Ikusezinak

Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak ukatu egin dio Julian Assangeri AEBetara estraditatzeko aginduaren aurka helegitea jartzeko aukera. Bere etorkizuna politikari baten esku dago: barne ministro britainiarra. Joe Bidenek, Barack Obamak eta Hillary Clintonek bezala, preso egotea nahi du. Assangek hiru urte daramatza inkomunikatuta Ingalaterrako segurtasun handiko espetxe batean. Ez lapurtzeagatik edo ekintza bortitzak egiteagatik, baizik eta dokumentu ofizialen informazioak argitaratzeagatik. Adierazpen askatasuna, kosta ahala kosta, praktikara eraman zuen, eta horregatik da garrantzitsua bera libre uztea. Kazetari bakar bat ere ezin da espetxean egon, ez Ingalaterran, ez Polonian. Irudian: Wikileaksen sortzailea eta Stella Moris bikotekidea kartzelan ezkondu ziren asteazkenean. “Julian ikusezin bilakatu nahi dute, baita ezkontza egunean ere; desagerrarazi nahi dute, jendeak bera ahantz dezan”, adierazi du Morisek.

Argazkia: Matt Dunham / AP
Testua: Axier Lopez

 

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.