar hil dituzte –gutxienez 300.000, benetako zifra ez da inoiz ezagutuko–, milaka erbesteratu, mutilatu eta torturatuak, kalte psikologikoak… alferrikako gerra batean.

Argazkia: P. Bronstein – Getty Images
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.