Kalean egunero ikusten duzu arazoa. Ez zaizu bidezkoa iruditzen. Beste auzokide batzuek ere hala iritzita, antolatzen hasten dira. Eta horrela, zure denbora eta indarra eskainita, borondate hutsez, zer jana ez dutenak laguntzen dituzu astero. Ez gutxi gainera, 300-400 lagunen otordu bakarraren banatzaile bilakatzeraino. Eta horren aurrean botere politikoak zer egingo eta herritarren gizatasuna, elkartasuna eta antolaketarako gaitasuna txalotu eta hedatzen lagundu beharrean, ekimena debekatu eta publikoki kriminalizatzen zaitu, gainera. Migratzaile txiroak etsai arrotz gisa aurkeztu nahi dizkigun eskuin muturrak uste duguna baino errazagoa du sarbidea, kanpora begira progre itxurak egin baina barrutik arrazakeriaren arra ernaldua duen klase politikoari esker.
Argazkia: Ehunka lagunen protesta Donostian Udalak KASi afariak ematea debekatu ostean. Gari Garaialde
Testua: Axier Lopez


