Nazkatuta

Juntatu milaka gizon batzuk, milaka litro garagardo, etxetik milaka kilometrotara, eta futbola. Zer atera daiteke gaizki, ezta? Nork nahi du pare bat egunez inbaditua izan? Inork ere ez, baina Bilboko alkateak dioenez “Bilbo berriro ere nazioarteko mapan” jarri dute. Horrek prezio bat dauka, zure auzoa aire zabaleko merkataritza-gune bilakatu behar da, matxirulo desfasatuek kontsumitu dezaten eta hotelek gaueko 2.000 euroko alokairuak ezar ditzaten. Aburtok dio “pozik, harro, gogobeteta eta eskertuta” dagoela. Auzokideek nazkatuta daudela diote. Plaza Barrian deskontrola barreiatu bitartean, metro gutxira ospatzen ari ziren Alde Zaharreko jaietako txosna batean udaltzainen mehatxuak ari ziren jasotzen, generadore bat erabiltzeagatik. We are different, we are Basques.

Argazkia: Mauro Saravia
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.