Borreroaren eskubidea?

 
Hamasek ekoiztutako misilak eta munduko laugarren potentzia militarra eta nuklearra parez pare irudietan. Israelek bere burua “terroristez babesteko duen eskubideaz” aipuren bat. Eta azkenik, albistegia politikoki zuzen amaitze aldera, bakerako deia egin “bi aldeei”. Okupatzailea eta okupatua, kolonizatzailea eta kolonizatua berdintzen dituen kontakizunak nahita ezkutarazten du, “gatazka” edo “gerra” kontzeptuen atzean, Palestinaren eta Israelen arteko auziaren jatorria: sionismoa. Proiektu kolonial bat, Apartheid sistemikoaren bitartez Palestina eta haren inguruko lur, ondasun eta jendeak menperatzea helburu duena. Hizkuntzak estal dezake errealitatea, baina zapaldutako herri bakar batek historian inoiz ez dio erresistentziari uko egin. Irudian, Israelgo soldadu bat Gazako mugatik gertu ostiralean.

Argazkia: A. Cohen – Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.