Argazkia: Anhinga bat Brasilgo Encontro das Agas parkeko ibaian harrapatutako arraina irentsi nahian. Giles Laurent, gileslaurent.com, CC BY-SA
Ondorengo lau argazkiek hartu dute parte Wikimedia Commons-ek antolatzen duen Urteko Argazkia lehiaketaren 20. edizioan. Lizentzia librean zabaldutako argazkiak saritzen dituzte horrela.

Liburutegi Barrokoa, Pragako (Txekiar Errepublika) Clementinum gunean. Václav Jiroušek, CC BY-SA 4.0

Dhakatik (Bangladesh) gertu urtero egiten den Bishwa Ijtema, musulmanen munduko bigarren bilerarik handienean. Milaka erromesek hiru egun eta gauez aterpe hartzeko, koloretako kanpin-dendak antolatzen dituzte, airetik begiratuta Tetris jolasa diruditenak. Rusho127, CC BY-SA 4.0

AEBetako hegazkin bat, soinu-hesia apurtzean talka-uhinek eragindako kondentsazio-hodeien artean. Erik Drost, CC-BY 2.0


