Diktadura mundiala

Korbata eta fokuen distira artean gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketaren zozketa egin dute ostiralean. Aurreko edizioen antzera –2010ean Hegoafrikan eta 2018 Errusian– hau ere abiatu zen ustelkeria eta eroskeria salaketa artean. Futbol modernoa negozioa da; Qatarreko diktaduraren menpeko langileen prekarietatea esklabotza modernoa den bezalaxe. Diru gosea kiroltasunaren eta giza eskubideen gainetik dago. Irudian: FIFAren egoitza nagusiaren aurrean, hondarrez betetako 6.500 baloi paratu ditu Volker-Johannes Trieb artistak “Munduaren kontzientzia, lotsaren orbana zara” mezuarekin. Baloi bana Qatarreko kopako azpiegituren eraikuntzan hil den langile bakoitzeko.

Argazkia: Ennio Leanza – AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.