Epika

2,6 milioi ukrainarrek gerratik ihes egin dute azken hilabetean, NBEren arabera. Gehienak emakumeak eta haurrak. 18 eta 60 urte bitarteko gizonak haien “herriaren alde” borrokatzera behartuta daude, Zelenski presidenteak hala aginduta gerra hasi eta berehala. Norbera eta gertukoak zaintzeaz gain, beste gizakirik hil nahi ez duen jendea bakarrik dago. Bere ekintzak justifikatzeko banderarik gabe, hiru eta bost urte arteko espetxe zigorraren mehatxupean. Gatazka eta logika militarista elikatzeari uko egitea, Ukrainan zein Errusian, oso “garestia” izan daiteke. Besteak hiltzera herrialdean “geratzen diren” gizonen kemena eta haien emakume eta umeen mina goraipatzen dituzte albistegiek. Baina, non du epika, nahi ala nahi ez, maite dituzunak utzi eta heriotzaren bila joan behar izateak? Irudian: Ukrainako militar bat semeari agur esaten, haren familia Irpin hiritik (Kieveko aldiriak) ihesi doa.

Argazkia: Thomas Peter / Reuters
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.