Termometroak Europako herrialde batzuetan 40 gradutik gora, Belgikan, Herbehereetan, Erresuma Batuan, Alemanian… Trenak, tranbiak, zentral nuklearrak… geldiarazita, beroagatik. Zenbait lekutan, trenbidearen erraiak deformatzeraino. Muturreko bero kolpe hauek datorkigunaren aurrerapena besterik ez dela dio Nazio Batuen Erakundeak. Eta noski, logika kapitalistak eragindakoari aurre egiteko ez daude prest sistema horren beraren azpiegiturak. Klima larrialdiak munduaren beste txoko askotan eragindakoari begiratuz gero, txikikeriak dira hauek, baina sistema bizigaitz hau mundu osora esportatu duen lurraldean bertan haren ondorioak sentitzea pizgarri izan dadila. Beroagatik garraio publikoak eten zituzten, baina amildegi ertzerantz garamatzan bidea da eten beharrekoa.
Argazkia: Alemaniako Leipzig hiriko tranbiaren errailen eta asfaltoaren arteko junturen materiala beroak urtuta. Picture Alliance
Testua: Axier Lopez


