Mafiosoak

Vatikanok iragarri du Italiako mafiosoak isolatu eta eskumikatzeko asmoa duela, Eliza Katolikoaren eta Camorraren arteko elkarbizitzari amaiera formala emanez. Ondo antolatutako mafiek elkar ulertzeko joera izan ohi dute. Italiatik atera gabe, azken bi hamarkadetan, 300 apaiz eta erlijio-gizon baino gehiago salatu dituzte adingabeei sexu-abusuak egiteagatik. Kondenatutako apaiz gehienek meza ospatzen eta haurrekin (meza-mutilekin) harremanak izaten jarraitzen dute. 2021 urte behar izan ditu Elizak apaiz pederastak sexu abusuengatik epaitzeko, eta ez ‘zelibatoa hausteagatik’. Aurten bertan proposatu dute lehen aldiz aldaketa hori egitea Vatikanoaren Zuzenbide Kanonikoko Kodean. Aita santu progeak badu lana mafiari aurre egiten. Barrutik hasita.

Argazkia: Yara Mardi / Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.