Gora beti

Everest muturreko lekua da, arriskutsua, iristeko zaila, baina urtero 60.000 pertsona inguru elkartzen dira haren magalean. Ezagunak zaizkigu horrelako irudiak, ehunka lagun gailurrerantz, merkataritza-guneetako eskailera mekanikoetan nola, selfiearen bila. Makineria turistiko oso batek urtero errazago egiten du gero eta Mendebaldeko gizon zuri gehiagok esan ahal izatea “ni han egon naiz”. Urtarriletik, errepide berri batek hiriburutik mendiaren magaletaraino eramaten zaitu. Kanpamentu nagusitik droneek sokak eta eskailerak eramaten dituzte 3.000 metro gorago. Sherpa batek sei ordu behar ditu, haiek sei minutu. Gailurrera iristeko 40 bat egun behar ziren. Duela gutxi lau ingelesek astebetean lortu zuten, bidaiaren aurretik denda hipoxikoetan lo eginda eta mendian xenon gasa arnastuta. Trukean, zabor eta kaka tonak uzten dizkiegu. Hainbeste, ezen kalte ekologikoari aurre egiteko Nepalgo agintariek mendizaleei eskatu dieten beren gorozkiak poltsa biodegradagarrietan biltzeko. Oinez ez baduzu igo nahi, trankil, tontorra ikusteko helikoptero txango pribatuak ugaldu dira, urtean 6.000 baino gehiago. Gailurreraino igogailua besterik ez zaigu falta, gure egoa 8.849 metrotara igoarazteko.

Argazkia: K. Sherpa / AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.