Gertutasuna

Horrelako argazkiak eguneroko ogi dira. Horrelako zenbat ikusi ote dugu albistegietan irudi “ikusgarrietarako” tartean. “Ai gajoak!”. Oraingoan ordea, bada alderik: protagonisten azala ez da iluna eta suntsitutakoa gure etxea izan zitekeen. Eta orduan, bai, larritzen gaitu. AEBetan eta Kanadan izandako bero-boladaren ondoren, Europa erdialdean horrelako hondamendi bat. “Hirugarren munduko zerbait” zena gertu sentitzeak kezka sortzen du. Gizakiak ingurunean eragindako aldaketek kliman ezezik gure bizitzetan eraginik izan dezakeela pentsatzeraino? Etorkizun hurbilean gure bizimodua jasangarria, bizigarria, ote den birplanteatzeraino? Irudia: Bad Neuenahr-Ahrweiler, Alemania.

Argazkia: Thomas Lohnes / Getty
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.