Distira publikoa

Norbaiti sari publiko bat ematea ospea, aitortza eta ikusgarritasuna ematea da. Zer esanik ez erabat mediatizatuta dagoen gizartean, eta, are gehiago, multinazionalen zinemaren izarrak protagonista nagusi edukita. Horregatik, indarkeria matxistagatik urruntze agindua duenak baliatu du Donostiako Zinemaldiaren mikrofonoa bera biktimatzat aurkeztu eta “mugimenduak (feministak) kontrolik gabe” daudela lau haizetara zabaltzeko. Diru publikoz hesteetaraino josita dagoen jaialdiaren argien dirdirapean.

Argazkia: Zuma Press
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.