Hemen hasten da

Espainiako kolonien arpilatze masiboan euskal herritar batzuek lortutako dirutza zutabe nagusia izan zen BBVAren sorkuntzan. Eta gauzak ez dira lar aldatu. Gerra du etekin eta bizigai Bilbo eta Bizkaiaren izena munduan barrena barreiatzen duen Madrilgo multinazionalak. Antimilitaristek salatu dutenez, bankuak gutxienez 4.450 milioi euro bideratu ditu azken urteotan hegazkin militarrak, tankeak, misilak edota arma nuklearrak ekoizten dituzten enpresak finantzatzeko. Negozio borobila, bakea sustatzeko funtsak armak erosteko eta gerrara bidaltzeko baliatzen diren garaiotan. Betikoen poltsikoak eta militarismoa handitzen jarrai daitezen. Irudian, Kontzientzia Eragozpen Mugimenduko kideen protesta zapatuan, 2008tik ari dira salatzen BBVAren akziodunen batzarrekin batera.

Argazkia: Endika Portillo | Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.